Eskualdeetako datu-bankuak bost aginte-koadro ditu eta Tableau Desktop izeneko programarekin egin dira. Horri esker, adierazle desberdinen kontsulta elkarreragileak egin daitezke. Aginte-koadro bakoitzean hautatutako adierazleak ikus daitezke pertsona erabiltzailearen beharren arabera. Xede horrez, eskualdeetako mapez, taulez edo eboluzio-grafikoez baliatzen da. Halaber, elementu horietako askok, aldi berean, iragazkiak dituzte eta horietatik abiatuta nahi den informazioa hauta daiteke. Hala, pertsona bakoitzak behar dituen mapak, taulak edo grafikoak sor ditzake, aginte-koadro bakoitzean eskura dagoen informazioa oinarritzat hartuta. Modu osagarrian, aginte-koadro bakoitzak adierazleen definizioari eta erabilitako iturriei buruzko informazio zehatza du.

Mapak, grafikoak eta taulak ikusteaz gain, programak edukia formatu desberdinetan deskargatzea uzten du, ondoren erabili ahal izateko. Deskarga egiteko nahikoa da, normalean behin, aginte-koadroan ikusi nahi den elementua klikatzea. Aginte-koadroaren beheko aldean kokatuta dagoen menuan edukia irudi (png formatua), tabulazio gurutzatu (csv formatuan kalkulu-orri bat da), datu (html formatuan) eta pdf dokumentu bezala deskarga daiteke.

Era berean, aginte-koadro bakoitzean dagoen informazio guztia lor daiteke PCrako aplikazio baten bitartez (Tableau Reader). Doan instala daiteke eta egindako bistaratzeak irekitzen, ikusten eta aldatzen uzten ditu.

Gainera, grafikoak, taulak eta mapak posta elektronikoz edo gizarte-sare nagusiak erabiliz partekatzeko aukera dago. Are gehiago, informazioa beste web orri batzuetan sar daiteke bistaratze bakoitzerako programak berak sortzen duen HTML kodea kopiatu eta itsatsita.