Agiriak eta lanak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

Irizpena 4/14

Irizpena 4/14

Irizpena 4/14 "2014-2016ko Industrializazio Plana”ri buruzkoa

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

1.- AURREKARIAK

2014ko martxoaren 19an, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailaren idazkia jaso zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, “2014-2016ko Industrializazio Plana”ren gaineko irizpena eskatzeko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1.d) artikuluan ezarritakoaren arabera.

2014-2016ko Industrializazio Planaren xedea da euskal industriak merkatu globalean duen lehiakortasuna indartzea, enpresa-proiektu bideragarriak berregituratuz eta iraunaraziz, industriak euskal ekonomian duen pisuari eutsiz eta indartuz, industrien eskura dauden finantzazio-iturriak eta tresnak emanez eta egungo krisi egoeran dituen ahalmenei eta beharrei egokituriko laguntza-esparrua ezarriz, hain zuzen ere berrikuntza teknologikoa eta ez teknologikoa sustatzeko, baita aukera-sektore berrietara dibertsifikatzeko ere.

Berehala igorri zitzaien agiriaren kopia Batzordearen osoko bilkurako kide guztiei, euren proposamenak eta iritziak bidal ditzaten eta horien berri emateko Lan Batzorde Iraunkorrari, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduaren Arautegian ezarritakoarekin bat etorriz.

2014ko apirilaren 8an, Garapen Ekonomikoaren Batzordea bildu zen, Irizpen Aurreproiektuaren gaineko lehen proposamena eztabaidatzeko eta apirilaren 11n bigarren proposamena eztabaidatu eta onesteko. Apirilaren 11n bertan, honako Irizpen Proiektu hau onetsi zuen Batzordeak, eta Euskadiko EGABen osoko bilkurara eraman zen. Bertan onetsi zen jarraian, aho batez.

II.- EDUKIA

Jarraian, haren edukiaren laburpena emango da.

I. ABIAPUNTUKO OINARRIAK

I.1. PLANAREN ARRAZOIAK ETA AUKERA

Eusko Jaurlaritzak, bere Gobernu Programan, oinarrizko 3 konpromiso hartu ditu bere gain euskal gizartearen aurrean: Pertsonekin, Bakearen eta Bizikidetzaren alde eta Euskadirako Estatus Politiko Berriaren alde.

Enpleguaren eta suspertze ekonomikoaren aldeko “Euskadi 2020” Esparru Programa da jaurlaritzak enpleguaren eta ekonomiaren suspertzearen aldeko konpromisoei emandako erantzuna. Bi bloketan zehazten da programa: Enplegua Sustatzeko plana eta ekonomia suspertzeko 4i Estrategia.

Ekonomia suspertzeko 4i Estrategiak funtsezko 4 lehia-faktoreren inguruan indartu ditu ekonomia suspertzeko gure politikak: Berrikuntza, Industrializazioa, Nazioartekotzea eta Inbertsioa.

2014-2016ko Industrializazio Plana jaurlaritzaren tresna da euskal industria bultzatzeko. Plan Estrategikoa da, funtsezko zenbait elementu oinarri hartuta:

  • Industri oraina eta historia dituen herrialdea da, eta industria da gure etorkizunerako indarra.
  • Gure industri enpresek laguntasuna behar dute dagoeneko 5 urtez luzatzen ari den krisia gainditzeko. Behar dutena: nahikoa finantzazioa, lehian aritzeko modukoa; gatazkan oinarrituriko laneko harremanak gainditzea; “ondo fabrikatzean” oinarrituriko balio eredua gainditzea, negozio prozesuetan eraginkortasunez txertatzeko: berrikuntza, teknologia, automatizazioa, robotika, internet, diseinua, zerbitzua eta marketin-salmenta; laguntzarako guneak eta tresnak; jarduteko tresna eta esparru berriak merkatu globalean txertatzeko.
  • Industriarako lehiarako gunea dago Mendebaldean; industria guztia ez da kostu txikiko herrialdeetara aldatzen.
  • Gure lehenbiziko industri politikek eraldaketarako zuten espiritua berreskuratzea, baita erronka zehatzak ebaztera eta hazkunde aldi berrirako oinarri sendoak sortzera bideratuta egotea ere.

2014-2016ko Industrializazio Plana ez da EAEko industria-sarea eta ekonomia sustatzeko gobernuak egin duen lehen ahalegina. Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak, Planaren liderra den aldetik, eragiketa-plangintza osoa gauzatu du;a 2013-2016ko Industrializazio Planean islatu da eta Industrializazio Planaren oinarri nagusietako bat da.

Araugintzaren ikuspegitik, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 20. artikuluari erantzuteko sortu da Industrializazio Plana. Hauxe ezarri da bertan: Industriaren arloan eskumena duen sailak plan estrategikoak egingo ditu, erakundeen arteko planak, eta bertan hartuko dute parte tartean diren gizarte eta ekonomi eragile guztiek. Legean ezarritako politika industrialei buruzko diagnostikoen, printzipioen, helburuen, politiken, tresnen, finantzazioaren eta ebaluazioaren gainekoak izango dira planak. Legebiltzarrera igorriko dira eztabaidatzeko, eta horien burutzapen mailari buruzko aldizkako ebaluazioa egingo da”.

I.2. PLANA EGITEKO METODOLOGIA

Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailaren Industria Sailburuordetzak egin du 2014-2016ko Industrializazio Plana SPRIren eta EEEren laguntzaz, betiere euskal industriaren lehia-garapenaren gaineko funtsezko estrategiak eta eragiketak aztertu, hausnartu eta erkatzeko prozesu sistematikoari jarraiki eta arlo horretan eragile nagusiek parte hartuta.

Erakunde eta sektore mailako (pribatuak nahiz publikoak) eragile bideratzaile nagusiek erkatu, agindu eta baliozkotu dute plana, bi helbururekin: lehentasunak, helburuak eta ardatz estrategikoak adostea eta, erakundeen erantzukizuna dela medio, sinergiak gauzatzeko bidean aurrera egitea aipaturiko eragileen ekimenak ugarituz doazen eremuan. Hauexek dira planean ekarpenak egin dituzten eragile nagusiak:

  • Foru aldundiak.
  • Industrializazioarekin loturiko ekintzak dituzten Eusko Jaurlaritzako beste arlo batzuk.
  • Produkzio-ekonomia bultzatzen duten eragile aktiboak, Planaren azken zirriborroa berrikusi eta baliozkotu dutenak. Zehazki, enpresa elkarteak, sindikatuak, merkataritza ganberak eta EUDEL.
  • Ekonomia-gizarte erkaketa, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Planak eginiko berrikuspenaren bidezkoa, eta jendaurrean jartzea Irekiaren bidez, jendeak galderak egin ditzan.

2014-2016ko Industrializazio Plana egin eta erkatzeko prozesua osatuz, izapidetzeko eta negoziatzeko prozesua abiarazi da, Gobernu Kontseiluan onetsita eta ondoren izapidetu eta Eusko Legebiltzarrean eztabaidatuta, ahalik eta laguntza politikorik eta adostasun girorik handienak lortze aldera, aurreikusitako ekintzen ezarpenaren eraginkortasuna bermatzeko beharrezkoak direnak.

I.3. ERREFERENTZIAKO POLITIKA ETA ARAUGINTZA TESTUINGURUA

1.3.1. Nazioarteko testuingurua

2010eko ekainean, Europako Kontseiluak Europa 2020 Estrategia onetsi zuen, hazkunde inteligentea, iraunkorra eta integratzailea bultzatzeko xedearekin. EBk hauexetarako dituen helburu nagusiak zehazten ditu estrategiak: ikerketa eta berrikuntza, klimaren aldaketa eta energia, enplegua, hezkuntza eta pobrezia 2020rako murriztea. Hori guztia helburu nazionaletan islatu beharra dago.

Europa 2020 Estrategiaren ekimen nagusiak dioenez, hots, “Mundializazioaren garairako industri politika” deritzonak, krisi ekonomikoak eragina izan du industrian, eta bereziki ETEetan.

Europako Batzordeak lankidetza estuan dihardu sektoreetako eragileekin (enpresak, sindikatuak, sektore akademikoak, gobernuz kanpoko erakundeak, kontsumitzaileen erakundeak), zertarako-eta industri politika modernorako esparrua ezartzeko, eta “industria berpiztearen” alde egin nahi da.

Ekimen horren arabera, ildo hauetan jardungo du Europako Batzordeak, besteak beste:

  • Ingurune egokia sortuko duen industri politika ezartzea, industri oinarri indartsua, lehiakorra eta dibertsifikatua mantentzeko eta garatzeko.
  • Industri politikaren ikuspegi horizontala garatzea.
  • Enpresen ingurunea hobetzea, bereziki ETEentzat, Europan negozioak egiteko transakzio kostuak murriztuz, enpresa-elkarteak sustatuz eta finantzazioa eskuratzeko bideak hobetuz.
  • Krisian diren sektoreen berregituraketa sustatzea etorkizuna duten jardueretarako.
  • Baliabide naturalen erabilera murrizten duten teknologiak eta ekoizpen metodoak sustatzea.
  • ETEen nazioartekotzea sustatzea.
  • Zerbitzu eta manufakturako sektoreak baliabideen eraginkortasun hobea lortzeko egoerara igarotzeko trantsizioa bultzatzeko araudiak berrikustea. Horren baitan sartzen dira funtsezko teknologia bideratzaileak komertzializatzea eta onartzea.
  • EBk Gizarte Erantzukizun Korporatiboa sustatzeko duen estrategia berritzea, epe luzea eta kontsumitzailearen konfiantza bermatzeko oinarrizko elementua den aldetik.

Nazio mailan, hauexek egin beharko dituzte EBko estatu kideek:

  • Enpresen ingurunea hobetzea, bereziki ETE berritzaileentzat; esaterako, erosketa publikoko politiken bidez, berrikuntzarako pizgarri gisa.
  • Jabetza intelektuala aplikatzeko baldintzak hobetzea.
  • Enpresen administrazio-karga murriztea eta legeria komertzialaren kalitatea hobetzea.
  • Lankidetza estuan aritzea sektoreetako eragileekin (enpresak, sindikatuak, sektore akademikoak, gobernuz kanpoko erakundeak, kontsumitzaileen erakundeak).

Jarraian, Europako Batzordearen ekimen eta zenbait programa nagusi azalduko dira, Europa 2020 estrategiaren esparruan planteaturiko industri lidergoaren helburua lortzeko bidean eragin handiena dutenak. Hona hemen ekimenok:

  • I G finantzatzeko HORIZON 2020 Programa.
  • Enpresen eta ETEen lehiakortasuna sustatzeko COSME Programa.

1.3.2. Euskal testuingurua

Euskadiko industri politika

Gure ekonomiaren ardatza industria da, eta hori dela-eta, industri politika da Eusko Jaurlaritzak lehiakortasunaren arloan gauzatzen dituen jarduketen oinarria. Kluster berrien garapena eta sorkuntza, enpresak nazioartekotzeko programak, inbertsioak egiteko eta kalitatea hobetzeko pizgarriak eta Eusko Jaurlaritzak sustaturiko garapen teknologikoa eta berrikuntza bultzatzea lotuta egon dira, hasiera-hasieratik, industri sare lehiakorra lortzearekin eta mantentzearekin.

Denbora horretan guztian, fabrikazioa funtsezkoa izan da garaturiko industri politikan. Horren erakusgarri dugu fabrikazio aurreratuan sortutako ahalmen zientifikoa eta teknologikoa.

Gaur egun, Industrializazio Plan berria zehazten ari den honetan eta esperientzia abiapuntu izanik, dagoeneko ikasita ditugun zenbait ikasgai lortu dira, hala nola:

  • Egungo krisiak soilik ez du Plana markatu behar; “Euskadiko etorkizunerako nahi dugun industria”ren gaineko ikuspegia planteatu behar du.
  • Testuinguru horren ondorioz, nahitaez bultzatu behar da industri sarearen beharrei “itsatsitako” industri politika.
  • Ezinbestekoa da politiken eta ahaleginen segmentazioa eta fokalizazioa.

X. Legegintzaldiko gobernuaren programa

Arestian esana dugunez, hiru konpromiso ezarri ditu gobernuaren programak X. Legegintzarako: Enplegua eta Pertsonak, Bakea eta Bizikidetza eta Euskadirako Estatus Politiko Berria.

Ildo horretan, industri eredu propioaren aldeko apustua egiten du gobernuaren programak (1.2. azpi ardatzaren bidez), Euskadiren garapen ekonomikorako eta geroko lehiakortasunerako funtsezko oinarria den aldetik. 1. ardatzaren barruan (“Hazkunde iraunkorra”), 1.2. azpiardatzean (“Ekintzailetzaren eta produkzio-ekonomiaren aldeko apustua”), honako helburu eta ekimen hauek ezarri ditu gobernuaren programak, besteak beste:

 

Helburuak

Ekimenak

1. Lehiakortasun eta industri politikarako eredu propioa berreskuratzea

  • Lehiakortasun eta industri politikarako eredu propioa berreskuratzea produkzio-ekonomia oinarrituta, Ekonomia Suspertzeko Plan baten bidez. Horri esker, azpiegituretarako inbertsio publikoko, industrializazioko, berrikuntzako eta nazioartekotzeko estrategiak zehaztu eta uztartuta bideratuko dira, betiere foru aldundien eta tartean diren ekonomi eta gizarte eragileek parte hartuta.
    • Teknologia berriak are gehiago ezartzea eta erabiltzea arlo estrategikoetan, eta enpresa ekimen berriek jakintzaren sektore intentsiboetan dakartzaten aukerak identifikatzea.
    • Ekoizpena eta enpleguaren sorkuntza hobetzera bideraturiko lehiakortasun politikak garatzea, baita lehiakortasun globalari aurre egitea ahalbidetuko duten itunak eta enpresen tamaina egokiak hedatzea ere.
    • Enpresei laguntzea teknologiak berritzeko eta areagotzeko prozesuetan eta gero eta helduagoak diren produkzio prozesuetan, edo produktu, sistema edo prozesu berrien garapena eta ikerkuntza dakartzatenetan.
    • Euskadiko enpresa eragile nagusiak indartzea, euskal ekonomiaren globalizazioa bultzatzeko eta hornitzaileen katea dinamizatzeko duten ahalmena oinarri hartuta.
    • Euskal enpresak eta lurraldeko erabakiak hartzeko haien zentroak mantentzea sustengatzea.

2. ETEei laguntzea suspertzearen bidean

  • Finantzazioa eskuratzeko modua erraztea ETEei eta kooperatibei, ETE eta autonomoentzako zirkulatzailerako finantzazio-funtsaren bidez; finantza-erakundeekin adostuko da funts hori.
  • ETEei laguntzeko programa integrala sustatzea, besteak beste hauexetarako: belaunaldien arteko errelebua errazteko, produkzio ildo berritzaileei ekiteko, kontratazio berriak egiteko, erakunde horietako pertsonen zuzendaritzarako trebeziak indartzeko eta fiskalitatearen hobekuntza sustatzeko foru ogasunekin batera.
  • Enpresen arteko lankidetzarako politikak bultzatzea, ETEek tamaina eta dimentsio egokiak izan ditzaten, haien ikerkuntza, berrikuntza eta nazioartekotze prozesuetan modu erregularragoan eta integralagoan sartzea bermatzeko.

3. Klusterren politika indartzea

  • Klusterren estrategia indartzea, prestakuntzaren, garapen teknologikoaren, nazioartekotzearen eta lankidetzaren beharrei erantzuna ematera bideratuta.
    • Klusterrak egiteko politika egokitzea, enpresetan inplikazio handiagoa duten finantzazio lehentasunak eta sistema berriak ezarriz.

4. Finantzabideak garatzea enpresa proiektu berrietarako

  • Enpresa sortu berrien finantzazioa bultzatzeko ildo berriak indartzea eta garatzea, besteak beste hauexei dagozkienak: eginiko inbertsioak (Gauzatu), finantza beharrei aurre egiteko abalak, enpresa proiektuetan parte hartzea (Ekarpen), enpresa sortu deneko lehen urtean laguntzak ematea edo instalazio fisikoetan eta lokaletan sartzeko modua.
    • Euskal enpresa berriek Arrisku-kapital eta Hazi-kapital gehiago eskuratzea.

5. Hazkundea eta enpleguaren sorrera bultzatzea lankidetza publiko pribatuaren bidez

  • Industri politika, sustapen ekonomikoa eta etengabeko prestakuntza uztartzen dituzten programa espezifikoak bultzatzea.
    • SPRIk eragiketarako eta koordinazio instituzionalerako organoa sortzea, produkzio sektoreetan parte hartzen duten gobernuko arloetako arduradunak, foru aldundiak, merkataritza ganberak, garapenerako agentziak eta industri politikaren arloko gainerako eragile aktiboak.

6. Enplegua sortzen duten inbertsioak erakartzeko industri politika aktiboa

  • Inbertsioak ezartzeko herrialde erakargarriaren irudia indartzea, gure indarguneak eta nortasun berezitasunak oinarri hartuta.
    • Gainerako euskal erakundeekin lankidetzan arau-esparrua garatzea, inbertsioak sustatzeko eta gure egungo ekoizpen sarea osatzeko, balioa sortzeko eta lanpostuak sortzeko ahalmena duten enpresak finkatzea erakartzeko.

7. Enpresa jarduera berriren sorkuntza bultzatzea egungo enpresen barnean

  • Lankidetza bultzatzea enpresa eragile nagusien eta hornitzaileen artean, enpresa berrien sorkuntza sustatzeko.
    • Euskal enpresen barne ekintzailetzarako ahalmena indartzea, enpresa proiektu berriak sortzera eta garatzera bideratuta.
      • Nazioarte mailako enpresak eta ekintzaileak atzemateko ahalmena sustatzea Euskadin errazago finka daitezen.

8. Dibertsifikazioa bultzatzea goranzko sektoreetan

  • Goranzko sektore ekonomikoen garapena sustatzea (“Offshore”, sare elektriko inteligenteak eta energia metatzea, gas naturala garraioan erabiltzeko eta argindarra automozioan, besteak beste), baita Euskadiko jarduera ekonomikoaren eta industrialaren efektu eragilea dakartenak ere.
    • Industri eta enpresa dibertsifikazioa bultzatzea hazten ari diren sektoreetan, hala nola: aholkularitza zerbitzuak, zerbitzu komertzial eta finantzario aurreratuak, eko-teknologiak eta ekonomia berdea, hiri garapen inteligentea (“smart cities”), on-line zerbitzuak eta ekimen berritzaileak sektore primarioan.

9. Nazioartekotzea bultzatzen duen industri politika

  • Nazioartekotzearen alderdi guztiak bultzatzeko programak eta ekimenak indartzea. esportazioa, ezarpen komertziala eta ekoizpen zentroen ezarpena.
    • Enpresen arteko lankidetza bultzatzea merkatu globaletan sartzeko estrategia gisa.

10. Euskadi – Basque Country marka eta horren industri aplikazioa garatzea

  • Euskadi-Basque Country marka garatzea, euskal produktuak eta zerbitzuak kanpoko merkatuetan identifikatzeko elementutzat.
    • “Euskadi-Basque Country” markaren garapena bideratzeko, parte hartzeko prozesua abiaraztea industri sarearekin eta gainerako euskal erakundeekin.

11. Ekintzailetzat kultura bultzatzea

  • Ekintzailetza kultura sustatzea hezkuntza eta prestakuntza maila guztietan, gazteentzat eta irakasleentzat.

EAJ-PNVren eta PSE-EEren (PSOE) arteko akordioa

2013ko irailaren 16an, EAJ-PNV eta PSE-EE(PSOE) alderdi politikoek akordio bat izenpetu zuten, produkzio-ekonomia bultzatzeko eta enplegua sortzeko, Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Planaren bidez.

Plan horri esker, Eusko jaurlaritzaren, aldundien eta udalen ahaleginak bideratzen dira (aipaturiko 4i Estrategiaren eta gobernuaren plan estrategikoen bidez), eta besteak beste, jarduketa-ildo hauek ditu:

  • Iraupen luzeko langabetuentzako eta lan esperientziarik gabeko gazteentzako enplegu proposamena.
  • Enpresa pizgarrirako programa, finantzazioa bermatzeko.
  • Ikerkuntzarako eta garapenerako bultzada antiziklikoa.
  • Azpiegituretako inbertsioen gaineko erakunde arteko plana, lurraldeka.
  • “Euskadi Funtsa” ezartzea (enpresa-ekimen berrietarako kapitala), zerga-tratamendu espezifikoarekin.
  • RENOVE programa bultzatzen jarraitzea, indar espezifikoa eta partikularra erabiliz, diru-baliabide berdinekin gutxienez.
  • Eusko Jaurlaritzak beharrezko ekimenak bultzatzea, enpresariek eta sindikatuek Euskadiko negoziazio kolektiboaren gaineko akordioak lor ditzaten.

Neurri zehatzen artean, hauexek nabarmentzen dira:

  • Industri sektorea bultzatzeko estrategia garatzea.
  • Berrikuntza sustengatzea, bereziki teknologiaren eta enpresaren arloan.
  • Inbertsio publikoak sustatzea.

Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko neurrien multzoan, 2013ko aurrekontu luzatuetan dagoeneko aurreikusita dauden baliabideez gain, hauxe erabiliko da 2014, 2015 eta 2016. urteetan: akordioan aurreikusitako zerga-erreformaren eta iruzurraren kontrako borrokaren ondorioz lortuko diren baliabideen P.

Hortaz, legegintzaldi honetan beharrezkoa den aurrekontu-egonkortasuna eskaintzen du akordioak, beharrezko programak eta estrategiak hedatzeko, Euskadik lehiakortasuna berreskura dezan.

1.3.3. 2010-2013ko Enpresen Lehiakortasunerako Planaren Ebaluazioa

2010-2013 Enpresen Lehiakortasunerako Planaren (2010-2013ko ELP) xedea hazkunde ekonomikoa bultzatzea zen, betiere balio erantsi handiko ondasunen eta zerbitzuen produkzio iraunkorrean oinarrituta.

2010-2013 ELPren helburu nagusia Euskadiren lehia-eraldaketa sustatzea zen ezagutzaren ekonomia globaletan, berrikuntzarako ahalmen “irekia” handituz, sektoreen, jakintzaren eta lurraldeen arteko erlazioak indartuz, etorkizuneko jarduera berriak garatuz eta euskal ekonomikoa nazioartekotuz.

2010-2013 ELPren aginte-koadroa

  • Ekonomia Irekia ardatza: oro har, bilakaera positiboa da, baina ez espero zena.
  • Ekonomia Berritzailea ardatza: ekintzailea eta teknologikoki aurreratua: adierazleen mailek egonkor eutsi diote 2009. urtetik hona. Baina badago alde txarra ere, ordea: enpresen sorkuntzaren saldo netoa eta enpleguaren bilakaera.
  • Ekonomia Iraunkorra ardatza: Iraunkortasun-adierazleen moteltze zantzuak ikusten dira Euskadin.

Lehiakortasunaren Foroaren ekarpenak: Euskadiko lehiakortasuna sustatzera bideraturiko politika publikoen hobekuntza-arloak

  • ETEei laguntzea lehiakortasuna indartzeko, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen bidez.
  • Neurri berriak bultzatzea finantzazioaren arloan, bereziki ETEetan.
  • Lankidetza publiko pribatua suspertzea.
  • Teknologikoak ez diren beste alderdi batzuetara irekitzea berrikuntza hala nola zerbitzu eta prozesuetara, eta kudeaketa, honako hauek barne: marketina eta salmentak, negozio-eredua, etab.
  • Enpresen tamaina egokiari erreparatzea, nazioartekotze edo berrikuntza proiektuak bultzatzeko.
  • I Grako laguntasuna ematen jarraitzea.
  • Jabetza intelektuala bultzatzea, batez ere patenteekin lotutako alderdietan.

2010-2013ko ELPren ebaluazioaren ondoriozko ikaskuntzak eta ikasgaiak, Eusko Jaurlaritzaren plangintza estrategikoari begira

  • Industriak betetzen duen eginkizuna azpimarratzea, hots, euskal ekonomiarako onuragarria den lehia-esparrua sortzeko eragilea den aldetik.
  • Hitzarmen politikoa eta instituzionala indartzea maila guztietan.
  • Eragile anitzeko foroak eta guneak bultzatzen jarraitzea (Lehiakortasunaren Foroa, esaterako); izan ere, diagnostikoa abiapuntu hartuta, epe luzerako azterketa egin eta ikuspegi konpartitua zehaztuko dute.
  • Politiken gobernantza ezartzea, betiere politika horien plangintzan, burutzapenean, jarraipenean, ebaluazioan eta egokitzapenean oinarrituta, etengabeko hobekuntzaren ildotik.

I.4. EUSKADIREN EGOERA EKONOMIKOA ETA INDUSTRIALA

1.4.1. Nazioarteko ekonomi eta industri ingurunearen gakoak

Testuinguru ekonomiko orokor desberdinean zehaztu da Plana. Munduko eskualderik gehienetan, hazkunde sendoa gertatzen ari da, espero zen moduan. Mendebaldeko herrialdeetan eta bereziki Europako herrialdeetan, berriz, egiturazko krisi luzea izaten ari da, suspertze txikia antzematen bada ere. Datozen urteetarako antzeko joera ikusten da: hazkundeak urrutiko herrialdeetan eta suspertze txikia gure inguruko herrialdeetan.

Euskadi ez dago errealitate horretatik aparte. 20 urtez etengabe hazi izanari esker, ongizate maila handiak lortzeko modua izan dugu, eta aberastasun mailarik handieneko Europako eskualdeen artean kokatu ahal izan gara. Orain, berriz, dagoeneko 5 urtez irauten ari den krisi sakonean gaude murgilduta. Horren ondorioz, 100.000 lanpostu galdu dira 2007tik, eta horren aurrean, agortze sintomak ageri dira enpresa-sarean.

Epe laburrean, antzeko testuingurua izango da Euskadiren ekonomian; izan ere, hazkunde txikia izango da 2014an, eta pixkanaka suspertuko da Europaren eta Espainiaren parean.

Horregatik, zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko neurriak osatu eta konbinatu beharko ditu Planak, krisi luzea baita eta industria aurreraturako eraldaketarako politikak behar baitira, etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua egiteko eta enpresen eskaintzaren balio erantsia indartzeko, betiere merkatu globalean txertatuta. Gainera, epe laburrean eta ertainean, enpresa-kostuen eta produktibitatearen arteko desorekari ere egin beharko dio aurre gure industria berriak, edo kreditu murrizpenari.

Gure ekonomiak aurre egin beharreko errealitate konplexuarekin batera, herri administrazio guztiek mugak dituzte baliabideen aldetik, hain zuzen ere aurrekontu-egonkortasunaren eremu berria dela bide.

Herri finantzen aurrekontu-egonkortasuna eta iraunkortasuna bermatzekoa den legeri berria dela-eta (gehienbat EBren Egonkortasun eta Hazkunderako Ituna eta Estatuko gobernu arteko Zerga Ituna), defizit eta zor eskakizun zorrotzak bete behar dira nahitaez eta, horren ondorioz, gastu publikorako ahalmena mugatu egiten dira.

Euskadiko administrazioek, zerga eta finantza-autonomia handiagoa izan arren, aurrekontu-egonkortasunerako eskakizunak ere bete behar dituzte nahitaez Estatuarekin eginiko akordioetan. Horregatik, diru-sarrera publikoen bilakaerak baldintzatzen du enpresen lehiakortasunerako laguntza emateko ahalmena. Espero den hazkunde ekonomikoaren arabera, hazkunde txikia izango dute diru-sarrera publikoek.

Euskal industrian eragina izango duten joera eta aldaketa globalak

Azaldutako aldaketa ekonomikoen eta mundu mailako egoeraren sustraian dautzan zenbait joera eta aldaketa global daude, eta eragina dute eta izaten jarraituko dute euskal industrian epe laburrean eta ertainean. Enpresek banaka, sektoreka eta herrialde mailan horiei emandako erantzunaren araberakoak izango dira gure industriaren eta ekonomiaren geroko bilakaera eta lehiakortasuna.

 

Industria-jardueran eragin zuzena duten bederatzi joera

  1. LEHIAKORTASUN IRAUNKORRA?: Enpresa lehiakorra da baldin eta produktibitatea denbora luzean etengabe hobetzeko gai bada, betiere lehia-abantailak eta balioa sortuz enpresarentzat berarentzat eta gizartearentzat. Mundu mailan, 40-45 urteko iraupena dute enpresek batez beste.
  2. SEKTOREEN ARTEKO ETA BARNEKO LANKIDETZA Banako enpresa-estrategia itxiek pisua galtzen dute gero eta lotuago dagoen mundu honetan; izan ere, irekitzea eskatzen du, balioa emango duten konfiantzazko enpresa-harremanak bilatzeko eta sortzeko.
  3. BIZKORTZE TEKNOLOGIKOA: Teknologiak ikaragarri bizkortzen du enpresaren garapena, eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen du jarduera guztietan. Ildo horretan, balio bezate etsenplu gisa KET edo teknologia bideratzaileek. Izan ere, lehiakortasuna indartzeko benetako osagai bihurtzen dira, betiko industrietan zeharka aplikatuz.
  4. URRITASUNA ETA KONPLEXUTASUNA: Lehengaien, energiaren, finantzazioaren edo trebaturiko talentuen urritasuna. Laneko harremanen konplexutasuna. Etorkizuneko agertokiek estrategia dualak eskatzen dizkiete enpresei etorkizuna kudeatzeko (biziraupena, finantzazioa, hitzarmenak…) eta, aldi berean, etorkizuna prestatu behar da zaintzarako, betiere egoerari aurrea hartzeko eta sektoreko eta tokiko errealitateari egokitzeko estrategia (eta erakunde) bakarrak eta bereizgarriak sortzeko ahalmen berria txertatuz.
  5. ESKARIAREN HAZKUNDEA: Hazkunde demografikoa (gehienbat garapen bidean diren herrialdeetan) izango da manufakturaren munduko eskariaren eragilea.
  6. ESKARIAREN SOFISTIKAZIOA: Enpresa handiek gero eta maila handiagoa eskatzen dute kalitatearen, zerbitzuaren, epeen eta arazoak eta gorabeherak konpontzearen aldetik, eta neurrira eginiko proposamenak eta “erabiltzeko prest” konponbideak eskatzen dituzte. Industriaren arloan, gero eta espezializazio handiagoa dago. Bestalde, kontsumitzaileak polarizatzen dira azken merkatuetan. Prezio baxuko produktuak eskatzen hasi da kontsumitzailea (euren esperientzia oinarri hartuta eta beste produktu batzuetarako aurrezpena bilatu nahian) eta, aldi berean, prezio altuko produktua eskatzen du, prestazio berriak edo “status” ezberdina lortzeko; bi alde bereizgarri dituen kontsumitzaile bera.
  7. GOBERNUEN PROTAGONISMOA: Gobernuek protagonismo berria hartzen dute, eta mugikortasun, energia, ur eta abarren gaineko beharretarako konponbide integralak eskatzen dizkiete enpresei, baita lurraldearekiko epe luzerako konpromisoak ere.
  8. TALENTUAREN ALDEKO LASTERKETA GLOBALA: Enpresek talenturik onena bilatu behar dute eta pertsonak kudeatzeko estrategia berriekin ere esperimentatu behar dute, garapen profesionaleko aukerak eta proiektuarekiko konpromisoa eskaintzeko.
  9. INDUSTRI BERPIZKUNDEA: AEBetan eztabaida sutsua dago bere manufaktura industriaren “berpizkundea” izatearen edo ez izatearen gainean. Hainbat enpresak “reshoring” mugimenduak egin dituzte, hala nola Whirlpool, Otis, Caterpillar, General Electric edo Ford enpresek beste askoren artean, lehenago kostu baxuko herrialdeetara eramandako prozesuetara itzul daitezen AEBak. Beste herrialde aurreratu batzuetan, berriz, industri sektoreak bultzatzeko nazio estrategia handizaleak garatzen ari dira, hala nola Alemanian, Suedian edo Japonian. Horren bidez, teknologia eta sistema aurreratuak ezartzearen aldeko apustua egiten dute, fabrikazio lehiakorra lortzeko eta lanpostuak sortzeko.

Aldaketa horiek direla-eta, merkataritzarako eta jarduera ekonomikorako gero eta barrera eta muga gutxiago izatearekin batera, behera egin du BPGak oro har eta aldi berean mendebaldeko herrialdeetan, eta bereziki industriari eragin dio. Alabaina, ñabardura bat egin beharra dago: joera horren eragina ezberdina da sektoreen artean lehiakortasun-palanken arabera; izan ere, horiek zehazten dituzte negozio logika nagusiak sektore eta azpisektore bakoitzerako.

Euskadiri dagokionez, segmentutan banaturiko politika eta politika orokorrak sortu nahi ditu gobernuak gure industriarako Industrializazio Planaren bidez, arriskuak gutxitu eta joera horien ondoriozko aukerak baliatu ahal izateko.

1.4.2. Euskadiko industriaren egoerari buruzko diagnostikoa

Industria euskal ekonomian eta krisian duen eginkizuna

Industria izan da Euskadiko ekonomiaren eragile nagusia, eta BEGaren laurdena da zuzenean. Gainera, arrastatze-efektu biderkatzailea du ekonomiaren gainerako arloetan.

Behera egin du industriak euskal ekonomian duen pisua, baina, hala ere, testuinguru jakin batean kokatu beharra dago: industriaren jarduera kostu baxuko herrialdeetara deszentralizatzeko prozesu orokorra, mendebaldeko herrialdeetan zerbitzuen ekonomiak indarra hartzea, goranzko herrialdeek industri ekonomian gero eta gehiago parte hartzea eta produkzio-ekonomian eragin ikaragarri handia duen krisia.

Euskadin, industriaren ekarpenak behera egin du azken mendean: mendearen hasieran BEGaren 0etik gorakoa izatetik #ra 2012an. Hala ere, industri sektoreak oraindik Europako herrialderik gehienetan baino pisu handiagoa du gure ekonomian. Guztira 12.571 enpresa eta 174.461 lanpostu biltzen ditu, Euskadiko lanpostu guztien #. Gainera, pisu berezia du enpresa ertainen eta handien segmentuan.

Euskal industriaren ezaugarri behinena manufaktura-jarduera klasikoen nagusitasuna da hala nola metalurgia eta metalezko produktuak eta makinaria eta ekipoa (guztien artean, sektorearen balio erantsiaren 8 2012an). Energia ere oso garrantzitsua da Euskadin (sektoreko balio erantsiaren ), eta gainera, sektore horretara bideraturiko manufaktura-jarduera askotan du eragina. Hala ere, industri metaketa garrantzitsua dago industri apurren inguruan. Gainera, sektorearen errealitate horregatik dago gehienbat maila teknologiko ertaina sektorean.

Industri enpresa txikien eta ertainen sare indartsua du Euskadik. Alemaniako industri enpresen batez besteko tamainara iristen ez bagara ere, manufaktura-enpresa guztien # dira enpresa txikiak eta ertainak gure ekonomian; Espainian, berriz, da, Frantzian edo EB-15en . Hala eta guztiz ere, Euskadiko enpresa handienak erreferentziako herrialdeetakoen baliokideak baino txikiagoak dira. 20-250 langileko enpresen batez besteko lanpostu kopurua 55 pertsonakoa da. Frantzian, berriz, 65, Alemanian 70 edo 99 Espainian. Enpresa handien batez besteko lanpostu kopurua 500 da Euskadin; Alemanian, berriz, 888 da, Frantzian 888 edo Espainian 678.

Euskal industriaren joera ez da ona izan krisialdian. 2009an, sortutako balio erantsi gordinaren ko doikuntza izan zen, eta oraindik ez da berreskuratu, erreferentziako zenbait herrialdetan ez bezala. Ondorioz, mendearen hasierako mailetan dago 2012ko industri ekoizpena. Hala, nabarmen egin du gora industri enpresen konkurtso kopuruak: krisiaren aurretik 50 ingurukoa zen eta 2008 eta 2012 bitartean, berriz, batez besteko 120etik gora dugu. Inoizko markarik handiena da azken urtean: 161 konkurtso-prozedura.

2013-2014rako ez da jardueraren suspertze nabarmenik espero, zeren eta kontsumoa eta barne inbertsioak ahul baitaude eta erreferentziako nazioarteko merkatuetan hazkunde txikia espero baita.

Azpisektoreen arabera, desberdina da bilakaera krisialdian. Makinariaren eta ondasun ekipoen fabrikazioan, garraio materialean, kautxuan, plastikoan eta beiran edo elikagaigintzan, jardueraren neurrizko doikuntzarekin gainditzen ari dira krisia (etik behera 2008 eta 2011 bitartean). Manufakturaren alde txarrean, metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioan (euskal industriaren azpisektore nagusia), 0 murriztu da haren balio erantsia 2008 eta 2011 bitartean. Energiaren sektorea da (bigarren garrantzitsuena euskal industrian) krisiari ondoen eusten diona, eta %5 egin du behera 2008 eta 2011 bitartean.

Euskal industriaren lehiakortasunaren bilakaera

  • Nazioartekotzea. Nazioarteko merkatuetara irteteko prozesua 80ko hamarkadan hasi zen, eta hainbeste finkatu eta handitu egin da azken urteotan, esportazioa gure ekonomiaren aterpea bilakatu da gure ekonomian krisian. Nahiz eta esportazioa BPGaren 0etik gorakoa izan, industriak Euskadin duen pisua dela-eta, gehiago irekitzeko marjina dagoela esan liteke. Gainera, EB-15eko esportazioen metaketa gertatzen ari denez (guztizkoaren Vkoa 2012an), esportazio merkatuak dibertsifikatu beharra dago (Euskaditik BRICBrasil, Errusia, India, Txina herrialdeetara eginiko esportazio guztien %6 izan ziren 2012an, noiz-eta herrialde horiek munduko merkataritzaren @tik gorakoak direnean).
  • I G b. Euskadik ezagutzaren eta berrikuntzaren aldeko apustu garrantzitsua egin izan du orain arte, garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna errazteko funtsezko tresna diren aldetik.
  • Inbertsioa. Euskadik erreferentziako posizioari eusten dio enpresen inbertsioaren terminoetan Estatuaren eta Europako herrialdeen aldean. Alabaina, euskal inbertsioak etengabe egin du behera krisi ekonomikoa hasi zen ezkero, urtean %6,4 (07-11).

Euskadik atzerrian eginiko zuzeneko ekoizpen-inbertsioa ere gutxitu da azken urteetan. Epealdi horretako guztizko inbertsioaren aldean eginiko ekoizpen-inbertsioaren proportzioak, ordea, egonkor eutsi dio.

  • Enpresen kostuak. Kostuaren eta produktibitatearen arteko oreka izan zen euskal industriaren oinarria krisiaren aurreko 20 urteko hazkunde aldian. Alabaina, euroarekin bat egin genuenetik, eta kreditu-zabalkunde handiak bultzatuta, produktibitatearen irabaziak baino kostu handiagoak zituen hazkundea gertatu zen Euskadin, eta horrek pixkanaka murriztu du gure lehia-abantaila. Krisia hasitakoan, ingurukoen aldean kostuak pixka bat murriztuta gertatzen ari da euskal ekonomiaren doikuntza-prozesua, dela kostuotan eragiteko zailtasunagatik (energia, finantzazioa), dela lanpostuen galera gutxitzearen aldeko apustuagatik, prezioan lehiakortasuna berreskuratze aldera (laneko kostua).
  • Ingurunearen baldintzak: Jarduera ekonomikoaren atzeraldiaren ondorioz, okerrera egin du etengabe lan-merkatuak Euskadin, eta areagotu egin zen 2012an. Hala, ,1eko langabezi tasa izan zen. Lan-merkatuaren egoera okerragoa Euskadiko aldi baterako kontratuen etengabeko igoeran ere islatzen da; hala, Estatukoa baino kalitate txarragoa dugu enpleguan. Gainera, oraindik ere badugu produktibitate hutsune bat Europako erreferentziako herrialdeen eta eskualdeen aldean, eta halaxe gelditzen da agirian bereziki oraingo atzeraldi ekonomikoan: Euskadiren ahaleginak Espainiaren bilakaeraren eta EB-15en bitartean gelditzen ari dira.

DAFOren azterketa: laburpena

Jarraian, eginiko diagnostikoa abiapuntu izanik, industriaren egoeraren gaineko DAFO analisiaren laburpen txikia emango da:

 

Dafo analisiaren laburpen txikia

1.4.3. Euskal industriaren lehiakortasunerako erronkak

1. erronka. MANUFAKTURA AURRERATUA

  • Betiko jarduerak teknologiaren aldetik aurreratuak diren industrietara eraldatzea (kalitatearen eta balio erantsiaren aldeko apustua, kostuen eta prezio baxuen aldeko gero eta borroka handiagoa dagoen ingurunean).
    • “Fabrikazio aurreratuan” sakontzea (jarduera automatizatuak eta digitalizatuak; iraunkorrak eta “berdeak”; eta material, diseinu, tresna eta prozesu berrien erabileran oinarrituak). Eta mundu mailako talentu oso trebatuak parte hartzea.Erronka nagusiak Euskal industriariko

2. erronka. NAZIOARTEKOTZE GLOBALA TOKIKO EGOKITZAPENAREKIN

  • Lehia eta negozio aukerak mundu mailan gertatzen dira eta “munduko erdigune berrietara” mugitzen dira.
    • Gure enpresak nazioarteko merkatuan hedatzea, betiere handizaletasun globala eta merkatu bakoitzaren tokiko errealitatera etengabe egokitu beharra oinarri hartuta (kalitatearen, diseinuaren edo produktu/zerbitzuen teknifikazio mailaren aldetik). Enpresa handien eta ertainen eginkizuna erabakigarria da enpresa txikiak erakartzeko eta kanpora irteten laguntzeko.

3. erronka. MERKATURA HURBILTZEA (Erreparatzen al diegu gure bezeroen beharrei eta azken kontsumitzaileei egoerari aurrea hartzeko?)

  • Prozesu kulturatik “produktu eta zerbitzuen” kulturara igarotzea (osagarriak, salmenta ondorengoa, etab.) edo, urrats bat harago, haien arazoetarako konponbide integralak, “bezeroaren esperientzia” lantzea, azken kontsumitzailearen ohiturak eta jokamoldeak deszifratzea, etab.

4. erronka. ERAGILE ANITZEN ARTEKO LANKIDETZA

  • Gero eta beharrezkoagoa da sarean lan egitea lehiakorrak izateko.
    • Gero eta ohikoagoak izango dira gure ingurunean honelako kontzeptuak: enpresa-sarea, erlazionaturiko balio-kateak, enpresa handitua edo irekia, etab.

5. erronka. NEGOZIO EREDUEN BERRIKUNTZA (Argi al dute enpresek non dautzan haien lehia-abantailak? Haien negozio ereduko zein elementu egokitu behar dira “balioa sortzeko makinak” martxan jarrai dezan”?)

  • Berrikuntzak ezartzea negozio ereduan. Horretarako, balio erantsi handiagoko eskaintzak garatu behar dira, errealitate bakoitzari eta bezeroen segmentu espezifikoari egokituta; aldian-aldian aztertu behar dira itunak eta antolamendua, etab.

6. erronka. LANGILEEN PARTAIDETZA (Nola gaindi dezakegu etengabeko gatazkan oinarrituriko laneko harremanen egungo esparrua?) Zelan ekidin dezakegu ugazaberiaren, enpresaren eta sindikatuen arteko harremanak “0 batura ematen duen jokoa” bihurtzea? Epe luzerako proiektu konpartiturik eskaintzen al dute gure enpresek?).

  • Enpresek egungo agertokia gainditu beharra dute (lan gatazka, absentismo maila handiak, egungo ekonomia ingurunera egokitu gabeko soldata mailak, etab.), erakunde bakoitzeko pertsonen arteko konpromiso partekatua abiapuntu hartuta. Kontua ez da eredu bakarra sortzea enpresa guztientzat, baizik eta enpresa bakoitzean bertan parte hartzeko moduak garatzea.
    • Horretarako, pertsonengan oinarrituriko erakundeak garatu behar dira, ikuspegi hau izanik: etorkizunerako proiektu konpartitua garatzen duten pertsona komunitateak dira enpresak. Horretarako, talentua erakartzeko eta atxikitzeko eskemak garatu behar dituzte enpresek unibertsitateetara eta lanbide heziketako ikastetxeetara, etengabeko prestakuntza, etab.).

7. erronka. OZTOPOAK GAINDITZEA

  • Kudeaketa duala behar dute enpresek, hauek direla-eta: lehengai, finantzazio edo talentu trebatu gutxi; energiaren kostua (gure lehiakideen aldeekiko dakarren diferentzialagatik), eta laneko harremanetan, ekipo eta erakunde egituratuen zuzendaritzaren eta “distantziaren kudeaketa”ren (nazioartekotutako enpresetan) gaineko estilo ezberdinak. Kudeaketa horren oinarria oraina kudeatzea izan behar da (biziraupena, finantzazioa, hitzarmenak, energi erreforma berria…) eta, aldi berean, etorkizuna prestatu behar da, estrategia berriak, erakunde eredu berriak, etab. ezarri behar dira, berritzaileak eta bereizgarriak.

8. erronka. TEKNOLOGIA ETA EZAGUTZA APLIKATZEA (Kostuak gutxitzeko edo merkatuan dugun tokia hobetzeko iturria izan al daiteke teknologia? Nola eraldatuko ditugu gure negozioak teknologia aplikatuz eta nola kokatuko gara haren inguruan sortzen den ekosisteman? Ba al dugu munduan haien inguruan gertatzen ari denaren berri? Aztertzeko eta eztabaidatzeko gunea sortzen ari al gara?)

  • Teknologiak eta ezagutzak eginkizun biderkatzailea izango dute lehia-abantailak eskuratzean. Adibidez, teknologia baterakorrak hala nola nanoteknologia, mikro/nano-elektronika, bioteknologia industriala, fotonikoa, etab. Edo, esate baterako, fabrikazio aurreratua edo banaturiko teknologia berriak edo giza eskalakoak (mugikorrak, robotak, 3D-ko inprimagailuak, etab.), edozein enpresak eskuratzeko eta erabiltzeko modukoak.
    • Teknologia horiek eta beste batzuk eskuratzeak, menperatzeak eta egungo industri prozesuetan eta produktuetan aplikatzeak lehentasunezko estrategia izan behar dute industri sektoreak berrikuntzarako eta ondoriozko lehiarako duen ahalmena bermatzeko. Enpresen eta I G b-ren arteko harremanak hobetzea, “aire berdina arnastea”, landu beharreko erronka da.

9. erronka. ENPRESAREN ETA ENPRESARIAREN GIZARTE ONARPENA (Herrialdearen garapen ekonomikorako eta sozialerako funtsezko eragiletzat hartzen al du gizarteak enpresaria? Ba al dute herritarrek enpresariek euskal gizarte osoari dakarkioten onuraren berri? Nola balioetsi dezakegu industriak betetzen duen eginkizuna?)

  • Enpresaria, gaur egun, gutxietsita dago zoritxarrez. Enpresaria izateak dakarren esfortzu pertsonalarekin eta ondare esfortzuarekin bat ez datorren gizarte irudia da. Izan ere, aberastasuna eta lanpostuak sortzen ditu enpresariak. Horregatik, euskal enpresek (bereziki industri enpresek) eta enpresariek garapen ekonomikoari, tokiko aberastasuna sortzeari eta ongizateari egiten dieten ekarpena aldarrikatzea da erronka. Gainera, euskal sistema publikorako onura handia dakarkiote zerga ordaintzaileak diren aldetik (zerga-bilketarako ekarpena, enpresaren kargurako gizarte kotizazioak eta sozietateen gaineko Zerga Espainian. Europako enpresek oro har eta Alemaniakoek bereziki egiten duten ekarpena baino handiagoa da:  BPGaren , ,6 eta %9,1 hurrenez hurren). Azkenik, tokiko lanpostuak sortu eta produktu eta zerbitzu berritzaile berriak garatzen dituzte, besteak beste.
    • Enpresariak balioestea funtsezko erronka da ekintzailetzaren euskal sistema finkatzeko, zeren eta herritarrek haiei buruz duten irudipen txarrak enpresa berriak sortzea zailtzen baitu.

II. 2014-2016KO INDUSTRIALIZAZIO PLANA

II.1.PLANAREN PRINTZIPIOAK

Epe labur eta ertainerako ekintzak eta emaitzak

  • Berehala, krisiak euskal enpresetan dakartzan ondorioak leuntzea.
  • Gure ekonomi sarearen lehiakortasunean aurrera egiteko modua indartzea epe ertainean.

Produkzio industriaren aldeko apustua

Funtsezkoa da pisuagatik eta nazioartekotzean eta I G b-ren eragilea eta palanka nagusia izateko duen ahalmenagatik.

  • Fabrikazio aurreratuagoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa izateko bilakaera bultzatzea, teknologia eta material berriak txertatuz, baina berrikuntzak eginez ere diseinuan, komertzializazioan, negozio ereduetan edo kudeaketa sistemetan.

Zeharkako ikuspegi ekonomikoa

  • Plan honen menpeko eremu sektorial guztiak (Industria eta Energia) enpresa ikuspegitik ulertzen dira, aberastasuna, lanpostuak eta ongizatea sortzeko.

Esfortzuen fokalizazioa

  • Eragin handiena izan dezaketen politiketara eta ekintzetara bideratzea eta eragin horiek etengabe ebaluatzea; horren arabera jardungo da.

Jarduera-katea osoak bultzatzea

  • Jarduera ekonomikoaren katea osoak indartzea (ikerkuntzatik merkatura). Elkarren artean erlazionaturik dauden balio-kateen klusterizaziorako etapa berrian aurrera egitea, betiere balio-kateen osotasunean erreparatuta enpresei eta betiko ikuspegi sektoriala gaindituta.

Politiken segmentazioa

  • Beren beregiko politikak eta konponbideak sortzea, enpresa bakoitzari edo enpresa multzo bakoitzari egokituak (sistemako beste eragile batzuekin batera, segmentazioan aurre egitea, politiketan nahiz enpresentzako arretan).

Pertsonen partaidetza nagusia

  • Langileen partaidetza indartzeko prozesuak bultzatzea, epe luzerako proiektu konpartituak sortuz, hain zuzen pertsonen eta guneen hazkundea errazteko, garapen profesionala eta pertsonala lortze aldera.

Agente anitzen arteko lankidetza

  • Erakundeen arteko lankidetza eta arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetza.
  • Lankidetza bide horiek bideratzen dituen gobernua.

Lurralde desorekak:

Euskadi lurralde orekatua da, haren indargune nagusienetako bat. Gure lurraldeen, eskualdeen eta udalerrien hiri, landa eta itsasbazterraren garapena lehentasuna da.

  • Zenbait jardueraren etorkizuna bermatzea hala nola elikagaigintza eta arrantza, funtsezkoak baitira, haien ekarpen ekonomikoagatik nahiz gizarte nortasunarekin duten lotura estuagatik.

II.2.PLANAREN NORAINOKOA

Eusko Jaurlaritzak industri lehiakortasuna bultzatzeko dituen apustuak zehazten ditu 2014-2016ko Industrializazio Planak, industria sustatzeko eskura ditugun tresna eta baliabide guztiak lehenetsiz eta gainerako plan estrategikoekin eta sailen planekin koordinatuta; izan ere, plan horien ekintzek eragina dute euskal industrian.

II.3.PLANAREN HELBURUAK ETA PRINTZIPIO ESTRATEGIKOAK

Arestian esana dugunez, 2014-2016ko Industrializazio Planaren xedea da euskal industriak merkatu globalean duen lehiakortasuna indartzea, enpresa proiektu bideragarriak berregituratuz eta iraunaraziz, industriak euskal ekonomian duen pisuari eutsiz eta indartuz, industrien eskura dauden finantzazio iturriak eta tresnak emanez eta egungo krisi egoeran dituen ahalmenei eta beharrei egokituriko laguntza-esparrua ezarriz, hain zuzen ere berrikuntza teknologikoa eta ez teknologikoa sustatzeko, baita aukera-sektore berrietara dibertsifikatzeko ere.

Hona hemen helburu estrategikoak:

1. Helburua

Berregituraketa eta biziraupena

2. Helburua

Industri sareak eskura dituen finantzazio iturriak eta tresnak indartzea, dibertsifikatzea eta banatzea.

3. Helburua

Egitura aukera-sektore berrietara dibertsifikatzea bultzatzea.

4. Helburua

Ekimen ekintzaile berriak sortzea.

5. Helburua

Industriak euskal ekonomian duen pisua mantentzea eta indartzea.

6. Helburua

Euskadin hazkundea, lehiakortasuna eta iraunkortasuna sendotuko duen energi politikaren garapena bultzatzea.

7. Helburua

Enpresa-sarearen lehiakortasuna indartzeko eta enplegua sustatzeko giza kapitala garatzea eta laguntzea (pertsonen laguntza integralaren eta partaidetzaren ikuspegitik, 2014-2016ko Enplegua Sustatzeko Programaren ildotik).

Gainera, bestelako helburuak ere badira, eta X. Legegintzaldiko Gobernuaren Planean bilduta egon arren eta industri enpresen lehiakortasunean eragin zuzena izan arren, beste plan estrategiko batzuetan garatu eta zehaztu dira. Industrializazio Planak ere horiek lortu nahi ditu, eta arduradunekin koordinatuta aritzea aurreikusten du. Hona hemen helburuok, Industrializazio Planaren bigarren mailan kokatuak:

  • I G b-ren aldeko apustuari eustea.
  • Euskal enpresen garapen iraunkorra bultzatzea, balio erantsi handiagoko eskaintzak erraztuz, berrikuntza teknologikoaren eta ez teknologikoaren bidez.
  • Euskal ekonomia kanpora gehiago irekitzea eta nazioartean duen erakargarritasuna hobetzea.

II.4.ARDATZ ESTRATEGIKOAK ETA JARDUKETA-ILDOAK

Orotara, 7 helburu, 5 ardatz estrategiko eta 20 jarduketa-ildo daude:

 

HELBURUAK

ARDATZAK

ILDOAK

1. Helburua

Berregituraketa eta biziraupena

1. ARDATZA: ETE-EN FINANTZAZIOA ETA BERREGITURAKETA

a)      Zailtasunak dituzten enpresa bideragarriak berregituratzea

  • Bideratu (baterako inbertsioa zailtasunak dituzten enpresetan)
  • Luzaro (parte hartzeko maileguak OFSrekin koordinatuta*)
  • Koordinazioa EGPS** eta OFSrekin EREen izapidetzean eta konkurtso-hartzekodunen eginkizunean, hurrenez hurren. Hala, negozio ikuspegia eta hartutako konponbideak ematen dira

b)      Finantzazioa

  • AFI Programa eta abal teknikoen eta finantzarioen programak bultzatzea (SGR) OFSrekin koordinatuta
  • Gauzatu programa erraztea eta bultzatzea
  • Europako finantzazio inbertsioetako funtsak eskuratzea eta palanka-efektua izatea
  • Business angels, hazi-kapitala eta garapen-kapitala
  • Lobby-a eta Europako lehiakortasunaren eta hazkundearen gaineko erregulazio eta programen egokitzapen proaktiboa

2. Helburua

Finantzazioa

c)      Pertsonek enpresaren jabetzan parte hartzea

  • Langileek jabetzan parte hartzea bultzatzeko arrisku-kapitaleko funtsa sortzea (LANPAR funtsa)
  • Partaidetza horretarako aholkularitza
  • Aldundiekin inbertsio pribatua izateko laguntzarako zerga formulak aztertzea

d)      Giza kapitala

(EGPSekin koordinatuta)

  • Bereziki langabetuak berriz laneratzeko eta eremurik kaltetuenak bultzatzea, Enplegua Sustatzeko Programan

e)      Autonomo eta ETEentzako laguntza integrala

(EGPSekin koordinatuta)

  • Programa berria abiaraztea enpresa eskualdaketa eta arriskuan dauden denden jarraipena bermatzeko
  • Zerga pizgarrirako eta fiskalitate hobekuntzarako neurriak autonomoentzat, aldundiekin lankidetzan

2. ARDATZA

INDUSTRI PROIEKTU ESTRATEGIKOAK BULTZATZEA

a)      Arrastatzeko ahalmena duten proiektuak

  • Abalen eta kredituen programa berritzea
  • EKARPEN eta SGECR funtsak garatzea (EZTEN, Basque FCR berria), baita Euskadi Funts berria sortzea ere zerga tratamendu espezifikoa duten ekimen berriei kapitala emateko.
  • Eragin handiko finantzazio jarduketak ebaluatzea klusterrekin lankidetzan
  • Sektoreko berme-funtsak eratzeko ekimenak bultzatzea klusterrekin lankidetzan

3. Helburua

Dibertsifikazioa bultzatzea goranzko sektoreetan

b)      Klusterren politika

  • Klusterren helburuak eguneratzea eta horiek ebaluatzea
  • Klusterren arteko lankidetza-ildoa garatzea, Espezializazio Inteligenteko Estrategiaren ildotik
  • Euskal klusterrekin (industrialak) lankidetza-mekanismoak bideratzea, balio-katea osoari eragiten dioten jarduketak sortzeko

4. Helburua

Enpresa-jarduera handitzea

c)      Industri eta teknologi garapena ekonomia berdean etorkizuna duten eremuetan

  • Smart Grids Bidelek “kontagailu inteligenteak” ekimena amaitzea
  • Herrialdeko Smart Grids-en merkataritza eskaintza bultzatzea
  • Automozioan elektrizitatea erabiltzeko estrategia garatzea
  • Uhinen energiako proiektu esperimentalak erakartzea/laguntzea
  • Bimep eta beste proiektu batzuk
  • Sakonera handiko offshore proiektu eolikoaren garapen esperimentala
  • Energibasque-n definituriko garapen teknologiko eta industrialeko beste jarduketa batzuk

d)      Barne ekintzailetza

  • Laguntzarako programa espezifikoa abiaraztea
  • Ekintzailetza eta EIZ indartzeko sistema

e)      Inbertsio estrategikoak (kanpotik) erakartzea/atxikitzea

  • Espezializazio Inteligenteko Estrategiarekin lotutako lehentasunezko eremuetan
  • Euskadin ezarritako multinazionalei laguntzeko “after care” baliabideak finkatzea
  • Baterako aukera globalak bilatzea Euskadin ezarritako talde multinazionalekin

5. Helburua

Industri pisua indartzea

3. ARDATZA

INDUSTRIA AURRERATUA FINKATZEA

a)     Manufaktura aurreratuaren zeharkako estrategia

  • Inbertsio proiektuen finantzazioa bultzatzeko tresnak egokitzea manufaktura aurreratuan.
  • Manufaktura aurreratuko balio erantsi handiko azpiegiturak bultzatzea.
  • Manufaktura-klusterrekiko lankidetza (berrikuntza tek. eta ez tek.).
  • Produkzio ezarpeneko proiektu bereziak bultzatzea.
  • Industri proiektu estrategikoak erakartzeko plana.
  • Manufaktura Aurreratuko Estrategiaren lidergoa eta koordinazioa

b)     Langileek enpresan parte hartzea

  • Langileek enpresan parte hartzea sustatzeko programa.
  • Langileen partaidetza bideratzen duten inguruneak sortzeko laguntza-esparrua sortzea.
  • Antolaketa eta kudeaketa eredu berrien gaineko sentsibilizazioa eta prestakuntza

c)      Enpresen azpiegiturak sustatzea

  • Lurraren eta pabiloien salmenta bultzatzea
  • Teknologi Parkeen Sarea eta Sprilur bultzatzeko eta dinamizatzeko jarduerak indartzea.
  • Industrialdeen kudeaketa hobetzea.
  • Lurraren Funts Estrategikoa burutzea.
  • Gobernuaren Inbertsio Plan Estrategikoarekin koordinatzea, eragile izateko eginkizuna handituz
d)     Gure enpresa sarea pixkanaka nazioartekotzea eta esportatzea bultzatzea
  • Kanpoko jarduera bultzatzeko sistema finkatzeko eta laguntzeko ekintzak: Nazioartekotzerako Euskal Partzuergoa.
  • Enpresei laguntza bereizia bultzatzeko ekintzak nazioarteko merkatuetan sar daitezen.
  • Sektoreei eta klusterrei laguntzeko ekintzak nazioarte mailan kokatzeko: Elkartzen eta kanpoko promozioa (misioak)
  • Giza kapitala dinamizatzeko ekintzak nazioarteko merkatuetan sartzeko: bekak, global training-a, profesionalen kontratazioa.
  • Inbertsio estrategikoak erakartzeko eta finkatzeko ekintzak.
  • Nazioarteko eta alde anitzeko lankidetza eta finantzaziorako ekintzak: informazioa, alde anitzeko finantzazioa eskuratzea…

e)     Ekonomi sarera aukera-sektore berrietara dibertsifikatzea eta espezializazio inteligentea bultzatzea

  • Espezializazio Inteligenteko Estrategia egitea (RIS3 berria), jarduketak orientatzeko.
  • Industri baliozkotze eta mailakatze horizontala bultzatzeko programa, baina lehentasunezko aplikazioa izanik bio, nano, energia eta manufaktura aurreratuetako estrategietan: Proiektu pilotoak.
  • Estrategia teknologiko industriak hedatzea: nanobasque, biobasque, energibasque eta manufaktura aurreratua (horren agentzia berria diseinatzeko prozesuan dago).

f)      Berrikuntza teknologiko eta ez teknologikoa

  • Teknologiaren eremuko manufaktura aurreratuarekin lotutako ekintzak.
  • Berrikuntza ez teknologikoaren arloko manufaktura aurreratuarekin lotutako ekintzak.
  • 2015eko Agenda Digitalaren arloko enpresen lehia indartzeko ekintzak: enpresentzako TEIC programak eta tresnak

6. Helburua

Energi politika garatzea

4. ARDATZA

EUSKAL INDUSTRI ETA ENERGI TESTUINGURU LEHIAKORRA SORTZEA

a)      Erregulazio elektriko berriaren ondorio txarrak leuntzeko neurriak

  • Enpresei laguntza teknikoa eta aholkuak emateko sistema, klusterren bitartekaritzarekin.
  • Leuntze neurriak erreformak gehien ukitu dituen sektoreentzat.
  • Egokitzapen-epe malguak; enpresek beren ekoizpen sistemak agertoki berriaren eskakizunetarako egokitzeko duten trantsizio-aldiak.
  • 6.1. tarifari esleituriko eremu geografikoan kokaturiko enpresei laguntzea, tentsio modu merkeagoa baliatu ahal izan dezaten.
  • Baterako industri sorkuntzaren soldaten segurtasuna indartzea.
  • Etengarria ez den sistema lehiakorragoa eta industria osora irekiagoa ezartzea.
  • Kontrol Erakunde Baimendua sortzea

b)      Energi politika hedatzea eta energi egitura indartzea 3E2020ren arabera

  • 3E2020 Plana eguneratzea, Euskadiren energiaren errealitatearen lehiaren testuinguruaren arabera
  • 3E2020 – Gas naturala hornitzeko sistema finkatzea eta energiaren eskaintza hobetzea.
  • 3E2020 – Aurrezpenerako ekintzak hedatzea eta energia eraginkortasun segmentatua eta energia berriztagarriak; aurrezpen plana eta eraikin publikoetarako energi eraginkortasuna

c)      Administrazio izapidetzeak indartzea eta bizkortzea industri arloetan

  • Industriaren Legea garatzea industri segurtasunari dagozkion alderdietan.
  • Industri segurtasunaren araudiak betetzen direla kontrolatzea.
  • Industri segurtasunaren urrutiko izapidetzearen aplikazioa hobetzea.
  • Meatzaritza politika egungo testuingurura egokitzeko neurriak.
  • Meatzaritza industria bultzatzeko neurriak: berrikuntza eta lehengoratzeko jarduketak bultzatzea

7. Helburua

Giza kapitala garatzea eta bultzatzea

5. ARDATZA

PERTSONEN ALDEKO APUSTUA (GIZA KAPITALA)

(***)

 

1. ard

Pertsonek enpresaren jabetzan parte hartzea

  • Langileek jabetzan parte hartzea bultzatzeko arrisku-kapitaleko funtsa sortzea (LANPAR funtsa)
  • Partaidetza horretarako aholkularitza
  • Aldundiekin inbertsio pribatua izateko laguntzarako zerga formulak aztertzea

Giza kapitala

Enplegu eta Gizarte Politiken Sailarekin lankidetzan.

  • Bereziki langabetuak berriz laneratzeko eta eremurik kaltetuenak bultzatzea, Enplegua Sustatzeko Programan

Autonomo eta ETEentzako laguntza integrala

Enplegu eta Gizarte Politiken Sailarekin lankidetzan.

  • Programa berria abiaraztea enpresa eskualdaketa eta arriskuan dauden denden jarraipena bermatzeko
  • Zerga pizgarrirako eta fiskalitate hobekuntzarako neurriak autonomoentzat, aldundiekin lankidetzan

2. ard

Barne ekintzailetza

  • Laguntzarako programa espezifikoa abiaraztea

3. ard

Langileek enpresan parte hartzea

  • Langileek enpresan parte hartzea sustatzeko programa.
  • Langileen partaidetza bideratzen duten inguruneak sortzeko laguntza-esparrua sortzea.
  • Antolaketa eta kudeaketa eredu berrien gaineko sentsibilizazioa eta prestakuntza

Gure enpresa-sarea pixkanaka nazioartekotzea eta esportatzea bultzatzea

 

  • Giza kapitala dinamizatzeko ekintzak nazioarteko merkatuetan sartzeko: bekak, global training-a, profesionalen kontratazioa

Berrikuntza teknologiko eta ez teknologikoa

  • Teknologiaren eremuko manufaktura aurreratuarekin lotutako ekintzak

II.5.EKONOMIAREN ETA AURREKONTUAREN INGURUKO ALDERDIAK

Zehazki, Administrazio Orokorraren eta menpeko erakundeen 2014ko aurrekontua, zuzenean Planaren norainokoarekin lotuta, 187 milioi eurokoa da.

Hauexekin osatzen da:

  • Industria bultzatzeko aurrekontutik kanpoko baliabideak, 1.275 milioi €-tik gorakoak, Garapen Ekonomikoaren eta Lehiakortasunaren Sailak bultzatu, partaidetu edota kudeaturikoak (aurrekontuko ekarpenak dituzte oinarri hala nola Finantzen Euskal Erakundeari emandako baliakizuna).
  • Gobernuaren beste plan estrategikoetan aurreikusitako jarduera erlazionatuak (PCTI, Basque Country Estrategia, 2014-2016ko Enplegua Sustatzeko Programa, gehienbat), Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunaren Sailaren laguntzaz eta sailaren egituraren eta menpeko beste erakunde batzuen bitartez (eta horiei eusteko baliabideak eta aurrekontuak).

 Industrializazio Planaren 2014ko aurrekontuaren ardatzen araberako xehetasuna

Industrializazio Planaren 2014ko aurrekontuaren xehetasuna, ardatzen arabera

Aurrekontu zorrotzaren bidez definitu da Industrializazio Plana; izan ere, aurrekontu-egonkortasunak eta zerga-sarreren suspertze motelaren gaineko aurreikuspenak mugatuta dago aurrekontua. Etorkizunari begira, inbertsio-ildo beraren aldeko apustua egiten da, eta hipotesi horiek aintzat hartuta, Plana X. Legegintzaldian (2014-20216) txertatzeak berekin ekarriko luke gutxi gorabehera 575 milioi euroko zuzeneko aurrekontua esleitzea.

Aparteko baliabideak izan litzake Planak, honako inguruabar hauetako bat gauzatzen den heinean:

  • EAEko Diruzaintzak izan ditzakeen aurrekontuko sarreren bilakaera. Horri esker, baliabide osagarriak eskura litzake planak eta, hala, industri lehiakortasunean eragin handiagoa izan aurreikusitako ekimenen edo ekintza berrien bidez.
  • EAJ-PNV eta PSE-EEren (PSOE) arteko akordioa dela bide, aurreikusitako zerga erreformaren eta iruzurraren kontrako borrokaren ondorioz lortutako baliabideen P erabiliko da ekonomia eta enplegua sustatzeko, industri sektoreari emandako bultzada espezifikoa barne.
  • Bestalde, Estatuko Gobernuak industria garatzeko pizgarrietarako autonomia erkidegoen esku jarritako partidekin osatu ahal izango dira Industrializazio Plan horretan bildutako jarduketa-ildoak, Europako funtsak erabiliz horretarako.

III. PLANAREN GOBERNANTZA

III.1. PLANA KUDEATZEKO EREDUA ETA KOORDINAZIOA

3.1.1. Planaren lidergoa

GELSk bultzatu eta zuzentzen du plana, eta Industria Sailburuordetzak, SPRIk (eta haren menpeko sozietateak, teknologi parkeak, EAEko Arrisku-kapitaleko sozietateak) eta EEEk kudeatuta eta koordinatuta dago. Sailburuordetza horrek, SPRIk eta EEEk, gainera, planean ezarritako jarduketa gehienak betearazteko arduradunak dira.

GELSekin batera, Ogasun eta Finantza Sailak eginkizun nabarmena bete dezake, Plana finantzatzeko hainbat funts eta tresna hedatzeko arduradun nagusia eta betearazlea den aldetik (SGRekin lotutako abal-lineak, Luzarorekin lotutako beste kreditu-baliabide batzuk, BEI finantzazioa, etab.), bi sailek parte hartzen duten Finantzen Euskal Erakundearen bitartez.

Finantza-laguntzarako eta kapitalerako neurriak 2013an berriz definituriko finantzabideak

Finantza-laguntzako eta kapitaleko neurriak 2013an birdefinitutako finantzaketa-bideak

3.1.2. Sailen arteko erlazioa eta koordinazioa

Industria Sailburuordetzaren, GELSen, SPRIren, EEEren eta Ogasun eta Finantza Sailaren jarduketez gain, Eusko Jaurlaritzaren beste arlo funtzionalen planekin eta ekimenekin dago lotuta Industrializazio Plana bere jarduketa-ildoetan, dela GELSenak nahiz beste sail batzuenak, betiere elkarren artean erlazionatuta eta industri eremuan eragina dutenak.

Industrializazio Planaren Sailarteko Batzordearen bitartez bideratuko dira arlo funtzional eta plan horien arteko erlazioa eta koordinazioa.

Sortu berria den batzorde hori izango da Industrializazio Planarekin lotutako gainerako estrategiekin, planekin, programekin eta ekintzekin koordinatzeko organo nagusia. Gainera, Industrializazio Planaren ekintza-ildoen aurrerapen maila jarraitzeko eta urtero ebaluatzeko ardura izango du.

Gainera, GELSen beste zuzendaritza batzuekiko erlazioa eta koordinazioa (Teknologi Zuzendaritza; Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Sozietatearen Zuzendaritza; Nazioartekotze Zuzendaritza eta Energia eta Meategien Zuzendaritza; Industri Administrazioa, Kalitatea eta Elikagaigintza Industriak) indartu egingo da GELSen 2013-2016ko Jarduketa Planaren koordinazio mekanismoekin; izan ere, horien bidez bultzatzen ditu Sailak barne informazioa eta lankidetza.

2014-2016ko Industrializazio Planarekin lotutako estrategietan eta planetan aurreikusitako koordinazio mekanismoak

 

2014-2016 aldiko Industrializazio Planarekin lotutako Estrategia eta Planetan aurreikusten diren koordinazio-mekanismoak

3.1.3. Erakundeen arteko koordinazioa

Ekonomia Sustatzeko Euskal Kontseiluarekin etengabe koordinatuta ezarriko da. GELSk, Planaren arduradun nagusia den aldetik, etengabeko koordinazioa ezarriko du Kontseilu horrekin, zeren eta industri jardueraren arloan Lurralde Historikoekin koordinatzeko organo gorena baita, betiere enpresa jarduera bultzatzeko programen etengabeko berrikuspenean eta egokitzapenean oinarrituta (aurretik zehazturiko ardatz estrategikoetan aipatuak).

3.1.4. Ekonomi eta gizarte eragile nagusien partaidetza

Izaera irekia da Planaren ezaugarri nagusietako bat. Euskadiko industriaren arloko ekonomi eta gizarte eragile nagusiekin izandako elkarrizketetan eta bileretan jakinarazi denez, plana garatzean eta ezartzean, berau aberasteko beharrezkotzat jotzen dituen erabaki espezifikoak eta ekarpenak sartzeko asmoa du gobernuak.

Ildo beretik, eta epe luzerako ikuspegia izanik, industri lehiakortasunerako plataforma iraunkorra bultzatzea aztertuko du gobernuak, gure industriari eta gure ekonomiari buruzko epe luzerako ikuspegia eman diezagun.

Eragile anitzeko gogoetarako foroa izango litzateke eta, euskal ekonomiaren gaineko diagnostikoa abiapuntu hartuta, epe luzerako ikuspegia izango du ardatz. Aldian-aldian galdetuko dio bere buruari zertatik biziko den Euskadi etorkizunean. Gobernuaren lehentasuna krisitik irtetea izanik, bere betebeharra da gure lehiakortasunaren epe luzerako gakoak aurreratzen saiatzea.

GELS izango da plataforma horren liderra, eta irekita dago Euskadiko industriaren arloko eragile politiko, ekonomiko, akademiko eta sozial nagusiek parte har dezaten. Urtero bilduko da, eta Euskadiko industriak etorkizunean izango duen eginkizunaren gaineko gogoeta, azterketa eta prospekziorako dinamika egonkorra sustatuko du. Hartara, Industrializazio Planean sartu beharreko neurri eta ekintza berrien proposamen zehatzak sortuko ditu.

III.2. JARRAIPEN ETA EBALUAZIO SISTEMA

3.2.1. Aldaketaren dinamika

Erraztasun eta praktikotasun irizpideei jarraituz, plangintza, burutzapen, ebaluazio (ondoren aipatuko den aginte-koadroaren arabera), egokitzapen eta kontuak emateko urteko sistema ezarri du Industrializazio Planak. Hurrengo faseen arabera garatuko da dinamika hori:

 2014-2016ko Industrializazio Plana jarraitzeko eta ebaluatzeko dinamikaren eskema

2014-2016 aldiko Industrializazio Planaren jarraipen eta ebaluazio dinamikaren eskema

3.2.2. Aginte-koadro estrategikoa

Jarduera-adierazleen aginte-koadroa eta 2014-2016ko Industrializazio Planaren eragina

Jarduera-adierazleen aginte-koadroa eta 2014-2016ko Industrializazio Planaren eragina

 

IV. ERANSKINAK

IV.1. ENPLEGUAREN ETA EKONOMIA SUSPERTZEAREN ALDEKO “EUSKADI 2020” ESPARRU-PROGRAMA

Enpleguaren eta ekonomia suspertzearen aldeko “Euskadi 2020” Esparru-programa da gobernuak enplegurako eta ekonomia suspertzeko konpromisoei emandako erantzuna. Bi bloketan zehazten da programa: Herrialde estrategia gisa eraturiko programa da, bateratzailea, 2 bloketan garatua eta zehaztua: Enplegua Sustatzeko plana eta ekonomia suspertzeko 4i estrategia. 4i Estrategian, 5 urteko krisiaren ondorioz ahulduta dagoen gure enpresa-sareari arnasa emateko apustu integrala egiten da, baita etengabe bilakatuz doan ingurune lehiakor globalera egokitzeko prozesuan laguntzeko ere.

IV.2. 2014-2016KO INDUSTRIALIZAZIO PLANAREKIN LOTUTAKO PLANAK

Hona hemen Eusko Jaurlaritzaren beste arlo funtzional batzuen plan nagusiak, 2014-2016ko Industrializazio Planean eragina dutenak:

  • Enplegua Sustatzeko Programa 2014-2016. GELSri dagokio hura garatzea, baina beste sail batzuek garatuko dituzten zenbait ekimen ere badira hala nola Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailarena. Izan ere, SPRI eta EEErekin batera, ETE eta autonomoentzako finantzazioarekin lotutako ekimenetan esku hartuko du, edo ekintzailetzaren sustapenean.
  • GELSen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2015.
  • Euskadiko Enpresak Nazioartekotzeko Plana 2014-2016 (Basque Country Estrategia).
  • Ekintzailetza Bultzatzeko Erakundearteko Plana 2013-2016 (GELS), bereziki barne ekintzailetza bultzatzeari eta oinarri teknologikoko enpresa berriei laguntzeari dagokienez (NEBT), zeren eta industri jarduera berria garatzeko eta enplegua finkatzeko eta sortzeko ahalmen handiena duten bi eremuak baitira.
  • Zati batez gobernuaren industrializazioaren arloarekin lotutako beste plan estrategiko batzuk hala nola Unibertsitate Plana edo Lanbide Heziketako Plan Estrategikoa. Biek dute lotura giza kapitala garatzearekin eta laguntzearekin, enpresa-sarearen lehiakortasuna indartzeko eta enplegua sortzeko.
  • Elikagaigintza Industriaren Plana (GELS), bereziki Euskadin eragileak izan daitezkeen nekazaritza-elikagaigintza industria proiektuak erakartzeari eta bultzatzeari dagokienez.
  • Ingurumenari buruzko 2015-2018ko IV. Esparru Programa (Ingurumen eta Lurralde Politikarako Saila) Eusko Jaurlaritzaren sailen politiken ingurumenaren gaineko konpromisoak uztartu nahi ditu. Programa hori lotuta dago Industrializazio Planarekin GELSk garatzen duen Espezializazio Inteligenteko Estrategiaren bidez.

III.- GOGOETAK

III.1 Gogoeta orokorrak

Planaren arrazoiak eta aukerak

Plana bera izatearekin du zerikusia egin nahi dugun lehenbiziko gogoetak; izan ere, aurreko legegintzaldietako gobernu jarduna jarraitu eta Eusko Jaurlaritzak 90eko hamarkadatik egin izan duen industri plangintzari jarraipena ematea dakar. Hori positiboa izanik, egungo egoera ekonomikoa ikusita, nolabaiteko atzerapenarekin datorrela esan daiteke.

Aldi berean, hiru urterik behin egiten denari “Industrializazio Plana” deitzea beharbada gehiegizkoa dela irizten diogu. Ekimenaren norainokoari gehiago egokitzen zaion izenburua izango litzateke hobea, Industria Suspertzeko Plana edo antzeko beste bat.

Plana egiteko metodologia: lankidetzarako eta adostasunerako asmoa.

5. orrialdean gogorarazten denez, arauen ikuspuntutik, EAEko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 20. artikuluari eman dio erantzuna PlanakArtikuluak dakarrenez: “Industriaren arloan eskumena duen sailak plan estrategikoak egingo ditu, erakundeen artean, eta bertan hartuko dute parte tartean diren gizarte eta ekonomi eragile guztiek. Legean ezarritako politika industrialen diagnostikoen, printzipioen, helburuen politiken, tresnen eta finantzazioaren gainekoak izango dira planak. Legebiltzarrera igorriko dira eztabaidatzeko, eta haien burutzapen mailari buruzko aldizkako ebaluazioa egingo da”.

Ondoren, Industria Sailburuordetzak egin duela aipatzen da, SPRIrekin eta EEErekin lankidetzan. Gainera, arlo horretako eragile nagusien parte-hartzea ere izan da eta, eragile horiek aurkeztean, beren beregi aipatzen dira sindikatuak.

Sindikatuek planaren zirriborroa Euskadiko EGABen bitartez jaso izana egiaztatu dutela agerrarazi nahi dugu, Irekia-n onespenari buruzko iragarkia argitaratu eta bi hilabete eta bi egunera. Iritzia emateko aukera prozesuaren amaieran baino ematen ez denez eta oso epe mugatu baterakoa denez, ezin sakondu daiteke balorazioa, eta zeharka Euskadiko EGABen bitartez. Hala, praktikan mugatuta dago ustez irekia eta adostua izan nahi den prozesua.

Gure ustez, tartean diren ekonomi eta gizarte eragile guztien parte-hartzea eta adostasuna behar ditu industri politika egoki orok hura sortzeko prozesuan, eta egokia izango zatekeen, eta batez ere eraginkorra planerako bererako, Eusko Jaurlaritzak eragile horiek guztiak sartzea plana prestatzen hasi zenetik, arrakastarako berme hobea izan zedin.

Horrenbestez, zalantzak sortzen zaizkigu parte hartzeko planteatzen den eredu teorikoaren inguruan, zeren eta ez baitzaie benetako partaidetza ematen tarten diren gizarte eta ekonomi eragile guztiei, berdintasunez, plana egiten hasi zen unetik. Argi dago aldeen arteko harremana hobetzeko planean proposaturikoa eta lankidetzarako eta adostasunerako espiritua indartu egingo ziratekeela eta, era berean, gizarte elkarrizketa.

Lehiakortasunerako erronkak: Laneko harremanak eta langileek enpresan parte hartzea

Planaren 3. orrialdean agertzen den baieztapenean jarri nahi dugu arreta:

“Gure industri enpresek (…) Gatazkan oinarritutako laneko harremanak gainditu behar dituzte, pertsonek konpartituriko konpromisoa abiapuntutzat duten proiektuetara igarotzeko…”

Gure ustez, ñabardura egin behar da baieztapen horren inguruan, zeren eta gure laneko harremanen euskarria sindikatuen eta enpresen arteko elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa izan baitira, unean uneko desadostasunak eta gatazkak gorabehera. Alabaina, azken urteotan desadostasun eta antagonismo maila handiarekin hedatu da gatazka laneko harremanetan, baina hori guztia gainditu beharra dago, negoziazio kolektiboan eta erakundeekiko gizarte elkarrizketa normalizatuetan oinarrituta eta enpresen barneko pertsonen konpromisoarekin. Horrek ez dakar, ordea, banan-banango laneko harremanik.

1.4.4. puntuan garatu da gaia: Euskal industriaren lehiakortasunerako erronkak (34. orrialdea): 6. LANGILEEN PARTE-HARTZEA.

Langileek enpresetan parte hartzeari dagokionez, kontuan izan behar da ezen, haien izaera dela-eta, hainbat modutan agertzen direla langileek parte hartzeko ereduak. Lanean, antolamenduan edota finantzetan parte hartzea izan liteke. Gure ustez, kultura-aldaketa eta ekonomi eta gizarte eragileen baterako gogoetak behar dira horretarako.

Parte-hartzea errealitate bihur dadin, hainbat inguruabar izan behar dira batera:

  • Langileek euren borondatez parte hartzea.
  • Enpresek ikusitako aukeratik edota beharretik sortzea.
  • Lege-esparruak (Konstituzioaren 129.2. artikulua), erakundeek eta enpresarien eta sindikatuen jarrerak bultzatzea parte-hartzea.
    • Parte-hartzearen oinarrizko edukiak sindikatuen eta enpresen arteko akordio zabalen sostengua izatea, baita gobernuen akordioena ere.

Lehiakortasunerako erronkak: Enpresaren eta enpresariaren gizarte onarpena

On deritzogu planean enpresa eta enpresaria balioetsi beharra ezartzeari. Alabaina, jakin badakigu dokumentuak zenbait baieztapen biltzen dituela, egia izan arren azterketan oinarritzen ez direnak, hauxe esate baterako.

Enpresaria, gaur egun, gutxietsita dago zoritxarrez. Enpresaria izateak dakartzan esfortzu pertsonalarekin eta ondare esfortzuarekin bat ez datorren gizarte irudia da; izan ere, enpresariak enplegua eta aberastasuna dakartza ingurunerako. (35. orrialdea).

Euskadiko EGAB enpresaren dinamismoari buruzko azterketa bat egiten hasia da, non alderdi hori aztertuko den. Garrantzizkoa izango da jakitea, planean emandako hipotesia berresten bada azterketa zorrotzaren ondoren, zergatik dagoen irudipen hori, hain zuzen ere aldatzeko, zeren eta enpresaria balioestea funtsezkoa baita enpresak sortzeari eta finkatzeari trabarik ez jartzeko.

Nolanahi ere, testuinguru honetan, planean erronka horri begira osatuko diren neurrien eta ekimenen zehaztapenaren eta garapenaren falta sumatzen dugu. Gure ustez, zenbait enpresa-jarduketa balioestearekin has liteke, hain zuzen ere beren beregi aberastasuna, enplegua eta ongizatea sortzen dituztenak, baita enpresaren gizarte erantzukizuneko planen onespena sustatzearekin ere.

Aipatzen ez diren lehiakortasunerako erronkak: Enpresen tamaina

Nahiz eta 25. orrialdean gure industri enpresen tamainari buruzko datuak eman, ikusi dugunez enpresen tamaina ez da aipatu ere egiten ez edukian, ez EGABi igorritako planaren orientazioan, eta ez aipatze horrek galarazi egiten du plana baliagarria izatea ahulezia nagusienetako bati erantzuna emateko. Gure ustez ahulezia hori dute gaur egun euskal enpresek oro har, eta bereziki industri enpresek: enpresa tamaina txikia.

Enpresen tamaina txikia planean bertan aitortzen da, noiz-eta euskal enpresa industrialaren batez besteko tamaina erreferentziako ekonomien enpresen batez besteko tamainaren azpitik dagoela aipatzen denean, hala nola Espainia, Frantzia eta Alemaniako enpresena, baina horri ez zaio erantzunik ematen planean zehar.

Tamainaren arazo hori Lehiakortasun Foroak aipatu zuen orduan 2010-2013ko Enpresen Lehiakortasun Planean hobetu beharreko arlo argi gisa, eta halaxe aitortzen da dokumentuan bertan, beren beregi ematen baitu irizpena horri buruz: “Enpresen tamaina egokiari erreparatzea, enpresak nazioartekotzeko prozesuak eta berrikuntza bultzatzeko“.

Ildo horretan, adituek eta ikerlariekBoston Consulting Group-ek, Industria, Energia eta Turismo Ministerioarentzat berriki eginiko “Espainiako ETEen hazkundea eta profesionalizazioa bultzatzeko azterlana” izenekoan, hauxe gomendatzen du beren beregi: “Espainiako industri sektorea indartzea eta garatzea”. Horren arabera, proposaturiko hamar jarduketa-ildoetako bat da “Espainiako ETEen profesionalizazio maila, taldekatzeak eta finkatze-prozesuak sustatuz”.McKinsey&Company eta Fedea katedrak “Hazkunde agenda bat Espainiarentzat” eginiko eta izendaturiko azterlanean beren beregi dioenez: “Esporta daitezkeen ondasunen sektorea finkatzeko politikak definitzeko lehentasunetako bat enpresarik handienen eta indartsuenen garapena sustatzea da, ETEak finkatzeko pizgarriak emanez”.  behin eta berriz proposatzen dute beharrezkoak direla mundu globalean lehiatzeko enpresa tamaina handiagoa lortzeko neurriak bideratzea. Eta halaxe adierazi dute, enpresen tamaina handiagoak merkatu globalean lehiakortasun hobea izatea errazten duela frogatzen duten azterlan ugari dagoelako; izan ere, finantzazioa eskuratzea errazten du eta esportaziorako eta berrikuntzarako joera handiagoa dakar, baita produktibitate handiagoa lortzeko ere.

Azken finean, euskal enpresen tamaina handiagoa bilatzea beren beregi aintzatetsi beharko litzateke euskal industriaren lehiakortasunerako erronketako bat dela, planean aipaturiko erronken artean. Halaber, enpresak handitzea planak lortu beharreko helburuetako bat dela ezarri beharko litzateke beren beregi.

Planaren helburuak

2014-2016ko Industrializazio Planaren xede orokorra da “euskal industriak merkatu globalean duen lehiakortasuna indartzea, enpresa-proiektu bideragarriak berregituratuz eta iraunaraziz, industriak euskal ekonomian duen pisuari eutsiz eta indartuz, industrien eskura dauden finantzabideak eta tresnak emanez eta egungo krisian dituen ahalmenei eta beharrei egokituriko laguntza-esparrua ezarriz, hain zuzen ere berrikuntza teknologikoa eta ez teknologikoa sustatzeko, baita aukera-sektore berrietara dibertsifikatzeko ere”.

Hona hemen helburu estrategikoak:

 

1. Helburua

Berregituraketa eta biziraupena

2. Helburua

Industri sareak eskura dituen finantzabideak eta tresnak indartzea, dibertsifikatzea eta banatzea.

3. Helburua

Egitura aukera-sektore berrietara dibertsifikatzea bultzatzea.

4. Helburua

Ekimen ekintzaile berriak sortzea.

5. Helburua

Industriak euskal ekonomian duen pisua mantentzea eta indartzea.

6. Helburua

Euskadin hazkundea, lehiakortasuna eta iraunkortasuna sendotuko dituen energi politikaren garapena bultzatzea.

7. Helburua

Enpresa-sarearen lehiakortasuna indartzeko eta enplegua sustatzeko giza kapitala garatzea eta laguntzea (pertsonen laguntza integralaren eta partaidetzaren ikuspegitik, 2014-2016ko Enplegua Sustatzeko Programaren ildotik).

Horiei dagokienez, esan behar dugu egokitzat jotzen ditugula eta bat gatozela horiekin, zeren eta euskal industriak merkatu globalean duen lehiakortasuna indartzera bideratuta baitaude, baita gure ekonomiaren industria izateari eusteko ere.

Alabaina, gure ustez planaren helburu nagusia ez litzateke mugatu behar testuan aipatzen denera, euskal industriak merkatu globalean duen lehiakortasuna indartu beharrera, baizik eta euskal ekonomiaren industria izaera indartzea ere izan beharko litzateke xedea, eta horretarako, krisiaren urteetan galdutako industri oinarria eta enplegua berreskuratu beharko dira.

Alde batetik, 3. helburuari garrantzi handiagoa eman eta planaren aurrealdean kokatzea proposatzen da, industri lehiakortasuna hobetzeari buruzkoaren ondoan. Krisi gogorreko urteen ondoren, industri politikak argi utzi beharko luke datozen urteetarako helburua ez dela soilik “industria hobea” izatea, baizik eta “industria gehiago” ere bai.

Eta, bestalde, helburu nagusi horretan beren beregi ezartzea enpleguaren sorrera. Ildo horretan, esan behar dugu ezen, egungo krisi egoeran eta planean pertsonak nagusi izateari dagokionez, plan horretan lehenetsi egin beharko litzatekeela, printzipio eta helburu gisa, enplegu egonkorra eta kalitatekoa sortzea, bai planaren beraren barneko helburu estrategiko gisa (eta beraz horretarako neurriekin eta baliabideekin), bai Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak zuzendutako gobernuaren enplegu planarekin lerrokaturiko bigarren maila gisa.

Halaber, helburu estrategiko berria sartzea proposatzen dugu, 8. helburua hain zuzen, eta arestian aipaturikoarekin bat etorriz, euskal enpresen tamaina handiagoa sustatzea eta erraztea, laguntzarako eta sustapenerako politika integralaren bidez.

Azkenik, adierazi nahi dugu komenigarria izango litzatekeela helburu zenbagarriak zehaztea. Jarraipena “Adierazleen aginte-koadroarekin” egin daitekeen argudioa eman daiteke, baina neurgarriak badira ere, ez dute izandako lorpenak ebaluatu ahal izateko erreferentziarik, ez baita helburu neurgarririk definitu.

Aurrekontuari buruzko informazioa

Batzorde honen aburuz, planean aurrekontuari buruz eskaintzen den informazioa ez da nahikoa, argi eta garbi, Eusko Jaurlaritzak euskal industria garatzeko eta indartzeko aurrekontuaren aldetik benetan egiten duen ahalegina balioesteko.

Planaren gobernantza

Euskadiko industriarekin loturiko eragile politiko, ekonomiko, akademiko eta sozial nagusiek osaturiko partaidetza-foroa sortzeari dagokionez, balorazio positiboa egiten du Euskadiko EGABek, baina gogorarazten du ez dela bilatu tartean diren eragile sozial eta ekonomiko guztien partaidetza eta adostasuna, berdintasunez, plana egiten hasi zenetik. Horregatik, parte-hartzearen eraketa, funtzionamendua, ebaluazio sistema, emaitzen zabalkundea, etab. zehaztea proposatzen da.

Planarekin lortu nahi diren helburu kuantitatiboen eta zehatzen eta urteen poderioz duten bilakaeraren falta sumatzen da, baita abiarazi beharreko neurri zehatzen eta horien plangintzaren falta ere.

Plana orokorrean

Luzea eta konplexua da. Konplexutasun hori dela-eta, hainbat alditan aztertzen dira gai berak, baina aldaketak daude gaiaren balorazioan eta gertaeren azalpen-mailan. Ondoren laburbilduko dugu adibide bat.

DAFOren arabera, “Trebetasun handiko giza kapitala” egungo industriaren egoeraren indargunea da, baina ERAGOZPENAK GAINDITZEARI buruzko 7. Erronkan, berriz, hauxe aipatzen da: “Lehengaien, finantzazioaren edo talentu trebatuen urritasuna, energiaren kostua (gure lehiakideekiko dakarren diferentziagatik) eta laneko harremanen konplexutasuna…”

III.2 Gogoeta espezifikoak

I. ABIAPUNTUKO OINARRIAK

I.1. PLANAREN ARRAZOIAK ETA AUKERA

  • Lehenik eta behin, lehenbiziko bi paragrafoak beste modu batez idaztea proposatzen dugu, halako moldez non teknikoagoak izango baita, izaera politiko txikiagokoak. Hartara, planaren helburuari buruzko alderdiak izango dira ardatza, eta beste eremu batzuk helburu dituztenak kenduko dira.

Ildo horretan, komenigarri irizten diogu hauxe kentzeari, adibidez, ez delako batere argia: “gure printzipioak eta balioak”.

  • Egokitzat jotzen dugu apustua, gure etorkizunaren oinarria industria baita. Hala eta guztiz ere, 3. orrialdeko bigarren paragrafoan eta I G b-ri dagokionez, gure ustez interesgarria izango litzateke honako hau aipatzea, EUSTATen 2012ko “Euskal industriaren egoera” deritzon txostenak dakarrenez:

“Euskal industriaren metaketa hori ikusten da sektore nagusiak dauden maila teknologikotik ere. 2010ean, adibidez, haien erdia baino gehiago, V,5, maila ertain-baxuan eta baxuan daude. Eduki teknologikoko industria osotik, EAEko jardueren %3,5 maila altuan kokatzen da”.

  • 3. orrialdeko hirugarren paragrafoan, hauxe aipatzen da:

“Gure industri enpresek laguntasuna behar dute dagoeneko 5 urtez luzatzen ari den krisia gainditzeko. Nahikoa finantzazioa behar dute, lehian aritzeko modukoa… Gatazkan oinarrituriko laneko harremanak gainditu behar dituzte, pertsonen artean konpartituriko konpromisotik sortutako proiektuetara igarotzeko; “ondo fabrikatu” delakoan oinarrituriko balioaren eredua gainditu beharra dago, zertarako-eta negozio, berrikuntza, teknologia, automatizazio, robotika, internet, diseinu, zerbitzu eta marketin-salmenta prozesuetan eraginkortasunez txertatzeko. Lankidetzarako guneak eta tresnak behar dituzte, klusterrak esaterako…”

Horren ordez, honako paragrafo hau proposatu nahi du Euskadiko EGABk:

“Euskal industriak gatazka leuntzea behar du batetik, eta elkarrizketan, negoziazioan eta sindikatuen eta enpresen arteko itunean oinarrituriko laneko harremanak finkatzea bestetik. Ezberdinen arteko akordioa indartze horri esker, pertsonen artean eta eragileen artean konpartituriko konpromisotik sortutako proiektuetan murgiltzeko modua izango du gure industriak.”

  • 3 orrialde berean, hauexei buruzko beren beregiko aipamenen falta sumatzen dugu:
    • Industri proiektu publikoetarako inbertsio publikoa. Ez da ageri inbertsio publikoaren beharra, nahiz eta 14. orrialdean EAJ-PSE-EEren arteko akordioaren emaitza dela nabarmendu.

“a) …nazioartekotzea sustatzea, Euskadirentzat estrategikoak diren enpresa-proiektuak garatzea…”

“c) Inbertsio publikoak sustatzea, enplegua sortzea eta ekonomia suspertzea errazten duten tresnak diren aldetik. Inbertsio mota horretan, beren beregi hartzen dira aintzat nekazaritza-elikagaigintzaren sektorearen lehiakortasuna hobetzekoak, enplegua sortzeko eta eragileak izateko duten ahalmenagatik”.

  • Enpresak handitu beharra, globala den merkatuan lehian aritu ahal izateko.
  • Prestakuntza eta ezagutzaren sorrera bultzatu beharra I G-ko jarduerak garatu aurretiko urratsa den aldetik.
  •  4. orrialdeko lehen paragrafoan, balorazio positiboa egiten dugu testuak dakarren pizgarriari buruz: “erregulazio elektriko berriaren ondorio txarrak leuntzeko laguntza.”

Horrexegatik izango litzateke planaren elkartasun hori euskal industriak dituen beste zailtasun batzuekin uztartzea hala nola gure ekonomia osatzen duten beste sektore eta pertsona batzuekin, ez elektrizitatearen arlora mugatuta.

Ildo horretan, testuan honako hau gehitzea proposatzen dugu:

“Laguntza behar dute, besteak beste finantzazioa eskuratzeko baldintzak gogortzearen, erregulazio elektriko berriaren, deslokalizazio prozesuen eta lehengaien merkatuko espekulazioaren ondorio txarrak leuntzeko.”

I.2. PLANA EGITEKO METODOLOGIA

“Sindikatu elkarteak” barik “Sindikatu erakundeak” agertzea proposatzen dugu, horixe baita termino egokia.

I.3. ERREFERENTZIAKO POLITIKA ETA ARAUGINTZAREN TESTUINGURUA

1.3.1. Nazioartearen eta Europar Batasunaren testuingurua

  • Gure ustez, Europako 2020 Estrategiaren alderdiekin osatuko beharko litzateke atala, enplegua sortzearekin lotutakoekin. Zehazkiago, hazkunde integratzaileari buruzkoekin:

“Hazkunde integratzaileak esan nahi du pertsonei protagonismoa eman behar zaiela enplegu maila handien bidez. Eta lana eskuratzea eta guztientzako aukera berdinak izatea bermatzearen gaineko ideia ere badakar, adina edozein delarik ere.”

  • Plana testuinguruan kokatzen duten industriaren arloko legeak, programak, akordioak eta ekimenak aipatzeari buruzko atalean, Europako eta EAEko eremukoak azaltzen dira, Estatuaren eskumenekoak aipatu barik.

Nahiz eta arloko eskumena Euskadirena izan, Estatuaren esparrutik sortu diren eta euskal eremuan eragina duten zenbait politika eta jarduketa daude eta, beraz, atal honetan aintzat hartzea egokia dela dirudi.

Ildo horretan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Berridustrializaziorako Jarduketetarako Laguntzen Programa aipatzea proposatzen dugu; izan ere, hainbat urtetan Nerbioiren ezkerraldea lehenetsi du beste zonalde batzuen aurretik.

Halaber, bidezkoa izan liteke ekoizpen-sarearen funtsezko sektoreetarako industri behatokiak daudela aipatzea. Gizarte Elkarrizketaren esparruan jarri ziren martxan 2004an.

Bestalde, proiektu estrategikoetarako eta ekimen berritzaileetarako laguntza ematen duen finantza-programaren barruan, Ministerioaren maileguak baliatzen dituzte Euskadin ezarritako enpresek, bereziki automozioaren adarrean. Gainera, Europako Batasunaren diru-baliakizunak daude, Estatuko gobernuak kudeatuak eta banatuak.

  • HORIZON 2020 programari dagokionez, programei lotzen zaiela esan behar da, baina ez ditu zenbait arlo lantzen, Aurrekontua esaterako.
  • COSME programa dela-eta, hauxe gehitzea proposatzen dugu: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1287/2013 Arautegia (EB) onetsi zen.

1.3.3. Enpresen Lehiakortasunerako 2010-2013ko Planaren Ebaluazioa

  • Lehenik eta behin adierazi nahi dugu ardatzen arabera erabilitako adierazleak generalistegiak direla abiarazitako neurrien baliagarritasuna antzeman ahal izateko, eta gainera, ez da planaren gobernantzaren ebaluazioa egin.
  • 16. orrialdeko azken lerroaldean, azken urteetako produktibitatearen bilakaerari buruz egiten den irakurketa ez dator bat EUSTATek argitaraturiko datu berrienekin.

Planak dakartzan zioen hasierako azalpenean, baieztapen hau planteatzen da testuan:

“(…) Enplegatuko produktibitatea ere murriztu da, baina EB-27ko batez bestekoa baino 0 handiagoa da oraindik ere”.

Hala ere, EUSTATek eguneraturiko zifrek erakusten dutenez, hazkundea izan da produktibitatean 2012an (azken datu eskuragarria); izan ere, 2010etik izan den zifrarik altuena da Laneko produktibitate zifrak pertsona enplegatu bakoitzeko, 2009an eta 2010ean, EUSTATek argitaratuak. Planak dituen ezberdintasunak aipatzen dira Planean: 2009: 129,3 (Plana: 132,4), 2010: 127,6 (Plana: 130,9). 2012ko Planeko datu zuzena da Eustati dagokionez..  Are gehiago, 2001-2012ko serietik, 2012koa da laugarren altuena, 2007, 2008 eta 2009aren ondotik.

Euskadiko igoera horiek gorabehera, jaitsierak izan ziren Europako herrialde nagusietan hala nola Alemanian, Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan, baita beste ekonomia nagusi batzuetan ere: Estatu Batuetan eta Japonian.

Azaldutakoa oinarri hartuta, testutik hauxe kentzea proposatzen dugu “(…) Enplegatuko produktibitatea ere murriztu da (…)” horren ordez, hauxe gehituko da:

Hala, Euskadik per capita BPG maila handiei eusten die, azken urteotan jaitsiera txikia izan bada ere. Enplegatuko produktibitateak, aldiz, igoera izan zuen 2012an (azken erregistroa); izan ere, azken hamabi urteetako tasarik altuena da”.

  • Hirugarrenik, Lehiakortasun Foroan azaldutako hobekuntza arloa aipatu nahi dugu, hots, “Enpresen tamaina egokiari erreparatzea, nazioartekotze eta berrikuntza proiektuak bultzatzeko“.

Dagoeneko agerian utzi denez, Lehiakortasun Foroak aipaturiko hobekuntza arlo hori, Euskadiko EGABen ustez ere hobetu beharrekoa, planak ez dakarren atala da, eta bildu egin beharko luke.

Planean hitzez hitz aitortzen denez, euskal enpresen batez besteko tamaina txikiagoa da erreferentziako herrialdeetako enpresena baino. Hain zuzen ere, Planak dakarrenez: “20-250 langileko enpresen batez besteko lanpostu kopurua 55 pertsonakoa da. Frantzian, berriz, 65, Alemanian 70 edo 99 Espainian. Enpresa handien batez besteko lanpostu kopurua 500 pertsonakoa da Euskadin; Alemanian, berriz, 888 da, Frantzian 888 edo Espainian 678.”

1.4. EUSKADIREN EGOERA EKONOMIKOA ETA INDUSTRIALA

1.4.2. Nazioarteko ekonomia eta industri ingurunearen gakoak

Planaren testuinguru ekonomiko orokorra

Krisiaren urteetako BPGaren eta lanpostuen galeraren gainean eskainitako informazioa krisianGizarte Segurantzaren datuen arabera, krisia hasi zenetik 7.473 enpresa galdu dira, eta horietatik 1.216 enpresa 2013an. itxitako enpresei buruzko informazioarekin osatzea proposatzen da, bi alderdi agerian uzteko: batetik, aldez aurretik enpresak ixtearen ondorioz galdu direla lanpostuak, eta bestetik datozen urteetarako erronka handia: krisian galdutako enpresa-sarea berreskuratzea.

Euskal industrian eragina izango duten joera eta aldaketa globalak

Planaren arabera, hainbat faktorek dute eragina industria joera eta aldaketa globalei dagokienez. Horiek direla-eta, hauxe proposatzen du Euskadiko EGABek:

  • Alde batetik, are gehiago nabarmendu behar da ESKARIAREN HAZKUNDEA deritzon 5. joerak eta INDUSTRI BERPIZKUDEA izeneko 9. joerak Euskadiren garapen ekonomikorako duten eragin positiboa; izan ere, 80ko eta 90eko ekonomi eta industri birmoldaketatik lehen aldiz eskaintzen ditu inguruneak hazkunde iraunkorrerako aukerak EAEkoa bezalako industri ekonomikoetan.

Horren bidez, hauxe nabarmendu nahi da: euskal ekonomia industri ekonomia denez gero, ondo kokatuta dagoela munduan aurreikusitako eskari handiagoak garapenerako eskaintzen dituen aukerak baliatzeko, zeren eta, beste ekonomietan ez bezala, garapen hori errazten duen eredu ekonomikoa baitu.

  • GOBERNUEN PROTAGONISMOARI buruzko 7. joerari dagokionez, gobernuek iraganean baino indar handiagoa dute euren politikengatik eta enpresekiko duten kokapenagatik. Enpresa-zuzendariek zenbait enpresaren boterearen aurrean duten eginkizunaren atzeko aldea agerraraztea komeni izango litzateke testuan, bereziki nazioz gaindikoek, baita enpresa horien aurrean erabakiak hartzeko gero eta txikiagoak diren ahalmen eta marjinak ere.

1.4.3. Industriaren egoerari buruzko diagnostikoa

Planaren Norainokoaren 2.2. atalarekin du zerikusia egingo dugun lehen gogoetak. Izan ere, hauxe dakar: “Gure industriaren historiari eta orainari buruz eginiko diagnostikoaren aurrean…” Gure ustetan, komenigarria da nabarmentzea diagnostikoak ez direla historiari buruz egiten, egungo errealitatearen gainean baino, baina horrek ez du esan nahi zenbait arazok sustrai historikoak ez dituenik. Egia esan, azterketa estrukturala izan behar da (hauxe esaten da: “erronka estrategikoetara bideraturiko politika publikoen aldeko apustua egitea (4. or.), eta planean horren osagai asko ematen“ da. 1.4.3. azpiataleko izenburua “Industri egoeraren diagnostikoa” da, eta horren ordez hauxe proposatzen dugu: “Enpresa-sarearen diagnostikoa”.

Industriak euskal ekonomian eta krisian duen eginkizuna.

  • Atal honi dagokionez, nabarmentzekoa da Euskadin dauden ETEei buruzko daturik ez ematea.

    2007

    2013

    Industri BPGaren %/guztizko BPGa

    27,8

    23,2

    Industri enpleguaren %/guztizko enplegua

    25,5

    22,9

    Industrian lan egiten dutenak

    248.900

    207.500

    Iturria: Eustat. Ekonomi Kontuak eta PRA

  • Euskal industriak krisian izan duen desindustrializazioa gehiago eta xehetasun handiagoz nabarmentzea proposatzen da, industriak BPGan duen pisua galdu izanaren ondorioz, zeren eta, gure ustez, industrian galdutako pisua berreskuratzen saiatzea izan behar baita industri politikaren helburuetako bat datozen urteetan. Horretarako, industri proiektuak bultzatu eta sustatu beharko dira nahitaez.
  • 24. orrialdeko bigarren lerroaldean aipatzen denez, herrialde edo eskualde garatuetako hainbat enpresak beren lantokiak kostu txikiagoko beste leku batzuetara aldatzeko prozesua gertatzen ari da.

Gure ustez, jardun horrek badu termino egokia eta orokorra, hots, deslokalizazioa, ez testuan aipatzen den deszentralizazioa. Beraz, azken horren ordez deslokalizazio terminoa erabiltzea proposatzen dugu. Halaber, esperientzia hori zehaztea proposatzen dugu; izan ere, ez da herrialdeen artean soilik gertatzen, baizik eta herrialde bereko aldeen edo eskualdeen artean ere bai.

Euskal industriaren lehiakortasunaren bilakaera

 

2009 2012
NORAKOA Enpresa kop. Esportazioak Milioiak (€) Enpresa kop. Esportazioak Milioiak (€)
Mundua, orotara

7.162

14.942

13.161

20.302

Europa

3.208

10.216

5.089

13.623

Ipar Amerika e

1.723

1.284

3.881

1.964

Japonia

313

26

1.067

70

BRIC

1.886

781

4.819

1.152

Iturria: ICEX

 

  • NAZIOARTEKOTZEARI dagokionez, 27. orrialdeko bigarren lerroaldean, euskal enpresek krisian nazioartean gehiago zabaltzeko eginiko ahalegina esplizituago nabarmentzea proposatzen dugu.
    Hala, ICEXen datuek agerian uzten dutenez, ikusgarria izan da enpresek esportaziora eginiko jauzia Bestalde, Zergen Administrazioko Estatu Agentziaren behin-behineko datuen arabera, 20.546 milioi eurokoak izan ziren esportazioak Euskadin 2013an, hots, %1,2ko igoera aurreko urtearen aldean. Aurreko ekitaldi horretan, azken urteotan lehen aldiz egin zuen behera kanpoko salmentak..
    Halaber, hauxe sartzea proposatzen da, iturri berari jarraituz:

“Euskal esportazioetan pisurik handiena duen industri sektore ekonomikoak, ekipo ondasunei dagokionak, %3 egin zuen gora kanporako salmentan. Esportaturiko guztizko zifran bigarren dagoen sektorea “erdi manufaktura” izan zen, burdina, altzairua eta pneumatikoak barne direla. Esportazioetan %5,8ko igoera izan zen. Bi sektore horiek bildu zuten EAEk 2013. urtean esportaturiko produktu guztien h”.

  • I G b-ri dagokionez, gure ustez planean ez da nahikoa argi uzten, azken urteetan I G-n eta nazioartekotzean izandako esfortzu handiagoan ez bezala, berrikuntzan eginiko ahaleginak ez direla handiagoak izan krisiak iraun bitartean. Eta ona izango litzateke hala biltzea, etorkizunean neurri eta pizgarri eraginkorrak bideratzeari begira.

 

BERRIKUNTZA ADIERAZLEAK 2007 2008 2009 2010 2011
BERRIKUNTZAKO INBERTSIOA
Enpresak berrikuntzan eginiko gastua (mm€) 2.610 2.782 2.753 2.582 2.676
Industri enpresak berrikuntzan eginiko gastua (mm€) 1.003 992 942
ESFORTZUA ETA BERRIKUNTZA
Enpresak berrikuntzan eginiko gastua/BPGa (%) 4,00 4,10 4,01 3,95 4,04
Industriak berrikuntzan eginiko gastua/guztizko gastua (*) (%) 45,2 45,9 42,6
EAE-K EUROPAN DUEN KOKAPENA
Europako berrikuntza-panelean dituen puntuak 0,37 0,49 0,51 0,45 0,46
* 10 enplegatutik gorako enpresakIturria: Eustat.

Ildo horretan, industri sektorearen maila teknologikoa ertain-txikia nagusi izatea ahulezia da DAFOren arabera. Gure ustez, arreta jarri beharko litzateke alderdi horretan, eta xehetasun handiagoz garatu.

  • 28. orrialdean, PRODUKZIO INBERTSIOA dela-eta, Euskadik atzerrikoHala, esate baterako, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Inbertsioen Erregistroaren arabera, 2013ko hirugarren hiruhilekoan erregistraturiko atzerriko produkzio inbertsioaren estatuko guztizkoaren jaso zuen Euskadik, orotara 638 milioi euro. Ondorioz, bigarren tokia du Autonomia Erkidegoen rankinean. produkzio ahalmena erakartzeko duen ahalmena islatu beharko litzateke.
  • 28 eta 29. orrialdeetan, ENPRESA KOSTUAK direla-eta, zehazkiago laneko kostuak, zatizkoak dira aurkezturiko datuak, eta ez da bildu soldatetan azken urteetan izandako joeraren bilakaeraEuskadiko eta estatuko batez besteko laneko kostuen arteko diferentzia murriztu egin da 2013ko hirugarren hiruhilean; 2013ko urri-abenduko hileko soldaten kostua %2,2 jaitsi zen EAEn..
  • 31. orrialdeko azken paragrafoan, INGURUNEAREN BALDINTZEI dagokienez:
    • 2012ko langabezi tasaren datuak ematen dira, baina 2013koak ere badaude eskuragarri. Eguneratzea komeni da2013ko amaieran, ,76ko tasa da..
    • Bestalde, lan-merkatuaren okertzea aitortzeaz gain, Euskadiko enpresa parkearen egoera okerragoa ere aitortu beharko litzateke; izan ere, etengabe galdu dira enpresak krisiaren urteetan.
    • 32. orrialdean. DAFO:
      • Indarguneen ardatzean, komenigarri irizten diogu hauexek sartzeari:
        • Negoziazio Kolektiboak egonkortasun ekonomikoa eta soziala lortzeko eta enplegua eta aberastasuna sortzen laguntzeko tresnatzat duen balio egiaztatua.”
        • “Goranzko sektoreetan enpresa eragileak izatea: inguruneko ETEen eragileak izan daitezke haien plan teknologikoetan eta nazioartekotzea eta kudeaketa hobetzeko planetan”.
        • Aukeren ardatzean, “lanpostuak galtzeko faserik larriena gainditzea”, inbentarioaren mesederako hartu beharko litzateke. Aurreikuspena da datu objektiboa baino.
        • Ahulezien ardatzean:
          • Ildo horretan, industri sektorearen maila teknologikoa ertain-txikia nagusi izatea ahulezia da. Horri buruz dagoeneko esana dugunez, arreta gehiago jarri beharko litzateke.
          • Euskal ekonomiak krisian galdu duen pisu industriala ahuleziatzat aitortzea proposatzen da eta, beraz, berreskuratu egin beharko litzateke.

1.4.4. Euskal industriaren lehiakortasunerako erronkak

  • Arestian aipaturikoa kontuan izanik, komenigarritzat jotzen dugu zenbait kontzepturen eta adierazpenen gaineko ñabardurak egitea. Galdera: “Nola gaindi dezakegu etengabeko gatazkan oinarrituriko laneko harremanen egungo esparrua?”; horren ordez testu hau proposatzen dugu:
    “Nola gaindi dezakegu laneko harremanen blokeoaren eta egoera okerragoaren egungo maila handia eta zelan berreskuratu elkarrizketa eta negoziazioa harremanen oinarria den aldetik?”
  • Jakin badakigu lehiakortasunaren oinarria mundu globalean, Irizpen honetan azpimarratu izan dugunez, askotariko parametro-multzoa izan behar dela. Parametro horien artean, hauexek daude: ingurunearen baldintzak, enpresen tamaina, I G, berrikuntza, nazioartekotzea, aldaketak produkzio ereduetan, hezkuntza, langileen prestakuntza…Horregatik, positibotzat jotzen dugu planean industri lehiakortasunaren kostuen eraginari eta krisiaren urteetako hazkundeari buruz ematen den balorazioa. Alabaina, laneko kostuei eta “egungo ekonomi inguruneari egokitu gabeko soldata mailak” gainditu beharrari dagokionez, nabarmendu nahi dugu publikoa eta agerikoa dela soldatek azken urteetan izan duten bilakaera, Planean bertan agerrarazi denez; izan ere, CLUk behera egin duela islatzen da.
  • DAFOren arabera, “Trebetasun handiko giza kapitala” egungo industri egoeraren indargunea da, baina ERAGOZPENAK GAINDITZEARI buruzko 7. Erronkan, berriz, hauxe aipatzen da: “Lehengaien, finantzazioaren edo talentu trebatuen urritasuna, energiaren kostua (gure lehiakideekiko dakarren diferentziagatik) eta laneko harremanen konplexutasuna…”

    Badirudi berriz ere gaudela askotan azaltzen den gai baten aurrean, eta komenigarriza izango litzateke azterketa zorrotzagoa egitea, zeren eta, alde batetik, estatistika datuek berretsi egiten baitute prestakuntza hori, baina enpresa-sareak ez du, antza denez, egokitzapen egokia lortzen egungo eskaintzaren eta epe laburrerako eta ertainerako beharren artean.
  • Dagoeneko esana dugunez, on deritzogu planean enpresa eta enpresaria balioetsi beharra ezartzeari. Alabaina, jakin badakigu dokumentuak zenbait baieztapen biltzen dituela, egia izan arren azterketa batean oinarritzen ez direnak, hauxe esate baterako.
    “Enpresaria, gaur egun, gutxietsita dago zoritxarrez. Enpresaria izateak dakarren esfortzu pertsonalarekin eta ondare esfortzuarekin bat ez datorren gizarte irudia da. Izan ere, aberastasuna eta lanpostuak sortzen ditu enpresariak. (35. or.).Garrantzizkoa izango da, baldin eta planean emandako hipotesia berretsi egiten bada azterketaren ondoren, zergatik duten irudi hori, berau aldatzeko.Aldi berean, nabarmendu nahi dugu ezen, 35. orrialdeko 9. atalean, enpresaren nahiz enpresarien gizarte onarpena edo aintzatespena eskatzen dela testuan, eta bidezkoa izango litzateke onarpen hori langileekin nahiz horien ordezkariekin ere izatea.”
  • Bukatzeko, eta aurreko gure gogoetekin bat etorriz, erronka berria sartzea proposatzen dugu, EUSKAL ENPRESEN BATEZ BESTEKO TAMAINA HANDITZEA, zeren eta, merkatu globaleko lehian arrakastaz aritu ahal izateko, enpresa handiagoak lortu beharko baikenituzke euskal enpresa-sarean datozen urteetan.

II. 2014-2016KO INDUSTRIALIZAZIO PLANAREN ESTRATEGIA

II.1.PLANAREN PRINTZIPIOAK

Pertsonen partaidetza nagusiari dagokionez, planak eskatzen duen laguntzaren ildotik, hots, “langileek erakundeetan parte hartzea indartzeko prozesuak lehiakortasuna hobetzeko mekanismo gisa”, aipuan “eta langileen ordezkariek” azaltzea egokia dela irizten diogu eta, gainera, egungo jardunbideen arabera.

II.3.PLANAREN HELBURUAK ETA PRINTZIPIO ESTRATEGIKOAK

2014-2016ko Industrializazio Planaren xede orokorra da “euskal industriak merkatu globalean duen lehiakortasuna indartzea, enpresa-proiektu bideragarriak berregituratuz eta iraunaraziz, industriak euskal ekonomian duen pisuari eutsiz eta indartuz, industrien eskura dauden finantzazio iturriak eta tresnak emanez eta egungo krisi egoeran dituen ahalmenei eta beharrei egokituriko laguntza-esparrua ezarriz, hain zuzen ere berrikuntza teknologikoa eta ez teknologikoa sustatzeko, baita aukera-sektore berrietara dibertsifikatzeko ere”.

Hona hemen helburu estrategikoak:

1. Helburua

Berregituraketa eta biziraupena

2. Helburua

Industri sareak eskura dituen finantzazio iturriak eta tresnak indartzea, dibertsifikatzea eta banatzea.

3. Helburua

Egitura aukera-sektore berrietara dibertsifikatzea bultzatzea.

4. Helburua

Ekimen ekintzaile berriak sortzea.

5. Helburua

Industriak euskal ekonomian duen pisua mantentzea eta indartzea.

6. Helburua

Euskadin hazkundea, lehiakortasuna eta iraunkortasuna sendotuko dituen energi politikaren garapena bultzatzea.

7. Helburua

Enpresa-sarearen lehiakortasuna indartzeko eta enplegua sustatzeko giza kapitala garatzea eta laguntzea (pertsonen laguntza integralaren eta partaidetzaren ikuspegitik, 2014-2016ko Enplegua Sustatzeko Programaren ildotik).

Gogoeta orokorretan aipatu dugunez, esan behar dugu egokitzat jotzen ditugula eta bat gatozela horiekin, zeren euskal industriak merkatu globalean duen lehiakortasuna indartzera bideratuta baitaude, baita gure ekonomiaren industria izaerari eusteko ere.

Alabaina, gure ustez planaren helburu nagusia ez litzateke mugatu behar testuan aipatzen denera, euskal industriak merkatu globalean duen lehiakortasuna indartu beharrera, baizik eta euskal ekonomiaren industria izaera indartzea ere izan beharko litzateke helburua, eta horretarako, krisiaren urteetan galdutako industri oinarria eta enplegua berreskuratu beharko dira.

Alde batetik, garrantzi handiagoa ematea 3. helburuari eta planaren aurrealdean kokatzea, industri lehiakortasuna hobetzeari buruzkoaren ondoan. Krisi gogorreko urteen ondoren, industri politikak argi utzi beharko luke datozen urteetarako helburua ez dela soilik “industria hobea” izatea, “industria gehiago” ere bai.

Eta, bestalde, helburu nagusi horretan beren beregi ezartzea enpleguaren sorrera. Ildo horretan, esan behar dugu egungo krisi egoeran eta planean pertsonak nagusi izateari dagokionez, plan horretan lehenetsi egin beharko litzatekeela, printzipio eta helburu gisa, enplegu egonkorra eta kalitatekoa sortzea, bai planaren beraren barneko helburu estrategiko gisa (eta beraz horretarako neurriekin eta baliabideekin), bai Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak zuzendutako gobernuaren enplegu planarekin lerrokaturiko bigarren maila gisa.

5. HELBURUARI dagokionez, “mantentzea eta indartzea”, jarduketa kontraesankorrak dira.

7. HELBURUA dela-eta, hauxe esan behar dugu:

  • Plan osoan zehar, ez da agerrarazi langileen prestakuntzari buruzko aipamen zehatzik ez espliziturik, ez diagnostiko gisa, ez lortu beharreko xede gisa. Horregatik, ezinbestekotzat jotzen dugu planean biltzea eta ezartzea pertsonen gaitasuna eta espezializazioa hobetzeko neurriak, etengabeko prestakuntzaren ikuspuntutik nahiz lanerako trebakuntzaren aldetik.
  • Langileek partaidetzari dagokionez, langileek jabetzan parte hartzearen aldetik nahiz lana antolatzeko eta kudeatzeko eredu berrietan, kontuan izan behar dira arlo horretan Gogoeta Orokorretan dagoeneko aipaturikoak.

Beste helburu estrategiko bat sartzea proposatzen da, hots, 8. helburua.

8. Helburua

Euskal enpresen tamaina handiagoa sustatzea eta erraztea, laguntzarako eta sustapenerako politika integralaren bidez.

Azkenik, adierazi nahi dugu komenigarria izango litzatekeela helburu zenbagarriak zehaztea.

II.4.ARDATZ ESTRATEGIKOAK ETA JARDUKETA-ILDOAK

  • ETEen finantzazioa eta berregituraketa: hirugarren lerroaldeko 40. orrialdean, enpresetan enplegaturiko pertsonen partaidetzari dagokionez, komenigarria izango litzateke gehitzea egungo prozedurei buruzko aipamen bat arlo horretan iragarritako testuko berrikuntzetan:“Langileek enpresetan parte hartzea errazten duten inguruneak sortzeko arau- eta laguntza-esparrua sortu nahi dugu.
  • parte hartzeko sistema bakarra aurrez juzgatu gabe,
  • laneko harremanen banakatzea sustatu gabe,
  • ordezkarien eta enpresa batzordeen eginkizuna gutxietsi gabe.”

Era berean, gure ustez Gizarte Elkarrizketari buruzko aipamena agerrarazi beharko litzateke; hala dela sumatzen dugu, baina ez da zuzenean aipatzen. Parte hartzeko “proposamen berriek” ezin ekar dezakete laneko harremanen banakatzea.

  • Industria aurreratua finkatzea, 43. orrialdean:
    • b) atalean, gorago azaldutakoaren ildotik, hauxe eranstea proposatzen dugu:“Langileen eta horien ordezkarien partaidetza sustatzeko programa (antolamendu eta jabetza eredu berriak, tresnak…), egungo ordezkaritza bideak mantenduz eta, nolanahi ere, indartuz, funtsean ordezkarien eta enpresa batzordeen bitartez.”
  • c) atalean, enpresa-azpiegiturak sustatzeari dagokionez, alokairua eta lagapen formulak sartzea:“Lurren eta pabiloien alokairua, lagapena eta salmenta bultzatzea.”
  • Halaber, jarduteko zenbait ardatz eta ildo proposatzen ditugu. Azterketa errazteko, 15, 16 eta 17. orrialdeetako laburpenean agertzen den taula berriz hartzea gomendatzen da, baita sartzea proposatzen direnak non dauden ikusi ere. Ondoko taulan nabarmendu ditugu urdinez edota letra lodiz.

 

ARDATZAK ILDOAK JARDUKETAK

1. ARDATZA: ETE-EN FINANTZAZIOA ETA BERREGITURAKETA

Zailtasunak dituzten enpresa bideragarriak berregituratzea

Finantzazioa

Enpresak BEI eskuratzeko modua indartzea

ETEentzako partaidetza-maileguak eta osagarriak indartzea, mailegu-emaileak kudeaketan lagunduta edota aholkuak emanda

Pertsonek enpresaren jabetzan parte hartzea

Giza kapitala

Autonomo eta ETEentzako laguntza integrala

2. ARDATZA

INDUSTRI PROIEKTU ESTRATEGIKOAK BULTZATZEA

Arrastatzeko ahalmena duten proiektuak

Euskadin birgaikuntza iraunkorreko industriaren sorrera sustatzea.

Klusterren politika

Enpresen arteko lankidetza sustatzeko eragile gisa duten eginkizuna indartzea, emaitza kontu propioa partekatzea dakarten lankidetza-proiektu zehatzak bultzatuz

Industri eta teknologi garapena ekonomia berdean etorkizuna duten eremuetan

Hornidura-katearen lehiakortasuna eta nazioartekotzea indartzea, eragileen eta hornitzaileen arteko lankidetzaren bidez

Enpresen arteko lankidetza bultzatzea EAEn.

Lankidetza-proiektuak bultzatzea euskal eragileen eta tokiko hornitzaileen artean.

Hornitzaileak garatzen laguntzeko programak abiaraztea.

Barne ekintzailetza

Inbertsio estrategikoak (kanpotik) erakartzea/atxikitzea

 

3. ARDATZAINDUSTRIA AURRERATUA FINKATZEA

Manufaktura aurreratuaren zeharkako estrategia

Langileek enpresan parte hartzea

Enpresen azpiegiturak sustatzea

Gure enpresa-sarea pixkanaka nazioartekotzea eta esportatzea bultzatzea

Ekonomi sarera aukera-sektore berrietara dibertsifikatzea eta espezializazio inteligentea bultzatzea

Euskal enpresen garapen iraunkorrerako pizgarriak ematea, balio erantsi handiagoko eskaintzak sortzea errazten duten berrikuntza teknologikoko eta ez teknologikoko berrikuntza estrategien bidez

Industri ikerkuntza aplikatuko programak indartzea.

ETEak teknologi zentroetara eta zentro horiek ETEetara hurbiltzea.

Unibertsitateak industriara bideraturiko ikerkuntzan konpromiso handiagoa hartzea.

Jardun onak zabaltzea ezagutza eta teknologia teknologi zentroetatik industrietara transferentzian.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskal Sarearen teknologia industriara transferitzeko programak indartzea.

Enpresen berrikuntzarako ahalmena hobetzea.

Berrikuntza teknologikoa eta ez teknologikoa

4. ARDATZAEUSKAL INDUSTRI ETA ENERGI TESTUINGURU LEHIAKORRA SORTZEA

Erregulazio elektriko berriaren ondorio txarrak leuntzeko neurriak

Energi politika hedatzea eta energi egitura indartzea 3E2020ren arabera

Administrazio izapidetzeak indartzea eta bizkortzea industri arloetan

Enpresaria eta enpresen lana gehiago aintzatestea

Aintzatespenerako mezu publikoak sustatzea.Gazte langabetuak laneratzeko planak bultzatzea.Enpresen gizarte erantzukizuneko planen onespena sustatzea.Herrialdeari ematen dizkioten aberastasuna, enplegua eta gizarte kohesioa balioestea.
JARDUKETA-ARDATZ BERRIA TAMAINA SUSTATZEA EUSKAL ENPRESETAN

Sentsibilizazio politika garatzea, tamaina txikiak merkatu globalean lehian aritzeko eta bizirauteko dituen arriskuen berri emanez

Txikia izateak gaur egun dagoeneko globala den merkatuan dakartzan arriskuak ETEak sentsibilizatzeko jardunaldiak antolatzea.

Enpresen tamainarako politika sortzea, nazioartekotzean edo I G b-n jada dagoena modukoa

Enpresen tamainaren gaineko politiken jarduketak abiaraztea, enpresen metaketa eta taldeen sorrera sustatzeko eta laguntzeko eta gutxieneko tamaina eraginkorrak bilatzeko.
5. ARDATZAPERTSONEN ALDEKO APUSTUA(GIZA KAPITALA)(***) 1. ard

Pertsonek enpresaren jabetzan parte hartzea

Giza kapitala

Autonomo eta ETEentzako laguntza integrala

2. ard

Barne ekintzailetza

3. ard

Langileek enpresan parte hartzea

Gure enpresa sarea pixkanaka nazioartekotzea eta esportatzea bultzatzea

Berrikuntza teknologikoa eta ez teknologikoa

II.5. EKONOMIA ETA AURREKONTUAREN GAINEKO ALDERDIAK

Planak dakarren aurrekontuari buruzko informazio gehiago ematea proposatzen da, aurreko planaren zati baliokidean eginiko aurrekontuko baliakizunarekin; izan ere, 2013an bukatu zen, eta plan honetan zuzenean eman beharreko aurrekontuko 575 M€-rekin erkatu beharko litzateke.

Informazio hori ezinbestekoa da planak dakarrena baloratzeko, hots, industriaren aldeko benetako apustua egiten den ala ez, zeren eta gerta baitaiteke nahikoa ondo bideraturiko plana onestea aipaturiko hutsuneak konpondutakoan, baina nahikoa baliabide ez ematea. Hori dela-eta, ez litzateke nahikoa izango euskal ekonomiaren industri garapenaren aldeko apustua datozen urteetarako.

Hala ere, egiazta daitekeenez, planean 2014an aurreikusitako aurrekontu baliakizuna Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak urte horretarako onetsitako aurrekontuaren %1,8 besterik ez da. Industri sektoreak, berriz, euskal ekonomiak 2013an sortutako aberastasunaren “,8 sortu zuen.

III. PLANAREN GOBERNANTZA

III.1. PLANA KUDEATZEKO EREDUA ETA KOORDINAZIOA

3.1.4. Ekonomia eta gizarte eragile nagusien partaidetza

Euskadiko industriarekin lotutako eragile ekonomiko, akademiko, sozial eta politiko nagusiek osaturiko partaidetza-foroa sortzeari dagokionez, balorazio positiboa egin arren, gogoratu behar dugu ez dela bilatu gizarte eragile guztien partaidetza eta adostasuna. Horrexegatik proposatzen dugu foroaren eraketa, funtzionamendua, ebaluazio sistema, emaitzen zabalkundea, etab. zehaztea.

Gizarte eragileek gure industriaren funtzionamenduan betetzen duten eginkizun garrantzitsuak berekin dakar gizarte eragile horiek plana jarraitzeko eta ebaluatzeko organoetan sartzea.

III.2. JARRAIPEN ETA EBALUAZIO SISTEMA

Planarekin lortu nahi diren helburu kuantitatiboen eta zehatzen eta urteen poderioz duten bilakaeraren falta sumatzen da, baita abiarazi beharreko neurri zehatzen eta horien plangintzaren falta ere.

Lortu beharreko helburuen eta martxan jarritako neurrien zehaztasunik ezak galarazi egingo du planaren bilakaera eta burutzapen maila ebaluatzea.

Gainera, hiru adierazle mota proposatzen dira: burutzapena eta esfortzua, jarduera eta eragina, baina lehen motakoak ez dira aginte-koadroan ageri.

Aginte-koadroan agertzen diren jarduera eta eragin adierazleei dagokienez, ez daude zehaztuta eta, beraz, ez dute plana behar bezala jarraitzeko benetako baliagarritasunik.

Bestalde, 2.4.2. azpiatalean, industri proiektu estrategikoak bultzatzeari buruzkoa da. Hala eta guztiz ere, ez dira zehazten hala kalifikatzeko bete beharreko eskakizunak. Hauxe besterik ez da esaten: “egungo industri sarea arrastatzeko edo berekin eramateko efektua egiten duten proiektu berriak”. Eta, horiek ezaugarritzen dituzten jarduketen barruan, c) atalean baino ez da aipatzen jarduketa zehatza: “industri eta teknologi garapena bultzatzea etorkizuneko eremuetan, ekonomia berdearen arloan”, baina atal horretan “hidrokarburoen erreserbak aztertzea eta ustiatzea” sartzen da, eta hori ezin har daiteke ekonomia berdetzat.

IV.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABek egokitzat jotzen du “2014-2016ko Industrializazio Plana”ri buruzko izapidea, organo aholku-emaile honek eginiko gogoetak barne.

Bilbon, 2014ko apirilaren 11n.

Firmas eusk