Agiriak eta lanak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

Irizpena 7/18

Irizpena 7/18

7/18 Irizpena, 202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hileta osasunaren Araudia onartzen duena, aldatzeko proiektuari buruzkoa

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

I.- SARRERA

2018ko martxoaren 7an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Osasun Sailaren idazkia sartu zen eta 202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hileta osasunaren Araudia onartzen duena, aldatzeko proiektuari buruzko txostena eskatzen zuen, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearenak, 3.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bere helburua, beste aldaketa batzuen artean, agente patogenoen bidez transmititu ostean, gaixotasun infekziosoei buruzko xedapenekin zerikusia duten aldaketak egitea da. Halaber, tanatopraxiaren jardunak egiteko baldintzak aldatu nahi dira.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak bidaltzeko eta horien berri Lan Batzordeari emateko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduari buruzko Arautegiak xedatutakoarekin bat. 2018ko martxoaren 21ean Gizarte Garapeneko Batzordea bildu zen eta hartutako erabakietatik abiatuta, honako Irizpen Proiektua egin da martxoaren 28ko Batzordearen Osoko Bilkuran lantzeko eta aho batez onartu da.

II.- EDUKIA

Arau proiektuaren testuak azalpen zatia, 6 artikulu eta azken xedapen bat ditu.

Azalpen zatian arauaren aurrekariak eta orain sartzen diren aldaketak zehazten dira.

Lehenengo artikuluak 5. artikuluko 3. atala ezabatzen du. Gorpuen eta gainerako gorpuzkien azken jomuga xedatzen da horretan.

Aurrekoaren ondorioz, bigarren artikuluak 24. artikuluko 1. atalari idazkera berria ematen dio gorpuak hobiratzeko baldintzen inguruan.

Hirugarren artikuluak tanatopraxiaren jardunak egiteko baldintzei buruzko 9. artikuluko 3. atala aldatzen du. Hortaz, behin-behinekoz kontserbatzeko eta baltsamatzeko jardunak jardunean diharduen medikuak edo prestakuntza egiaztatu ondoren, tanatopraxian teknikariak egin ditzake.

Laugarren artikuluak aurreko artikuluan izandako aldaketaren ondorioz, gorpuak garraiatzeari buruzko 16. artikuluko 2. atala aldatzen du.

Bosgarren artikulua gorpua beilatu eta erakusteari buruzko 15. artikuluko 1. atala aldatzeko da.

Seigarren artikuluak Dekretuaren 1. eranskina aldatzen du, agente patogenoek transmititzen dituzten gaixotasun infekziosoen zerrenda aldatzeko. Horiek agertuz gero, gorpuak I. multzoan kalifikatzen dira.

Testua indarrean sartzeari buruzko azken xedapen batekin amaitzen da.

III.- GOGOETA OROKORRAK

2002/2004 Dekretuak, urriaren 19koak, Hileta Osasunaren Arautegia onartzen duenak, hileta osasunaren zaintza arautzeko beharrari erantzun zion. Izan ere, EAEk legeria garatzeko aginpideak ditu, Autonomia Estatutuak 18.1. artikuluan xedatutakoaren babesean.

Hileta osasunaren zaintzak osasun publikoan garrantzi berezia du, herritarren osasun kolektiboa babesten saiatzen baita, besteak beste, honako jardueratan: gorpuen edo gorpuzkien lekualdaketa, ehorzketa, errausketa edo hobitik ateratzea. Hala, gorpu eta gorpuzkiekin osasun jardun mota guztiak arautzen dira. Beraz, oso garrantzitsua da.

Dekretu proiektuarekin batera doan justifikazio txostenean aipatu modura, osasun publikoa babesteko egoera ikusirik, 2002/2004 Dekretuak zenbait artikulu moldatu behar ditu, Osasun Sailak egiten dituen osasun kontrolak optimizatzeko.

Zehatzago esanda, berritzearen helburua, beste aldaketa batzuen artean, agente patogenoen bidez transmititu ostean, gaixotasun infekziosoei buruzko xedapenekin zerikusia duten aldaketak egitea da. Halaber, tanatopraxiaren jardunak egiteko baldintzak aldatu nahi dira.

Batzorde honek positiboki balioztatzen ditu sartutako aldaketak.

Batetik, tanatopraxiaren teknikak edo praktikak egin eta ziurtatzeko esklusiboki medikuaren esku-hartzeari buruzko legezko eskakizuna ezabatzen baita. Ildo horri eutsiz, osasun profesional berriak sartu dira, tanatopraxia gauzatzeko gaitu ondoren. Helburua jardunari lege estaldura ematea da.

Batetik, Tanatopraxia prestakuntza profesionala dutela egiaztatzen dutenak sartu dira. Hori 140/2011 Errege Dekretuak, otsailaren 4koak, Prestakuntza Profesionalen Katalogo Nazionala osatzen duenak, arautzen du. Bestetik, 1535/2011 Errege Dekretuak, urriaren 31koak, profesionaltasun ziurtagirien katalogo nazionalean sartuta, Osasun familia profesionalaren profesionaltasun ziurtagiria zehatzen duenak, xedatutakoari jarraiki, Tanatopraxia profesionaltasun ziurtagiria dutela egiaztatzen dutenak daude.

Horrez gain, berrikuntza 17/2009 Legeari, azaroaren 23koari, zerbitzu jardueretara eta beren jardunera sarbide librea xedatzen duenari, moldatzen zaio. Ildo horri eutsiz, jarduteko izapideak erraztu ziren, beharrezko gutxieneko instalazioak eta baldintzak murriztearekin batera. Azkenik, merkatuaren unitateko legearekin lerrokatzen da.

Hori guztia adierazi ondoren, gure ustez artikuluak hobetzeko bi gogoeta egin nahi ditugu:

  • Bai justifikazio txostenak, bai zioen azalpenak aipatutakoekin bat, osasunaren kontrol jarduerak epidemiologia gorabeheren edo osasun publikoei buruzkoen arabera egokitu nahi dira, beharrezkoak edo komenigarriak badira.

Gorpu edo gorpuzkiei buruzko 5. artikuluko 3. atala ezabatu arren, I. eranskinak “agente patogenoen ondorioz transmititzen diren gaixotasun infekziosoen zerrenda” zehazten du. Hala, “horiek agertzen badira, gorpuak I. multzoan kalifikatzen dira”. Aurrekoaren harira, gorpuzkiei dagokienez ez da ezer aipatzen.

Gorpua eta gorpuzkia berdinak ez direnez, legezko testuan gorpuzkien egoera eta tratamendua ere aldatu beharko litzateke, kutsatzeko arriskua izan badezakete. Gorpuzkiek bakarrik osasun agindua behar dute, horretan horien arrazoia eta jatorria egiaztatzen bada. Horregatik, hurrengoaren antzeko aipamenen bat egin beharko litzatekeelakoan gaude:

“gorpuzkiei dagokienez, medikuak kutsatzeko arriskuak antzematen dituenean, berehala Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko pertsona titularrari jakinaraziko dio, bidezkoa bada, neurri egokiak har ditzan”.

Horrekin gorpuzkiak osasun publikoaren testuinguruan sartzen dira. Orain oso-osorik legezko berrikuntzan ez da jasotzen.

  • Tanatopraxiaren teknikak direla-eta, hondakinak sor daitezke. Horregatik, gomendagarria litzateke eranstea “osasun hondakinei” buruzko legeriak xedatutakoaren arabera manipulatu eta kudeatuko direla. Horrekin 11.3. artikulua aldatuko litzateke.

IV.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABren iritziz egokia da 202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hileta osasunaren Arautegia onartzen duena, aldatzeko proiektua izapidetzea, kontsulta organo honek egin dituen gogoetekin.

Bilbon, 2018ko martxoaren 28an.

Batzordeburuak O.E. Idazkari nagusia
Francisco José Huidobro Burgos Emilia Málaga Pérez