Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
ostirala, 02 uztailak 2010
  • Eusko Jaurlaritzak sektore horren jarduera arauz garatzen duen lehenengo aldia da.EGABek ikuskapenak berregin daitezen eta arau-hausteak tipifika daitezen gomendatu du, sistemak behar bezala funtziona dezan.
  • Balorazioa aldekoa izan arren, batzordeak adierazi du araudi berriaren bidez sartutako izapideen sinplifikazioak ez duela trafiko ekonomikoaren segurtasuna, lehiakortasun leiala eta erabiltzaileen eskubideen babesa kaltetu behar. 
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak bidaia-agentziak arautzeko dekretuaren proiektuari buruzko aldezko irizpena eman du eta hori Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak aurkeztu du. Bidaia-agentzien jarduerari buruz Eusko Jaurlaritzak egindako arauzko lehenengo garapena da. Izan ere, orain arte, agentziok berriki indargabetu den estatuko araudia zuten oinarri. 
 
Euskadiko EGABek egiaztatu du, hutsune juridikoa betetzeko beharraz gain, dekretuaren proiektuan adierazi ez den interesa dagoela, hain zuzen, bidaia-agentzien araudia zerbitzuen Europako zuzentarauko postulatuetara egokitzeagatik, nahitaezkoa den moduan; interes hori, guztiz eraginkorra izan dadin, gaiari buruzko beste legezko edo araudizko tresna batzuekin batera agertu beharko da.
 
Testuinguru horretan, Euskadiko EGABek nabarmendu duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak bideratutako proiektuak bidaia-agentzia baten jarduera abian jartzeko eta garatzeko beharrezkoak diren izapideak sinplifikatzen ditu hainbat alorretan, "zerbitzuak hobetzeko eta lehiakortasun eta eraginkortasun handiagoak sustatzeko neurriak". Hala ere, EGABek ohartarazi duenez, neurri horiek abian jartzeko “ezin da trafiko ekonomikoaren segurtasunaren, lehiakortasun leialaren eta erabiltzaile edo kontsumitzaileen eskubideen babesaren kalterako egin". Eta atal honetan, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak adierazi du, handiagoa izan arren, zuzendaritzak erabiltzaileei eskaintzen dien informazioa oraindik ere eskasa dela.
 
Hori dela eta, bere irizpenean, EGABek ikuskapenak indar daitezen eskatu du, baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzeko, modu sakon eta azkarrean, eta gainera, bide elektronikoak bakarrik erabiltzen dituzten bidaia-agentziak kontrola daitezen eskatzen du, erantzukizunezko aitorpenaren datuak egiaztatzeari, salaketen jarraipenari eta intrusismo egoerei dagokienez. Azkenik, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak gomendatu du araudi berrian erregimen berriari dagozkion arau-hausteen tipifikazioa gaineratu dadila, sistema era egokian funtziona dezan.