Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 21 irailak 2011
Topaketa horretan, Etxebizitza Saileko ordezkariek Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Etxebizitzari buruzko Legearen Aurreproiektuaren xehetasunak azaldu zituzten. Iragarri zutenez, Eusko Legebiltzarrak Lege hori urtea amaitu baino lehen onestea aurreikusita dago. 

Mari Paz Larrumbide, Etxebizitzako sailburuordea; Mario Yoldi, Plangintza eta eragiketa-planen zuzendaria; Rafael B. Farias, Lurzoru eta Hirigintza zuzendaria; eta José Ignacio de la Puerta, Berrikuntza eta Kontrol zuzendaria, Juan María Otaegui Presidente duen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean agertu dira goizeon. Topaketa horretan, Saileko ordezkariek Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Etxebizitzari buruzko Legearen Aurreproiektuaren xehetasunak azaldu zituzten. Iragarri zutenez, Eusko Legebiltzarrak Lege hori urtea amaitu baino lehen onestea aurreikusita dago. 

“Nahiz eta Euskadin etxebizitzari buruzko arautegirik aurreratuenetakoa izan, ez geneukan berariazko legerik, eta beraz, lege berezi bat landu behar genuela begitandu zitzaigun, hots, egun bizi dugun krisi egoera honek ezartzen dizkigun baldintza berriei beren beregi egokituko den legea” jorratu behar genuela, adierazi zuen Larrumbide sailburuordeak. Besteak beste, testu berrian alogera lehenesten da eta garrantzi berezia ematen zaie errentatzaileen eta errentarien arteko bitartekaritza-egitarauei eta zaharberrikuntzaren arloko egitarauei. 

EEGABk heldu diren asteotan emango du Etxebizitzari buruzko Legearen Aurreproiektuari buruzko irizpena, eta Etxebizitza Sailari igorriko dio.