Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 26 martxoak 2014

Martxoaren 20an eta 21ean, Euskadiko EGABek eta horren homologoak, CESER Aquitainek, alde biko beste topaketa bat egin dute Bilbon. Bi erakunde horiek hamar urte baino gehiago daramatzate elkarrekin lankidetzan. Topaketa hori, oraingoan, Euskadi-Akitania Euroeskualdearen Plan Estrategikoa egiteko prozesuaren barruan kokatu da. Focus Group formatuan egin dute, eta horren xedea izan da etorkizuneko Plan Estrategikoaren edukiei buruzko gogoetan sakontzea.  


Helburu nagusiak Euskadi-Akitania Euroeskualdeari buruzko Plan Estrategikoaren aurrerapenak zuzenean ezagutzea eta Focus Group izenekoa eginez prozesuan parte hartzea izan dira. Bertan bi gobernuetako, Euroeskualdeari dagokion administrazio-aparatuko, ACTEko eta Plan Estrategikoa egiteko orduan zuzenean nahasia dagoen kabinete teknikoko ordezkariak izan dira. Bestalde, Focus Group honetan Euskadiko EGABek eta Akitaniako CESERek hiru gai landu dituzte batera, baita txosten eta gomendio bateratuak eratu ere. Gaiak turismoa, garraio mugakidea eta energia berriztagarriak izan dira. Halaber, Euroeskualdean kooperazioaren gobernantza aztertu dute. Helburua gai horietan kooperazio-ahalbideei buruz sakontzea eta Plan Estrategikoan eutsi behar diren aukerei buruzko erantzun zehatzak lortzea da.


Turismoaren arloan, bi Batzordeek batera lan egin eta 2006. urtean txosten bateratua gauzatu zuten. Gainerakoen gainetik honako ondorioa nagusitu zen: Euskadi eta Akitaniaren artean kooperazioa beharrezkoa eta interesgarria zela, Euskadiko eta Akitaniako turismo-merkatuak elkarri ustiatzen hasi baino lehen. Era berean, hirugarrenen merkatuetan eskaintza erkideak eskaintzeko ezinbestekoa zen. Nahiz eta potentziala handia izan, merkatua azpiz ustiatua zegoen, eragile publiko nahiz pribatuek arretarik ez baitzioten jartzen eta eskualde bakoitzean turistak erakartzeko berezitasunak ez ezagutzeagatik eskeari hurbiltzeko zailtasunak baitzeuden. Kooperazioak zailtasun horiek ebazteko oinarriak eskain zitzakeen. Hala eta guztiz ere, kooperazioaren dinamika ez da nahikoa garatu, antzinako inertziek bultzatuta, elkarri ez ezagutzeagatik eta Euskadi eta Akitaniaren artean kideen egiturarik eta jarraipenik ezarengatik. Turismoan kooperazioaren interesa gaur egun mantentzetik harat, areagotu egin da, tren-garraio mugakideen zerbitzuen bitartez Euskadi eta Akitaniaren artean konektibitatea hobetu eta gehituko baita. 2018az gero trenbideak jarraipena izango du, hirugarren haria instalatzeari esker. Jarraitu behar den estrategia bikoitza izan daiteke: batetik, baliabide turistikoetan, turismoaren kokapen-ardatzetan eta jende jomugan oinarrituta, hurbiltasunezko turismoa ustiatzea eta, bestetik, hirugarren merkatuetarako gai desberdinei buruzko eskaintza erkidea sortzea, besteak beste, hiriburuak, ardoa, euskal kostaldea bere zabalera guztian, Santiagoko bidea, natura eta mendi-ibiliak, surfa eta itsas kirolak, golfa, gastronomia, autokarabanak… Ildo horri eutsiz, osagarritasunak ustiatu eta balio erantsi handiagoa eman behar zaie.


Garraioaren arloan, Euskadiren eta Akitaniaren artean Garraio Agintaritza Antolatzailea ezarri behar dela aztertu zen. Izan ere, hirugarren haria instalatzen denean eta, ondorioz, Hendaia/Irunen lineak jarraipena duenean harreman-aukera berriak sortuko dira (hala nola Baionaren eta Donostiaren arteko bidaiarien zerbitzuak) eta aprobetxatzea ezinbestekoa da. Hala, arloan aginpideak dituzten erakundeak bildu behar dira aipatu Agintaritzan. Halaber, bi Batzordeek Euroeskualdean merkantzien tren-garraioari buruzko erronka azpimarratu zuten. Hori ere Garraio Agintaritza Antolatzaileak kontuan hartu beharko du, ibilbide luzeko zerbitzuek bere aginpidea gainditu arren, zerbitzu desberdinak koordinatzea nahitaezkoa izango baita. Nolanahi ere, Irun/Hendaian azpiegitura bera eta bakarra izango da, Euskadiko Yren konexioarekin eta etorkizuneko trenbide frantses berriarekin zabalera europarrean mugen bi aldeetan linearen bigarren jarraipen-puntua gauzatzen ez den bitartean. Aldi berean, intermodalitatea sustatzen denean, mugaren bi aldeetan/bi eskualdeetan autobus-zerbitzuen koordinazio bera beharko da.   


Energia berriztagarrien eremuan, kooperazio-proiektu zehatzak definitu behar zirela planteatu zen, horiek hurrengo 6 urteetan gara badaitezke. Bi EGABen txosten bateratuak, duela guzti amaitutakoak, elementu-aniztasun zabala jasotzen du haize-energiaren, itsas energien, baso-biomasaren eta energia fotovoltaikoaren eremuetan. Haize-pala eraginkorragoetarako materialei eta haize-energia lurtarraren, haize-energia itsastar finkoaren, haize-energia flotatzailearen eta olatu- nahiz korronte-energiaren hornidura-katean kostuak murriztu eta eraginkorragoa izateari dagokionez, kooperazio teknologikoaren arloan proiektuak azaltzen dira. Beste proposamen batzuek “Euskadi eta Akitania” itsas energien proba-plataformen eskaintza bateratua aipatzen dute. Horrela, Atlantikoan bi eskualde hauen potentziala gehiago ikusiko litzateke. Gainera, itsas energiaren alderdi komunetan I+G garatzeko elkarren arteko kooperazioa ahalbidetuko litzateke. Energia fotovoltaikoaren arloan, eraikuntza-elementu fotovoltaikoak garatu eta hedatzeari buruzko proiektuak aipatu ziren. Baso-biomasari dagokionez, ordea, baso-biomasaren energia aprobetxatzeko, baso-jabeen arteko kooperazioa landu zen; halaber, hornidura-merkatua egituratzea eta baso-biomasaren energia industrian aprobetxatzeko kooperatzea aztertu ziren. Energia desberdinekiko proiektu bateratuak, besteak beste, energia biltegiratzea eta sare adimentsuak, interesgarriak lirateke, arlo horietan bi eskualdeek dituzten gaitasunen harira.


Era berean, Euskadiren eta Akitaniaren arteko kooperazioan eta etorkizunean Plan Estrategikoa gauzatzeko orduan, nahasi behar diren eragileak aipatu ziren. Turismoaren eremuan, bi EGABek oso garrantzitsutzat jo zuten Euskadiko eta Akitaniako herri-agintaritzen arteko kooperazioak oinarri sendoak eta legez egituratutakoak izatea, erakunde-sareak ezagutu, solaskide egonkorrak identifikatu eta interkonektatu eta merkatuak ustia ditzaten informazioa eta datuak lortzeko. Eremu pribatuan, sektore-erakunde desberdinen eskualdeen arteko topaketa-guneari esker, kideak zehaztu eta eskaintza bateratuak sortzeaz gain, bakoitzak duen eskaintza harmonizatu eta ekimenak gauzatuko lirateke, kalitatezkoak, iraunkorrak eta prestakuntzazkoak. Garraioaren arloan, gaian aginpideak dituzten eragile publikoen arteko kooperaziotik urrunago, sektoreko erakundeen artean topaketa- eta harreman-gunea zehaztearen garrantzia aipatzen da. Hainbat helburu ditu, besteak beste, zerbitzu-kate intermodalak eratzeko garraiolarien artean aliantzak zehaztea, erakunde eraginkor eta iraunkorragoak bilatzea eta sektorea etorkizuneko garraioak, iraunkorragoak eta karbono gutxiago sortuko duenak, ezartzen dituen aldaketekiko moldatu eta sentsibilizatzea. Energia berriztagarrien eremuan, bi eskualdeetako energia-klusterren arteko kooperazioa azpimarratu da. Zeregina izan dezakete dauden aukerak identifikatu eta horiek enpresei jakinarazteko orduan.


Azkenik, Lurraldearen Kooperazio Elkarte Europarrak garatu behar duen zeregina eta gobernantza aztertu ziren. Horrek Euskadi-Akitania Euroeskualdea nortasun juridiko propioz hornitzen du eta Euroeskualdearen administrazio-tresna da. Horren harira, Euskadi eta Akitania ezagutu eta hurbiltzeko kanpainak beharrezkoak dira, eskualdeen artean sektore-erakundeen edo klusterren sektore-topaketak sustatu behar dira eta proiektuak gauzatu eta finantzatzeko harremanak, homologoak, bazkideak eta laguntza bila ditzan Euroeskualdearen leihatila bihurtu behar du.  Euskadiko eta Akitaniako EGABek, kontsulta modura, Euroeskualdeak lortu nahi dituen nahiak eta helburuak definitzeko jarduera mantenduko dute. Era berean, Euroeskualdeko gai sozioekonomikoei buruzko iritziak emango dituzte, baita proposamenak egin ere.