Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteartea, 24 martxoak 2015

Joan den otsailaren 19an Sare Transnazional Atlantikoaren Osoko Bilkurak Estrategia Atlantikoa ondo egin eta horren arrakasta lortzeko baldintzei buruzko lehenengo txostena onartu zuen. Horretan Euskadiko EGAB txostengilea izan da, Akitaniako EGABrekin batera. Halaber, honakoek parte hartu dute: Basse-Normandie, Bretainia, Pays de la Loire, Erdialdeko Eskualde, Limousin, Poitou-Charentes, Galizia, Andaluzia eta Kanarietako EGABek eta Portugalgo, Erresuma Batuko eta Irlandako antzeko ekonomia- eta gizarte-eragileak ordezkatzen dituzten erakundeek, hala nola Foro Empresarial da Economia do Mar eta ISQ nahiz Irish Sea Maritime Forum izenekoek. Estrategia Atlantiko hau arro atlantikoan ekonomia urdina bultzatzera bideratuta dago eta bere arrakasta funtsezkoa da itsasoko nahiz lurraldeko asmo handiagoko estrategietarantz, Europar Batasuneko beste eremu geografiko batzuetan zabaltzen ari direnetarantz, aurrera egiteko. Hala, Estrategia Atlantikoaren garrantziak STA bezalako erakundeen interes osoa eragin du, espazio atlantikoaren garapen orekatuaren eta politika europarretan berezitasunak kontuan hartzearen alde baitihardute.  Arloa oso zabala denez, lehenengo txosten hau Estrategiaren jaurtikitze-fasean oinarritzen da, lehenik eta behin, itsas ekonomia atlantikoaren eragileek Estrategia nola “bere” egiten duten ezagutzeko. Era berean, beren jardueren finantzaketaren funts eta programa europarren esparruan eragileen funtzionamendu-ereduak eta ibilbidea jakin nahi dira. Azkenik, Estrategiaren hartzaile izan daitezkeen eragileek gauzatu eta garatzeko orduan lagun diezaieketen tresna eta neurriei buruz hausnarketa egitea du helburu. 

Oinarrizko alderdia da gizarte zibilaren aktoreengan (enpresak, ikerlariak, irakaskuntza-establezimenduak…) estrategiak sortzen duen ezagutza, interesa eta itxaropenak dira. Dena den, ez da automatikoa; mekanismo eta tresna desberdinen bidez bultzatu behar da: informazioa, komunikazioa, laguntza-neurriak, antolaketa- eta aginte-tresnak, etab. Agenteek lehentasunezko arloetan sartuak dauden proiektuak garatu ahal izateko eta finantzazioa lortzeko, tresna nahikoak egituratu behar dira eta hori ere ezinbesteko aldez aurretiko baldintza da helburua bere helmugara iristeko. 

Lanaren abiapuntua praktikoa izan da oso-osorik, hain zuzen ere, itsas jarduerekin zerikusia duten sektoreetako (itsas energiak, ontzigintza, itsas garraioa eta portuak, arrantza, akuikultura, turismoa, itsas ikerketa…) eragileen adierazpenak biltzea, eskualde atlantiko eta sektore bakoitzean estrategiaren jabetze-maila, itsas jarduerako eragileen artean itxaropenak nahiz zailtasunak eta planteatzen diren aukerak aprobetxa ditzaten beharrezko tresnak ezagutzeko. Euskadiko EGABri dagokionean, Euskadin itsas jarduera bakoitzean arlo bakoitzeko erreferentziazko erakunde sektorialen ordezkariekin elkarrizketak egin dira eta landan egiazko egoerari buruzko informazioa lortu da. Hori oso erabilgarria da, eragileen beharrei egiaz moldatutako proposamenak definitu ahal izateko. Eskualde atlantikoen multzoari buruzko informazioa estrategia inplementatzeko egituratu diren tresnei buruzkoarekin gurutzatu da eta hori esker diagnostikoa nahiz proposamen eta gomendioak zehaztu dira. 

Estrategiak estal ditzakeen arloetako eragileekin kontsultek hurrengoa adierazten dute: Estrategiaren eta Ekintza Planaren ezagutza-maila eragile eta sektorearen motaren arabera aldakorra izanik, itsas ekonomia atlantikoaren aktore gehienek ez dituztela ezer ezagutzen edo Estrategia Atlantikoan partaidetza arakatzeko beharrezko denbora ala bitartekoak ez dituztela. 

Onartu berria den txostenak argi uzten du hedapen- eta komunikazio-ahalegin garrantzitsua egin behar dela, itsas ekonomiaren aktoreak mugiarazteko eta aktore berriak erakartzeko. Efektu biderkatzailea izan baitezakete, klusterretan, elkarte profesionaletan eta sektorialetan oinarrituta, Estrategiaren Laguntza Mekanismoan aurrez ikusitako ekitaldiak lehenbailehen gauzatzeaz gain, oso informazio zehatza, neurrira eta sektoreen arabera, eskaini behar da, batez ere, enpresa txiki eta ertainek nahiz turismoa, itsas garraioa eta arrantza bezalako sektoreek, gutxieneko bitarteko eta denbora inbertituta, beharrezko zereginak beretzakotzeko. 

Finantzaketa-funts berezia ez egotea eta dauden erkidegoko finantzaketa-programen multzora jo behar izatea ez da bakarrik etsipena finantzaketa-aukerei dagokienez; Estrategia ikusarazteko arazo larria da, azkenik, proiektuetarako finantzaketa eskaintzen duen programak operadoreen arreta izango baitu. Horri estrategia atlantikoaren proiektuak identifikatzeko bitartekorik ez dagoela eransten badiogu, operadoreen burutik eta finantzaketa europarrak finantzatutako proiektuen oholtzatik Estrategia “ezabatzen” du. 

Ildo horri jarraiki, nahitaezkoa da Estrategia Atlantikoaren lehentasunekin zerikusia duten proiektuak identifikatzea, hala nola “Estrategia Atlantikoaren Labela” izenekoaren bitartez. Horri irudi positiboaren eta hedapenaren baldintzetan balioa emateko edukia atxikiko zaio.

Finantzaketa-funts berezia ez izatea Estrategia Atlantikorako interes-arazoa da. Operadoreek aurreko Estrategiaren egoerarekiko ez dute desberdintasunik hautematen, parteka ditzaketen helburu politikoetatik urrunago, baina inplementatzeko tresna berezirik izan gabe, abstraktuak eta lausoak dira. Gainera, mugitzeko burutza europar, nazional eta eskualdekoaren laguntzarik gabe, gainezka egiten die. Estrategiak proiektuak taldean definitzeko mekanismo horizontalak ez ditu garatu eta, beraz, inplementatzeko orduan pisua proiektuaren banakako sustatzaileetan gelditzen da. Ildo horri eutsiz, proiektuak aurrera ateratzeko beren ekimena eta ahaleginak behar dira. Baldintza horietan, Estrategiaren dinamizazio-ahalmena eta Ekintza Planean dauden lehentasunak inplementatzeko egiazko bultzada-gaitasuna oso mugatuak dira. Jarduerek itsas ekonomiaren egitura-beharrei baino gehiago sustatzaileen berezko planteamenduei erantzungo diete. 

Xede horretarako, txostenak proposamenen katalogo zabala du, Estrategiaren gai-lehentasunetan sartuak dauden proiektuen finantzaketa-aukerak hobetzeko, itsas ekonomiako eragileekin ahalegin kolektibo erkidean erakunde-aktore atlantikoen inplikazioa eta burutza politikoa sustatzeko, eskala atlantikoan lehentasunezko proiektuen definizio-mekanismoak zehazteko eta Estrategia Atlantikoaren inplementazioaren funtsezko erronka bezala kooperazioa bultzatzeko. Txostena martxoaren 25ean Atlantic Strategy Group izenekoari aurkeztuko zaio, Estrategiaren inplementazio-prozesua zuzentzen baitu eta hemendik gutxira Batzorde Europarraren DG MAREn nahiz Bruselako ekitaldi publikoan aurkeztuko da.