Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteartea, 24 martxoak 2015


Euskadiko EGABk STAko Burutzaren agintaldia amaitu berria du. Bi urtez baino gehiagoz, Euskadiko EGABk Atlantikoko fatxadan dauden eskualdeetako ekonomia- eta gizarte-eragileen sarearen jarduerak ordezkatu, zuzendu eta koordinatu ditu. Aipatu erakundearen helburua Atlantikoan eragina duten arazo erkideei buruz proposamenak aztertu eta egitea da. Frantzia eta Espainiako eskualde eta autonomia erkidegoetako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeek, baita Portugal, Erresuma Batua eta Irlandan pareko beste erakunde batzuek ere osatzen dute.  

 

Azkeneko bi urte hauek gure sarerako garrantzitsuak izan dira, Atlantikoari buruzko gaiek postuak igo baitituzte agenda europarrean. Izan ere, Estrategia Atlantikoa egin eta abian jarri da. Harro baiezta dezakegu STA erronkaren mailan egon dela eta prozesu honi ekarpen garrantzitsu eta konstruktiboa egin diola. Horrez gain, gehiago ikusi da eta eragin handiagoa izan du.

 

STA, Arku Atlantikoa Batzordearekin eta Arku Atlantikoko Hirien Konferentziarekin, 3 Sare Atlantiko handien artean kokatu da. STAk Atlantikoko Eztabaida-gunearen ekitaldi guztietan eta Atlantiko Eztabaida-gunearen ondorengo guztietan parte hartu du eta, oso bereziki, Estrategiaren Ekintza Plana aurkezteko Corkeko Atlantiko Eztabaida-gunearen ekitaldian, DG MAREk eta EEko Irlandako burutzak antolatu ondoren. Juan María Otaeguik STAren proposamena aurkeztu zuen Estrategia gobernatu eta inplementatzeari bideratutako panelean.

 

Gero, DG MAREren deialdian parte hartu du, Oportoko Stakeholdersen Plataformari buruzko Konferentzia antolatu eta hedatzen laguntzeko. Bertan Think Tank for the Atlántic atalean workshopa gauzatu zuen. Espazio Atlantikoa Programaren Urteko Ekitaldiaren ixte-saioan, “Sare Atlantikoen itxaropenak” izenburupeko panelean, esku hartzeko, Espazio Atlantikoa Programaren gonbitari ere erantzun dio, Jarraipen Batzordean STA kide baita.

DG MAREk STAren bileretan erregulartasunez parte hartzen du, bai batzar nagusietan, bai lantaldearen bileretan eta DG REGIOrako STA erreferentziazko eragile atlantikoa da.

 

Aipamen berezia merezi du Estrategia Atlantikoaren arloan Europako EGABrekin ezarritako harremana. Ildo horri eutsiz, STAri, normalean, eskualdearen eremuko EGAB iristen ez den kooperazio- eta lan-eremua eskaintzen dio. Gure irudia berearekin batera Estrategia Atlantikoari buruzko lanak maneiatzen diren eztabaida-guneetan proiektatzen du.

 

Agintaldi honetan, Ekintza Planari dagokionez Estrategia Atlantikoari buruzko Irizpena egitean gu berriz ere kide izateaz gain, Bruselako egoitzan konferentzia bateratua egin dugu. Horretan Estrategia Atlantikoan gizarte zibilaren partaidetza, baita gaiari eta indarrean nahiz prestatzen ari diren Makroeskualdeetako Estrategiei buruz CESEren lanak eta STArenak ere aztertu ziren.

 

CESEk lanen esparruan entzunaldien saioetan Estrategia Atlantikoaren gaian esku hartzeko gonbita luzatu gaitu. STAk CESErekin elkartean dirau Atlantic Strategy Group izenekoan eta taldean ordezkatua dagoen eskualdeko erakunde bakarra da.   Panorama atlantikoan gure profila eta ikuspena gehitzeaz gain, Estrategia inplementatzeko prozesuan lehenengo lerroan jarrai dezakegu.

Agertoki atlantikoan ikuspenak eta partaidetzak horretan maneiatzen diren gaiei buruz ezagutza eta mezua izatea eskatzen du eta, horregatik, Euskadiko EGABren burutzan lantaldeen lan-dinamika eta lan sakonak egitea bultzatu da. STAk Plan Ekintzaren gauzatze-prozesuan jada eginak zeuden garraio-modu desberdinetako bitartekoak, itsas segurtasuna eta itsas energiak eguneratzearen eremuan parte hartu du. Gainera, Estrategiaren Ekintza Plana gobernatzeko ekarpenak burutu ditu eta Ekintza Plana egiten ari zen bitartean STAren esku-hartzeak edukiz bete ditu. Gaur egun Estrategia Atlantikoa behar bezala garatzeko baldintzetan lanean ari da eta STAri inplementazio-prozesuaren ezagutza sakona, baita horri buruzko hausnarketa ere eskainiko dizkio eta, horri esker, iritzia izango du eta eztabaida-guneen aztergaien zerrendan gaia lantzen denean, ekarpenak egingo ditu. Erakunde gutxik du espazio geografiko horri eragiten dioten gaiei buruz eskala atlantikoan zeharkako ikuspegia.

 

STAk bere kide-kopurua hazten ikusi du. Joan den urtean Andaluzia atxiki zen, Portugalgo ordezkaritza Foro Empresarial da Economia do Mar erakundearekin areagotu zen eta aurten Estrategia Atlantikoa Inplementatzeko Lantaldearen lanetan Irish Sea Maritime Forumek parte hartu du. Hala, eskualde atlantikoetako ekonomia- eta gizarte-eragileen ordezkaritza-oinarria gehitu da eta STAren eta bere lanen bokazio eta legezkotasun atlantikoa ere bai.

 

Azkenik, Arku Atlantikoa Batzordean bildutako eskualde atlantikoekin harremanen eboluzioari hausnarketa bat eskaini nahi diot. Urte asko oinarri informal eta ezegonkorren gainean funtzionatu ostean, berariazko dokumentu-funts argi eta egonkorrean behin betiko legeztatu dira, sinatu dugun garapenerako lankidetza-memorandumari esker. Memorandum hau Arku Atlantikoa Batzordeak amaitzen duen lehenengoa da eta kidearen estatusa ematen gaitu, batzar nagusietan eta Batzordearen lantaldearen lanetan partaidetza-ibilbidea finkatzearekin batera. Gainera, jarduera bateratuak egiteko Arku Atlantikoa Batzordearekin ulertze- eta lankidetza-maila bikaina da eta ez bakarrik Arku Atlantikoa Batzordearekin, baita Arku Atlantikoko Hirien Konferentziarekin ere.

 

Nahiz eta burutzaren lekukoa Poitou-Charentesi pasa, Euskadiko EGABk STAn oso zeregin eraginkorra izaten jarraituko du. Buruordetza izango du eta batzorde betearazleko kidea nahiz estrategia atlantikoa inplementatzeko lantaldearen hizlaria izango da.