Berriak > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
osteguna, 23 uztailak 2015


Uztailaren 9an, EAEko 2014. urteari dagokion Memoria Sozioekonomikoaren aurkezpena zela-eta, ekitaldi bat antolatu zuen Euskadiko EGABek. Ekitaldian Memoria Sozioekonomikoaren Batzordeko presidentea den Inmaculada Gallastegui andreak aurkezpena egiteaz gain, Kantabriako Unibertsitateko Giza Geografiaren katedraduna den Pedro Reques jaunak hitzaldia eman zuen.

Pedro Reques Velascok biztanleei buruzko hainbat lan egin ditu, toki, eskualde nahiz nazioarte mailetan. Besteak beste, honakoak idatzi ditu: “El nuevo orden demográfico” (BBVA), “Geodemografía: principios conceptuales y metodológicos” (UC), “Atlas de la España universitaria, Universidad, Sociedad y territorio” (Banco Santander), “El factor D” eta “Un mundo asimétrico: cambio demográfico, globalización y territorio” (Cinco Días). Lan aplikatu batzuk ere idatzi ditu, eta hizlari moduan parte hartu du Asociación para el Progreso de la Dirección (APD) izeneko elkartearen mintegietan eta ikastaroetan. Bestalde, hitzaldiak eman ditu Espainiako eta atzerriko hainbat unibertsitatetan, eta ikerketa sozietateetan.

Hitzaldiaren gaia hauxe izan da: “Euskal demografia eta lurralde eredua: egiteke dagoen agenda”.