Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
ostirala, 11 abenduak 2015

Gaur, ostirala, abenduaren 11, Helena Orellak eta Paloma Izaguirrek agerraldia egin dute EGABen osoko bilkuran, Novia Salcedo Fundazioak koordinatutako “Youth Employment Campaign” Pegasus Proiektuaren aurrerapena aurkezteko. Kanpainaren eta proiektuaren koordinatzailea da Helena Orella; Paloma Izaguirre, aldiz, Fundazioaren komunikaziorako arduraduna da.

 

Gizarte zibilaren ekimena da kanpaina, ehunka milioi gaztek munduko hainbat tokitan pairatzen duten langabeziaren edo gizalegezko enplegurik ezaren inguruan hausnartzeko, pentsatzeko, eztabaidatzeko ekiteko eta horrela ideiak emateko nazioarteko mugimendua sortzea helburu duena.

 

Kanpaina honen xede nagusia Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2019-2028 Gazteen Enpleguaren Hamarkada izendatzea da, erakundeen eta herrialdeen eraldaketa ekonomiko eta sozialerako aukera eta motor modura.