Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 20 uztailak 2016
  • EGABek egokitzat jo du “Enplegurako Zentro Berezien Euskal Erregistroa eta horren kalifikazioa eta izena ematea arautzea" proiektua sortzea, irizpenean egiten dituen gogoetak kontuan hartuta. Lanbide- Euskal Englegu Zerbitzuak aurkeztu du proiektua.
  • Irizpenak dekretuaren behin-behinekotasunari buruz ohartarazten du: izan ere, alor horretan gai horri buruzko estatuko lege bat garatzea falta da, gai horri buruzkoa, alor horretan. EGABen aburuz EAEko arauak desgaitasuna duten pertsonek gero eta ohiko enplegu gehiago izatea sustatu beharko luke. 

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak egoki ikusi du "Enplegurako Zentro Berezien Euskal Erregistroa sortu duen eta horren kalifikazioa eta izen-ematea arautu dituen dekretu proiektua" izapidetzea, aholkularitza-organo horrek egin dituen gogoetekin. Proiektua Lanbide-Euskal Englegu Zerbitzuak aurkeztu du, eta aipatutako erregistroa zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzari atxikiko zaio.

Dekretu-proiektuaren aurrekaria legebiltzarreko ekimena da. 2015eko urrian, Eusko Legebiltzarrak, sindikatu eta eragileen parte hartzearekin, administrazioari Enplegurako Zentro Bereziak eta horren kalifikazioa eta izen-ematerako administrazio esparrua sortzeko eskatu zion.

Gogoratu beharra dago Enplegurako Zentro Berezien oinarrizko arautzea estatuko lege batean jasota dagoela: “Pertsona Desgaituen Eskubideei eta Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa)”. Lege horren arauak garatzeke daude oraindik. Hori dela eta, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ohartarazi du aztertutako erkidegoko araua behin-behinekoa dela. Izan ere, Lege Orokorraren araudia garatzeak eragina izan bailezake erkidegoko arauan. 

Ohiko enpleguak edukitzea 

EGABen irizpenak aztertutako proiektua positiboki baloratzen du, baina uste du testuak sakonago jorratu beharko lituzkeela gai batzuk, besteak beste, desgaitasuna duten pertsonek gero eta ohiko enplegu gehiago izatea sustatzea. Xede hori aipatutako lege orokorrak ere aipatzen du, eta EGABek uste du EAEko dekretuak ere zehatz-mehatz jaso beharko lukeela hori, hots, Enplegu Berezirako Zentroa kalifikazioa izateko oinarrizko betebeharren artean egon beharko lukeela. 

Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeak egindako analisian Lanbideri politika aktiboak eta enplegurako programa zehatzak garatzea eskatzen dio, kolektibo horren gizarteratzea errazteko. Era berean, ulertzen du zentro bereziak merkatuan lehiakortasun errealean aritu behar direla merkatuan, eta horretarako dagokion hitzarmen kolektiboa aplikatu beharko lukete. 

Aipatutako beste gogoetetako bat, aholkularitza-organoari erantzuteko, enplegurako zentro bereziak irabazteko asmoaren arabera sailkatzea da. Horri buruz Batzordeak honakoa dio: sailkapen bat egitea beharrezkotzat joko balitz zentroek eskaintzen duten gizarte erantzunaren araberakoa izan beharko litzateke, irabazteko asmoa gorabehera. Zentsu horretan, EGABek gizarte-erantzunean arrakastatsuak diren zentroei sailkapen berezia ematea proposatzen du, eta irabazi asmorik gabeko zentroen kasuan irabazi asmorik gabekoak izatearekin koherentea den gehienezko soldata tartea finkatzea.