Berriak > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteartea, 20 abenduak 2016

LAN MERKATUA

A. EUSTAT – BJSI*

BATEZ BESTEKOA

BATEZ BESTEKOA 2014

BATEZ BESTEKOA 2015

IV 2015

I 2016

II/2016

III/2016

Jarduera-tasa

Tasa %

57,3

57,6

57,3

57,1

57,3

57,0

milakotan

1.049,6

1.054,8

1.049,7

1.045,3

1.050,0

1.043,1

Langabezia-tasa

Tasa %

16,1

15,4

14,7

14,4

13,9

12,6

milakotan

169,0

161,9

154,8

150,7

146,1

131,7

Gizonezkoen langabezia-tasa

Tasa %

16,3

15,6

15,2

14,7

14,2

11,7

milakotan

90,8

87,0

84,6

81,2

78,6

64,6

Emakumezkoen langabezia-tasa

Tasa %

15,9

15,1

14,2

14,1

13,6

13,6

milakotan

78,3

74,9

70,2

69,5

67,5

67,2

Gazteen langabezia-tasa

Tasa %

38,2

35,2

34,9

34,1

31,8

25,6

milakotan

18,6

16,2

15,2

15,2

14,8

11,7

Lan-tasa. Aldaketa-tasa

Urte arteko ald.

-0,4

1,4

1,0

1,0

1,0

1,7

milakotan

880,6

882,9

894,9

894,6

903,9

911,3

 

BATEZ BESTEKOA

BATEZ BESTEKOA 2014

BATEZ BESTEKOA 2015

Abuztua 2016

Iraila 2016

Urria

2016

Azaroa 2016

B. Erregistratutako langabezia (LANBIDE-SEPE)

Urte arteko ald.

-2,1

-6,7

-8,1

-7,3

-8,7

-9,3

Mila

171,7

160,2

143,1

144,1

141,2

137,7

C. Langabezia-prestazioaren onuradunak

Urte arteko ald.

-11,8

-15,3

-12,2

-13,7

-15,1

:

Mila

78,9

66,8

59,9

52,1

51,9

:

D. Afiliazioa Gizarte Segurantzan

Urte arteko ald.

0,3

2,0

0,8

1,5

2,2

2,0

Mila

871,3

888,3

881,7

904,5

920,4

922,3

             

PREZIOAK, SOLDATAK ETA KOSTUAK

A. PREZIOAK

Urte arteko aldaketa

Aurkibid 2014

Aurkibid. 2015

Abuztua 2016

Iraila

2016

Urria

2016

Azaroa

2016

KPI – INE (2011 Oinarria)

 

104,1

104,1

0,1

0,3

0,7

0,7

IPRI-EUSTAT (2010 Oinarria)

 

108,8

105,9

-3,5

-2,4

-0,7

:

ICCE – EUSTAT (2010 Oinarria)

 

102,4

101,6

-0,9

0,0

0,6

:

B. SOLDATA HAZKUNDEA**

Metatua

MET. 2014

MET. 2015

Ekaina

2016

Uzt/Abuz 2016

Iraila

2016

Urria

2016

Indarrean dauden hitzarmenak

 

0,74

0,68

1,02

1,02

1,02

0,97

Urtean zehar sinatutako hitzarmenak

 

0,48

0,78

1,24

1,17

1,16

1,16

C. LAN KOSTUEN ALDAKETA (%)

Urte arteko aldaketa

MEDIA 2014

MEDIA 2015

IV 2015

I 2016

II/2016

III/2016

Guztizko kostua (langilea/hilabetea)

 

-1,0

-0,6

-0,3

-1,2

-0,3

-0,7

Soldata-kostua (langilea/hilabetea)

 

-1,0

-0,3

0,3

-1,1

-0,7

-0,7

(*) BJSko metodología berriarekin eguneratua. 2015 eta 2016ko datuak behin-behinekoak dira.

(**) EAEn erregistratutako hitzarmen kolektiboak.                                                                             

Iturria: EUSTAT, CRL, INE eta LANBIDE erakundeen datuekin eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren datuekin landua. 2016-12-16ko datuak


LANBIDEk azaroan Euskadin 137.700 langabe eduki ditu erregistratuta; ez da horrelako kopururik lortu orain dela sei urtetik hona, eta Estatuko hileko jaitsiera garrantzitsuena lortu da (3.481 langabe gutxiago).

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak azaroan guztira 137.700 langabe eduki ditu erregistratuta Euskal Autonomia Erkidegoan, urtebete lehenago baino % 9,3 gutxiago (bitartean Estatuan beherakada -% 8,7koa izan da). Urrian baino 3.481 pertsona gutxiago egon dira langabezian, eta Estatuko jaitsierarik handiena izan da. Erregistratutako pertsonetatik % 44,9 gizonak dira eta % 55,1 emakumeak. Gainera, lanik gabe dauden pertsonen % 6,4k 25 urte baino gutxiago dauzkate (Estatuan ratio hori 8,36koa da).  Bestalde, aurreko hilean baino 3.481 langabe gutxiago erregistratu dira. Urriarekin alderatuta, langabeziak behera egin du industrian (-643), eraikuntzan (-567) eta zerbitzuetan (-2.217). Era berean jaitsi egin da inoiz enplegurik eduki gabe inskribatuta dauden pertsonen kopurua (guztira 15.997 pertsona dira, urrian baino 104 gutxiago). Lehen sektoreko langabeen kopuruak bakarrik egin du gora: 50 pertsona gehitu dira, eta, horrenbestez, guztira 3.244 langabe dira. Horrenbestez 140.000 langabeen langatik behera egin da. Ez da horrelakorik lortu 2010eko abendutik, orain dela ia sei urtetik.

EUSTATen "Biztanleria jardueraren arabera" (BJA) inkestako azken datuak 2016ko hirugarren hiruhilekoak dira. Bada, datu horiek ere erakusten dute langabezia tasa irailean % 12,6ra jaitsi dela (aurreko hiruhilekoan % 13,9koa izan da). Ratio hori % 8,6koa izan da 28ko EBn eta %19,5ekoa Espainian, EUROSTATen abuztuko datuen arabera.

Bestalde, langabeziako prestazioa jasotzen duten pertsonen kopurua murriztu egin da 2016ko urrian (eskura dagoen azken datua), aurreko hilean baino 200 pertsona gutxiago izan baitira. Urte arteko tasa, berriz, % 15,1 jaitsi da. Hilabete horretan, SEPEren arabera, EAEn 51.888 pertsona hartzaile egon dira. Horietatik % 56k kotizaziopeko prestazioa jasotzen dute, % 37,9k sorospena eta % 6k laneratzeko errenta aktiboa. Halaber, 40 pertsona Enplegurako Aktibazio Programaren[1] onuradun dira. Gure erkidegoan 865,7 eurokoa da kotizaziopeko prestazioaren batez besteko zenbatekoa, hau da, Estatuko batez besteko prestazioa baino % 7,8 handiagoa.

Beste alde batetik, kontsumoko prezioek gorantz jarraitu dute azaroan. Hil horretako urte arteko KPIa +% 0,7koa izan da, eta zertxobait txikiagoa,  +% 0,4koa, prezioen bilakaerari erreparatzen badiogu aurreko hilekoarekin erkatuta. Hala, Euskadin prezioak % 1 hazi dira urte hasieratik hona, INEren datuen arabera. Azaroan, adierazleko talde guztiek urte arteko tasa positiboak dituzte, Etxebizitzak (-% 0,7) eta Aisia eta kulturak (-% 1,4) izan ezik.

Industriako prezioek, bestalde, beherantz jarraitu dute. Industriako prezioen indizeak (IPRI) urrian urte arteko -% 0,7ko saldoa izan du. Dagoeneko bi urte eta erdi (31 hilabete) egin ditu urte arteko saldo negatiboarekin. Hauek dira hazkunderik handiena izan duten arloak: Koke lantegiak eta petrolio findegiak, % 6,4ko igoerarekin; Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (+% 2,7), eta Material eta tresna elektrikoen fabrikazioa, % 2,4ko hazkundearekin. Alderantziz, prezioak jaitsi egin dira, besteak beste, Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren sektorean (% 6,3ko beherakada), Kautxuaren, plastikoaren eta beste produktu mineral ez-metaliko batzuen sektorean (-% 3,1) eta Metalurgiaren eta produktu metalikoen sektorean, % 1,7ko jaitsierarekin. 

Azkenik, lan kostuari buruzko hiru hilean behingo inkestari (INE) dagozkion azken datuak 2016ko hirugarren hiruhilekokoak dira. Inkesta horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen guztizko lan kostuek %0,7 egin dute behera 2015eko hiruhileko beraren aldean (Estatuko batez bestekoa -% 0,5ekoa da), eta, batez beste, hilean 2.919,23 eurora iritsi dira langile bakoitzeko; zenbateko hori Estatuko batez bestekoa baino % 19,4 handiagoa da. Bestalde, soldata kostuak —hau da, oinarrizko soldata, osagarriak, aparteko orduengatiko ordainketak, ordainketa bereziak eta atzeratutako ordainketak— Euskal Autonomia Erkidegoan hilean 2.175,63 eurokoak izan dira, urtebete lehenago baino % 0,7 txikiagoak.


[1]Aldi baterako programa berezia, luzaroko langabeei zuzendua; barruan hartzen ditu enplegurako eta lan-bitartekotzarako politika aktiboak, enplegu zerbitzu publikoek kudeatuak, lan merkatura itzultzeko aukerak ugaritzea xede dutenak, eta laguntza ekonomikoa eskaintzen du, SEPEk kudeatua, enplegurako aipatutako aktibazio-politika horietan parte hartzeari lotutakoa. Abenduaren 19ko 16/2014 Errege Dekretua, Enplegurako Aktibazio Programa arautzen duena.