Berriak > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 21 abenduak 2016

Azaroaren 3an eta 4an Euskadiko EGABk Europako Eskualde Periferiko eta Itsastarren Konferentziari (EPIK) zegokion Batzar Nagusian parte hartu zuen. Hori Portugalgo Ponta Delgada herrian egin zen. Urteko bilerak agenda europarraren gai nagusiak eztabaidatzeko aukera ematen du, baita Europako itsas eskualde periferikoen gainean eraginaren ikuspegitik aztertzeko ere, Euskadi sartuta baitago. Gainera, politika europarrek sor ditzaketen arazoak identifikatu eta Europar Batasunean eskualdeak orekan nahiz harmonian garatzeko erakunde europarren aurrean bultzatu behar diren neurriak formulatzen dira.

Testuinguru honetan, EBren konexio politikaren etorkizuna, garraioa eta irisgarritasuna, itsas politika integratua, energia eta aldaketa klimatikoa, baita errefuxiatuen eta etorkinen gaia ere Erkidegoaren agenda politikoan funtsezko bihurtu direnez, aztergaien zerrendan gai nagusi izan ziren.

2020. urtearen ondorengo kohesio politika, nahiz eta oraindik urrun gelditu, jada definitzen hasi da eta europar eskualdeetarako oso garrantzitsua da aurrekontu publikoei laguntzeko inbertsio tresna bezala. Eskualdearen ikuspegitik, eztabaidek jada hainbat alderdi itxuratu zituzten, politika horren arkitektura berriaren konfigurazioan bultzatu beharrekoak baitira. Eskualdeak kezkati azaldu ziren, kudeaketa partekatuaren araubidean dauden funtsei buruz (egiturazko eta inbertsio funtsak, EEI funtsak) urte askotarako finantza esparrua behin-behinekoz berrazteko txostenean ikusitako kritikarengatik. Beste muturrean, oso ebaluazio positiboarekin, Batzorde Europarrak zuzenean kudeatutako funtsak daude. 2020az gero, Europak kohesio politika sendoa izaten jarraitu beharko du, batetik, EBren lurralde osoan EBren helburuak lortzeko eta, bestetik, lurralde maila guztietan politika eta helburu europarrak egituratzeko oinarrizkoa baita. Ildo horri jarraiki, eskualdeetako eta tokietako agintariek zeregin handiagoa izango dute, EEI funtsen kudeaketan elkarte printzipioa sendotzeko orduan, funtsezkoa izan behar baitu. Inbertsio Estrategikoen Europar Funtsak, Juncker planak, eta bere funtzionamenduak EEI funtsekin hainbat disfuntzio sortu ditu. Batzordeak 2020. urtearen ondoren Europar Batasunean inbertitzeko estrategia osoa gauzatu beharko luke eta euskarri izan beharko lituzke kohesio politikoaren printzipioak. Hala, Juncker Planak eta EEI funtsek osagarriak izan beharko lukete eta elkarri inbertsiorako, enplegurako eta hazteko ahalmena areagotu ere bai.

EBk finantza tresnak sustatzeko geroz eta interes handiagoa du eta, horren ildotik, eraginkortasunari begira, etorkizuneko kohesio politikak finantza tresna eta diru-laguntzen nahiz lurraldeen errealitateak kontuan hartzearen artean bidezko oreka aurkitzearen alde azaldu zen. Lurralde kooperazioak, betiere negoziazio berri bakoitzean urte askotarako finantza esparruari erreparatuz, kohesio politikaren funtsezko alderdia izaten jarraitu behar du, EBren helburuak betetzeko orduan, balio erantsi handia baitu, EBren arlo funtzionaletan erronkei eta aukerei aurre egiteko zeregin garrantzitsua baitu eta makroeskualdeetan estrategiak inplementatzen baititu.

Etorkizunean aberastasun eta enplegu iturri bezala ozeanoen ahalmena garatzeko itsas politika integratua eta hazkuntza urdina oso politika garrantzitsuak dira eskualde periferikoetan eta itsastarretan. % 80k itsas ikuspuntua jasotzen du espezializazio adimentsuaren estrategietan. 2020. urtearen ondorengo denboraldirako etorkizuneko politikak prestatzean itsasoa oinarrizko inbertsio eremutzat jotzea da eskualde periferikoek eta itsastarrek egiten duten gomendio bat argi eta garbi.

Klimaren eta energiaren eremuan europar politikek lurralde dimentsio argia dute eta aldaketa klimatikoaren erronkari behar bezala aurre egiteko, gobernuaren maila guztiek mugitu behar dute eta eskualdeei kooperazioa sakondu eta biziagotzeko aukera eman behar diete. Energia berriztagarrien eta itsas industrien sektoreak klimaren helburuak lortzen lagundu eta ekonomia anizteko ahalmen handia eskaintzen dute eta horietan eskualdeek sustatzeko eskumen eta gaitasun garrantzitsuak dituzte. Beraz, berrikuntzaren eta hazkuntza nahiz enplegua suspertzearen esparruan europar burutza sendotzeko aukera izugarria dira.  

Europar garraio politikari dagokionez, area periferikoak indartu behar dira, Batasuneko gune zentralek itzelezko arreta jasotzen baitute. Connecting Europe” mekanismoaren aurrekontuak 7 urteko indarraldia badu ere, 3 urtetan aurrekontuaren % 86 konprometitu du eta, batez ere, lehentasunezko 9 korridoretan kontzentratu da; bien bitartean, eskualde periferikoek eta uharteetakoek bakarrik apurrak izan dituzte. Testuinguru honetan, hurrengo deialdietarako irizpideak berraztertu beharko lirateke, itsas periferien proiektu bereizgarriak saritzeko. Horrek, nahiz eta banatzeke gelditzen den aurrekontua urria izan, periferien irisgarritasuna hobetzen lagunduko luke. Bestetik, Itsasoko Autobideen Aplikazio Plana eskualde zehaztasunei eta lurraldeen irisgarritasunari moldatzea komeni da. Halaber, arreta eskaini behar zaio itsas garraioaren zerbitzuei laguntzeko europar tresna sortzeari. Nolanahi ere, Marco Polo programa desagertu zenetik, konexioetan itsas linea berriak ezartzen laguntzeko finantzazio bide berriak ez dira aurkitu, errentagarritasun ekonomikorako hasierako laguntza denboraldia behar den kasuetan.

Neurri eta gomendio horietatik guztietatik urrunago, azpian gai bat badago eta europar politika sektorial ezberdinetan eragiten du. Europar proiektuaren etorkizunaz ari gara. Eztabaida guztietan agerian egon zen eta eztabaida saio berezia izan zuen.

Brexitak kolpe garrantzitsua eman dio europar konfiantzari eta, neurri txikiagoan, Britainiak EBn jarraitzeari uko egin dio Batasuneko Estatu askorengatik. Aurrekoaren harira, EBk huts egin du Europaren kontrako mezuekiko borrokan, luzaroan adierazi arren. Hutsegitea berdina izan da populismo euroeszeptikoei aurre egiteko estrategiak zehaztean. Izan ere, horiek zalantzak jartzen dituzte lorpenak eta kontinenteak dituen gaitzengatik errua botatzen diete. Errefuxiatuen krisia Estatu kideen artean inoiz ez bezalako banaketa politikorako arrazoi bihurtu da eta konponbidea urrun dago, zaila izateaz gain. Egoera ekonomikoak (hazkuntza tasa txikiak, langabezia eta zor publikoaren tasa altuak eta desberdintasunak areagotu eta ekonomia nahiz gizarte eskasiarengatik biztanleengan erresumina utzi duen krisiak) europar herritarren konfiantza hondatzen jarraitzen du eta, ondorioz, beren ustez, EBk arazoak ebazteko gaitasunik eza ageri du, nahiz eta askotan jatorria europar erakundeen kudeaketarekin zerikusirik ez dute egoeratan aurkitu. EBk erabakiak hartzen dituenean azpian dagoen taldeko erantzukizunaren ideia ez du transmititzea lortu, funtzio kolektiboa baita eta, ondorioz Estatu kide guztiek parte hartzen baitute. Ildo horri eutsiz, arrakastak eta porrotak partekatzen dituzte Estatu kideen diskurtsoan, ordea, sarritan, erabaki zailak besteenak bezala aurkezten dituzte eta ez diote beren partaidetzari erreparatzen. Europar Batasunaren arrakastak jakinaraztean eta herritarrentzat mintzaira ulergarria erabiltzean komunikazio porrota onartzen da. Horrek ideia onak estutzen ditu eta EBren ekintzarengatik lortutako onurak ez dira antzematen. Egoera horren aurrean, EPIBko eskualdeek ez dute auhenetan eta etsipenean gelditu nahi, posizio aktiboa bereganatu baizik. Horretarako, Task Force izenekoak sortu nahi dituzte. Brainstorminga eragin eta proposamenak azaleratuko dituzte, Batasuneko herritarretatik hurbil pribilegiozko posizioa aprobetxatzearekin batera. Hala, horien eta Europar Batasunaren artean zubia eratuko da eta EBren ekintza nahiz eskualdeei eta biztanleei dakarzkien onurak hobe komunikatzeko aukera izango da.