Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
osteguna, 23 martxoak 2017

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Pedro Azpiazu jauna, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Egoitzan izan da gaur goizean, eta EGABeko Osoko Bilkuraren aurrean aurkeztu ditu 2017rako Aurrekontu Orokorren lege-proiektuaren ildo nagusiak.

Aurrekontu proiektua parlamentuan izapidetzen ari dira, eta hurrengo apirilaren 11n egingo dute bozketa. Aurkeztutako aurrekontuen zenbatekoa 11.000 milioi euro baino gehiagokoa da (11.059,7 milioi), aurreko ekitaldian baino % 1,2 gehiago. Aurrekontu berriaren % 76 gizarte politiketara bideratuta dago.