Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 25 urriak 2017

Irailaren 25ean Sare Transnazional Atlantikoaren Batzar Nagusiak Estrategia Atlantikoaren Ekintza Plana inplementatzeari buruzko txostena onartu zuen. Sarean fatxada atlantikoaren eskualdeetako ekonomia eta gizarte eragileak daude eta burua Francisco José Huidobro, Euskadiko EGABren presidentea, da. Estrategiaren Ekintza Plana denboraldiaren erdian egonik, txostenak Europar Batzordea ebaluatzen ari den unean ikusi du argia eta helburua prozesuan laguntzea da. Horretarako, fatxada atlatikoaren barruan eskualde desberdinetako itsas ekonomikako eragileei elkarrizketak egin zaizkie eta Estrategian lotura duten europar proiektuak egituratzearen inguruan beren ezagutza eta esperientzia eskaini dituzte.

Euskadiko EGABk egindako ekarpenari dagokionez, euskal itsas ekonomiako eragile adierazgarrienek parte hartu dute. Horiek gure erakundeari itsas arro atlantikoan hazkuntza urdina bultzatzera eta Eremu Atlantikoaren lurralde kooperazioa dinamizatzera bideratutako europar tresnaren kezkak eta itxaropenak azaldu dizkiote. Gainera, Euskadiko EGAB txostenaren hizlaria izan da, Nouvelle Aquitaineko CESERko ordezkariekin batera. Hala, egiteko orduan bere zeregina erabakigarria suertatu da. Halaber, DG MAREko eragileek, Ekintza Plana ebaluatzen ari direnek, Euskadiko EGABri elkarrizketa egin diote, STA ordezkatzen baitu.

STAk onartu duen txostenak estrategia abiarazteko 2015eko otsailean egindakoa jarraitzen du eta garai hartan antzeman ziren arazoak oraindik mantentzen direla eta, horrez gain, batzuetan biziagoak edo aregotuagoak daudela, egiaztatu du. Txostenak azpimarratzen dituen arazoak kontuan hartuta, hurrengoak nabarmen daitezke: proiektuak finantzatzeko aukeretan hobekuntzarik eza, Europar Batasunak finantzatzen dituen proiektu desberdinen artean estrategia ikusgaia ez izatea eta Estrategiaren gobernamendu aparatuaren ahulezia. Hala, proposamen sorta zabala jasotzen du, arazoak bideratu eta estrategia arrakastatsua izaten laguntzeko. Helburua Europar Eremu Atlantikoan nahi handiagoko kooperazioa, egituratuagoa, bultzatzea da. Txostena Bruselan, Europako Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Batzordearen egoitzan, jendaurrean aurkeztuko da, Estrategia Atlantikoarekin zerikusia duten gaietan STAk lankidetzan baitihardu.

Gaur egun, STAren txostena Europar Batzordeko MARE Zuzendaritza Nagusian aztertzen ari dira planaren inplementazioari buruzko ebaluazio prozesuaren esparruan. Izan ere, Europar Batzordeak hurrengo urteko lehenengo hiruhilekoan txostena egingo du eta baliteke hurrengo hilabeteetan plana berraztertzeko proposamenak gauzatzea.

STAk Estrategia Atlantikoaren inplementazioari arreta eskaintzen jarraituko dio eta, xede horrez, jarripena egingo du eta, bereziki, ebaluazioaren emaitzak eta planak izan ditzakeen aldaketak kontuan hartuko ditu.

Batzar Nagusiak 25ean eskualde atlantikoetan Brexitaren eragina aztertzeko lantaldea sortzea erabaki zuen. Lanak iraupen laburra izango du, hain zuzen ere, interesa Brexita eraginkor bihurtzearen aurrean ondorioak aurreratzea baita. Ondorioz, 2018ko udara arte garatuko da lana eta STAren bazkide bakoitzak Erresuma Batua Europar Batasunetik irteten denean bere eraginpeko arloak identifikatuko ditu. Fatxada atlantikoaren eskualde multzoari buruzko informazioak eremu bateragarriak adieraziko ditu. Halaber, eskualdeetako, nazioetako eta Europako agintariek arreta handiagoa ezarri beharko dutenak zehaztuko ditu. Xedea Brexitaren kalteei aurre egiteko neurriak hartzea da. Era berean, Erresuma Batuak uzten duenean, Europar Batasunean Gune Atlantikoaren ahulezia arintzeko zeharkako alderdiak ere landuko dira.