Berriak > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
osteguna, 01 otsailak 2018

LAN MERKATUA

A. EUSTAT – BJSI*

BATEZ BESTEKOA

BATEZ BESTEKOA 2016

BATEZ BESTEKOA 2017

I/2017

II/2017

III/2017

IV/2017

Jarduera-tasa

Tasa %

56,9

56,2

56,0

56,5

56,3

56,0

milakotan

1.043,3

1.031,4

1.026,3

1.037,1

1.033,2

1.028,9

Langabezia-tasa

Tasa %

13,4

11,2

11,4

11,0

11,5

11,1

milakotan

140,1

115,9

117,0

113,9

118,9

113,8

Gizonezkoen langabezia-tasa

Tasa %

13,3

10,6

10,4

11,0

10,4

10,8

milakotan

73,0

57,4

55,7

59,5

56,6

58,0

Emakumezkoen langabezia-tasa

Tasa %

13,6

11,9

12,5

11,0

12,7

11,4

milakotan

67,1

58,5

61,3

54,4

62,3

55,9

Gazteen langabezia-tasa

Tasa %

29,2

20,3

23,2

19,1

21,6

17,1

milakotan

12,8

8,1

9,6

8,2

8,6

6,0

Lan-tasa. Aldaketa-tasa

Urte arteko ald.

1,2

1,4

1,6

2,2

0,3

1,4

milakotan

903,3

915,5

909,4

923,2

914,2

915,1

 

BATEZ BESTEKOA

BATEZ BESTEKOA 2016

BATEZ BESTEKOA 2017

Iraila 2017

Urria

2017

Azaroa

2017

Abendua

2017

B. Erregistratutako langabezia (LANBIDE-SEPE)

Urte arteko ald.

-8,9

-8,6

-8,4

-7,9

-6,8

-6,3

Mila

146,0

133,4

132,0

130,1

128,3

127,5

C. Langabezia-prestazioaren onuradunak

Urte arteko ald.

-14,5

:

-8,5

-7,5

-6,6

:

Mila

55,7

:

47,7

47,9

47,7

:

D. Afiliazioa Gizarte Segurantzan

Urte arteko ald.

1,9

1,9

2,3

1,9

2,1

2,0

Mila

904,8

922,2

925,1

937,4

941,3

944,0

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

PREZIOAK SOLDATAK ETA KOSTUAK

A. PREZIOAK

Urte arteko aldaketa

Aurkibid 2016

Aurkibid. 2017

Iraila

2017

Urria

2017

Azaroa

2017

Abendua

2017

KPI – INE (2016 Oinarria)

 

1,6

1,1

1,9

1,6

1,6

1,1

IPRI-EUSTAT (2010 Oinarria)

 

-3,0

3,3

3,4

3,0

3,9

2,6

ICCE – EUSTAT (2010 Oinarria)

 

-0,3

0,3

0,9

-0,1

0,2

-0,1

B. SOLDATA HAZKUNDEA**

Metatua

MET. 2015

MET. 2016

Uz/Abuz

2017

Iraila 2017

Urria

2017

Azaroa

2017

Indarrean dauden hitzarmenak

 

0,68

1,04

1,56

1,56

1,53

1,55

Urtean zehar sinatutako hitzarmenak

 

0,78

1,18

1,56

1,55

1,53

1,57

C. LAN KOSTUEN ALDAKETA (%)

Urte arteko aldaketa

AURKIB.

2015

AURKIB.

2016

IV/2016

I/2017

II/2017

III/2017

Guztizko kostua (langilea/hilabetea)

 

-0,6

-0,9

-1,4

0,8

-1,3

1,1

Soldata-kostua (langilea/hilabetea)

 

-0,3

-1,1

-1,8

0,0

-1,7

1,1

(*) 2017ko datuak behin-behinekoak dira.
(**) CAPV-EAEn erregistratutako hitzarmen kolektiboak
Iturria: EUSTAT, CRL, INE eta LANBIDE erakundeen datuekin eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren datuekin landua. 2018-01-29ko datuak

 

Euskadik 2017. urtea % 11,1eko langabezia tasarekin amaitu du

ABAGUNEA: EUSTATen Jarduerari buruzko Biztanleriaren Galdeketaren (BJA) azkeneko datuei, hau da, 2017ko laugarren hiruhilekokoei erreparatuz, langabezia tasa % 11,1ekoa da, hain zuzen ere, urtebete lehenago baino 1,5 puntu txikiagoa.

EUSTATen Jarduerarekiko Biztanleen Galdeketaren (BJA) azkeneko datuak, 2017ko laugarren hiruhilekokoak, kontuan hartuta, langabeziaren tasa abenduan % 11,1era jaitsi zen (% 11,5 aurreko hiruhilekoan), EB28k duen % 7,3 eta Espainiak duen % 16,7ren aldean, EUROSTATen azaroko datuei erreparatuz. Langabezia tasa horrek ehuneko 1,5 puntu egin du behera, 2016. urteko laugarren hiruhilekoko datuekiko, beraz, 16.300 pertsonak azkeneko urtean langabezian egoteari utzi dio.

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak abenduan guztira 127.547 langabetu zituen EAEn (urtebete lehenago baino % 6,3 gutxiago, Estatuan −% 7,8 jaisten zen bitartean). Erregistratutako pertsonetatik % 44,5 gizonak eta % 55,5 emakumeak dira. Gainera, langabetuen % 5,5ek 25 urte baino gutxiago ditu. Ratio hori Estatuan % 7,9ra iristen da. Bestalde, aurreko hilabetean baino 746 langabetu gutxiago dago. Azaroarekin eratuz gero, langabezia nekazaritzan eta zerbitzuetan jaitsi da (−33 eta −393, hurrenez hurren); industrian eta eraikuntzan, berriz, hazi (+430 eta +106). Era berean, enplegurik ez duten pertsona inskribatuen kopuruak behera egin du (guztira 14.516 pertsona dira, azaroan baino 310 gutxiago).

Bestalde, aurreko hilabeteko datuak kontuan hartuta, langabeziarengatik prestazioak 2017ko azaroan 200 pertsonan murriztu dira eta guztira 47.657 dira. Horietatik % 58,9k ordaindutakoaren araberako prestazioa jasotzen du, % 35ek subsidioa eta % 5,7k Gizarteratzeko Errenta Aktiboa. Halaber, 169 pertsona (% 0,4) “Enplegurako Aktibazio Programaren”[1] onuraduna da. Gure Erkidegoan ordaindutakoaren araberako prestazioaren batez besteko zenbatekoa 870,90 eurora iristen da, hau da, Estaturako batez besteko prestazioa baino % 6,3 gehiago.

Bestalde, Gizarte Segurantzarekiko afiliazioak aurrerapen erritmoari eusten dio. Urtea alta emanda 943.987 pertsona afiliatuekin amaitu da (+% 2, aurreko urteko datua kontuan hartuta), beraz, jada lau urtez ondoz ondo kotizatzen dutenak gehitzen ari dira. Azpimarratzekoa da zerbitzuen sektoreari dagokion dinamismoa; izan ere, 2016ko abenduarekiko % 2,1 hazi da, industriaren eta eraikuntzaren +% 1,8ren aldean.

Beste gai bati eutsiz, kontsumoko prezioek abenduan hazten jarraitu dute. Hilabete honetan urteen arteko KPI +% 1 da eta aurreko hilabetearekiko aldatu gabe mantendu da. Abenduan indizeko talde gehienek urteen arteko tasa positiboak dituzte eta hurrengoak azpimarra daitezke: garraioa (+% 2) eta edari alkoholiko eta tabakoa nahiz hotelak, kafetegiak eta jatetxeak (biak +% 1,8). Kontrako aldean, aisialdia eta kultura (−% 0,3) ageri dira. Industria prezioak, ordea, 2016. urtearen amaieratik haziz doaz. Industria prezioen indizeak (IPRI) 2017ko abenduan urteen artean honako balioa du: +% 2,6 (batez beste +% 3,3 urtean).

Azkenik, Lan Kostuen Hiruhilekoko Galdeketaren (INE) azkeneko datuak 2017ko hirugarren hiruhilekoak dira. Horren arabera, euskal enpresen guztizko lan kostuak % 1,1 hazi ziren, 2017ko bigarren hiruhilekoko datuekin alderatzen baditugu (batez beste −% 5 Estatuan) eta batez beste langileko eta hilabeteko 2.951,59 eurora iritsi zen, hain zuzen ere, Estatuko batez bestekoa kontuan hartuta, % 20 gehiago. Bestalde, ordainsarien kostuak (oinarrizko ordainsaria, osagarriak, ordu estrengatik ordainketak eta ohiz kanpoko ordainketak nahiz atzeratuak) EAEn hilabeteko 2.200,05 eurora iritsi dira, hau da, urtebete lehenago baino % 1,1 gehiago.

 

[1] Aldi baterako ohiz kanpoko programa, langabezian luzaroan dirauten pertsonentzat; Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatuta, enpleguaren politika aktiboak eta lan merkatuan bitartekaritza politikak ditu, lan merkatura itzultzeko aukerak areagotzeko. Horrez gain, SEPEK kudeatzen duen laguntza ekonomikoa eskaintzen du, aipatu enplegurako aktibazio politiketan parte hartzeari lotuta. 16/2014 Errege Dekretu Legea, abenduaren 19koa, Enplegurako Aktibazio Programa arautzen duena.