Berriak > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak

2010ko berriak

GAB-k aldeko Irizpena egin du Omnibus Legearen aureproiektuari buruz.
Lege honek euskal antolamendu juridikoa erkidegoko zuzenbideak zerbitzuaren jardueraren sarbide eta ariketa erregulatzearen arloan xedatutakoaren ildoan jartzen du. Helburua da Europako Batasuneko edozein herritan zerbitzuen jarduera garatzeko eskakizunak eta izapideak sinplifikatzea.  Arau berri hau indarrean sartzeak hamarka legetan aldaketak sartzea dakar. Euskadiko EGABk gogorazten du araubide berriak ez duela galerarik ekarri behar trafiko ekonomikoaren segurtasun, lehia leial eta pertsona kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen...

EGABk aldeko Irizpena eman du Klimaren aldaketaren aurkako borrokari buruzko L. A.ri buruz. - asteazkena
EGABk aldeko Irizpena ematen du klimaren aldaketaren aurkako borrokari buruzko Legearen Aurreproiektuari buruz. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak uste du klimaren aldaketaren politika BEG isurpenak murriztera zuzenduta egon behar dela karbono gutxiko eta berritzaileak diren teknologietan oinarrituriko ekonomiarantz apurka-apurkako trantsizioa saiatuta. Eta hauek enplegu berdea sustatu eta lehiakortasuna hobetzeko gauza izan behar dute. EGABk uste du Aurreproiektuaren testuak klimaren ...

EGABk tabakoaren kontsumoa arautzen duen legearen aldaketari buruz aldeko irizpena egin du
• Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak erretzen ez duten pertsonen eskubideak babesteko lege-aldaketak positiboki baloratu ditu.  • Euskadiko EGABk bere irizpenean zenbait ohar egiten ditu, hala nola borondatez erretzeari utzi nahi dioten langileei laguntzeko planak sustatzea.  • Debekuez gain, Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-kontzientziazioaren ekintza eraginkorrak bultzatzea eskatzen du. Izan ere, Erkidegoan ohiz biztanleen laurdenak erretzen du eta emakumezko gazteen artean kon...

EEGABk hezkuntza-sistemak EAEko jarduera sozioekonomikoaren beharrizanetara egin beharreko....
EUSKAL EGABk HEZKUNTZA-SISTEMAK EAEKO JARDUERA SOZIOEKONOMIKOAREN BEHARRIZANETARA EGIN BEHARREKO DOIKUNTZA AZTERTUKO DU  • Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Batzordeak antolatutako konferentzian, Galesko (Cardiff) Unibertsitatearen Eskualdeetako Garapen Ekonomikoari buruzko Ikerketaren Philip Cooke katedradunak adierazi duenez gero, Europako eskualdeetako ekonomikoen etorkizunak "garapen adimentsua, eraginkorra, berdea eta sormenezkoa eskuratuko du".  • Testuinguru horretan, eskualdeek diziplina arteko prestakunt...

EGABak 9/10 Irizpena eta 10/10 irizpena onartzen ditu.
Euskadiko EGABak honako irizpenak onartu ditu: 9/10 Irizpena, gizarte larrialdiko laguntzak araupetzen dituen dekretu-proiektuari buruzkoa eta 10/10 Irizpena, inklusio aktiboko hitzarmenen Dekretu-proeiktuari buruzkoa.

Euskadiko EGAB-ek aldeko irizpena eman du lehiaren euskal agintaritza sortzeko.
Eusko Jaurlaritzaren Lege Aurreproiektuak Lehiaren Euskal Agintaritza sortzea aurreikusten du, eta hura izango da askatasunez gaiarekin zerikusia duten funtzio guztiak garatuko dituen organo bakarra. Erakunde horrek Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia eta Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua ordezkatuko ditu. EGABek uste du proposatu den erreforma bat datorrela nazioartean gehien zabaldutako antolamendu ereduarekin.    Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak aldeko irizpena eman du Lehiaren Euskal Agintaritzaren ...

Lehendakariaren eta Euskadiko EGAB-eko buruaren arteko erakunde-bilera
Patxi López lehendakaria Juan María Otaegui Euskadiko EGABeko buruarekin bildu da gaur goizean, Bilbon. Otaegui kontsulta-organismoko buru bihurtu zen duela hilabete eta erdi, eta ordutik egindako lehenengo bilera ofiziala izan da. Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua ere bertaratu da.   Hizketaldian, EGABek Eusko Jaurlaritzako kontsulta-organismo gisa duen garrantzia landu dute. Gainera, Sail desberdinek egiten dituzten lege-proiektuak eta dekretuak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean ko...

EGAB-k aldeko Irizpena eman du Familien Euskal Behatokia sortu eta erregulatzeko.
Behatokiaren xede nagusia EAEko familien errealitatea, egoera eta problematika, Familiak Laguntzeko Legea aplikatuz garatutako politiken inpaktua eta inguruko herrietan familiak babestu eta laguntzeko dauden sistemak etengabe aztertzea da. Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz, araudiak familiako eredu berri baten kontsolidazioa sustatu eta bultzatzea ahalbidetuko du. Eta honetan eskakizun lagaezintzat hartzen dira bere kide guztien arteko begirunea eta autonomia eta bikoteko bi kideen berdintasuna, pertsonal e...

Euskadiko EGABek Euskadiko Bidaia-Agentzien jarduera arautzen duen Dekretuaren aldeko Irizpena eman
Eusko Jaurlaritzak sektore horren jarduera arauz garatzen duen lehenengo aldia da.EGABek ikuskapenak berregin daitezen eta arau-hausteak tipifika daitezen gomendatu du, sistemak behar bezala funtziona dezan. Balorazioa aldekoa izan arren, batzordeak adierazi du araudi berriaren bidez sartutako izapideen sinplifikazioak ez duela trafiko ekonomikoaren segurtasuna, lehiakortasun leiala eta erabiltzaileen eskubideen babesa kaltetu behar.  Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak bidaia-agentziak arautzeko dekretuaren pr...

Gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko lege aldatzea begi onez ikusten du - ostirala, 2010.eko uztailak 2
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak uste du aldaketak gizarteratzeko hasierako puntu gisa enplegua finkatzen duen estrategia integrala osatzen duela,  Begi onez ikusten duen arren, Batzordeak uste du proposatutako neurriak modu eraginkorrean aplikatzeko “gaur egun definitu gabe dauden” tresna batzuk behar direla.  EGABek positibotzat jotzen du arauak Lanbideri EAEn garatzen diren enplegu politiken kudeaketan paper nagusia ematea, nahiz eta gogorarazi nahi duen oraindik ez direla lekualda...

Page 1 of 2First   Previous   [1]  2  Next   Last