Berriak > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak

2011ko berriak

TRIBUNArako Gonbidapena _ Azaroak 29 _ 11.30etan
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak atseginez gonbidatzen zaitu, datorren azaroaren 29an, 11.30etan egingo duen Tribunara. Tribuna hau, UPV-EHUren Eraikin Berrian, Bizkaia Areta ( Abandoibarra Etorbidea, 3) Arriaga Aretoan ospatuko da. EGABaren Presidenteak Ekimen Propioaren Azterlana aurkeztuko du: "Hezkuntza Sistema EAEko Jarduera Sozioekonomikoaren beharrizanetara egokitzea". Soziologo Ikertzailea den Oriol Homs i Ferretek "Hurrengo urteetako prestakuntzarako erronken ekonomia-eta gizarte-arloko eraginak" izeneko aurkezpe...

Ekonomia eta Osasuneko Sailburuak EGABen 2012 Aurrekontu Orokorrak aurkeztu ditu.
2012ko aurrekontu-politikaren bidez, hiru xede nagusi erdietsi nahi dira:enpleguaren sorrera ekonomiaren lehiakortasuna ekoizgarritasunaren hobekuntzaren bidez areagotuta; funtsezko gizarte-zerbitzuen eta -prestazioen bermea, eta aurrekontuaren egonkortasuna zerga-finkapenarekin batera.   Carlos Aguirrek, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Juan María Otaegui batzordeburuarekin batera, kontu orokorrak organo aholku-emailearen aurrean zehazteko konpromisoa bete du, hori nahitaezko izapidetza ez bada ere.     Ekonomia...

EEGABk bere azterlan berria aurkeztu du Sailburuaren aurrean.
EEGABk Hezkuntza Sistema EAEko Jarduera Sozioekonomikoaren  beharrizanetara egokitzeari eta Bizialdi osoko Ikaskuntzari buruzko Legearen aurreproiektuarekin dituen konexioei buruzko azterlana aurkeztu du Sailburuaren aurrean. EEGABek hezkuntza sistema jarduera sozioekonomikoaren beharrizanei egokitzeari eta bizialdi osoko ikaskuntzari buruzko Legearen aurreproiektuarekin dituen konexioei buruzko Ekimen Propioko Azterlana aurkeztu du Hezkuntza Sailburuaren aurrean; uste du arau hori beharrezkoa dela.   Bileran zehar Ekonom...

EGABk Euskal herriko Paisaiaren Legeari buruzko Aurreproiektuaren aldeko irizpena igorri du.
Legeari buruzko Aurreproiektuaren xedea euskal paisaiei aintzatespen juridiko egokiarekin hornitu eta hori behar bezala kudeatu eta hobetzeko tresna egokiak ezartzea da. EGABek baloratutakoaren ariora, agiria zuzenbidera egokituko da, bestelako autonomia-erkidegoek egindakoari helduta, baina hobetu daitezkeen alderdiak aurkeztu ditu.Horrez gain, lurraldea, hirigintza, garapen iraunkorra eta paisaia behar bezala barnean hartzen dituen legea eratzeko aukera bakarra eskaintzen duela uste du.   Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Ba...

Eusko Jaurlaritzak Etxebizitzari buruzko Euskadiko lehengo Legearen Aurreproiektua aurkeztu du EGABn
Topaketa horretan, Etxebizitza Saileko ordezkariek Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Etxebizitzari buruzko Legearen Aurreproiektuaren xehetasunak azaldu zituzten. Iragarri zutenez, Eusko Legebiltzarrak Lege hori urtea amaitu baino lehen onestea aurreikusita dago.  Mari Paz Larrumbide, Etxebizitzako sailburuordea; Mario Yoldi, Plangintza eta eragiketa-planen zuzendaria; Rafael B. Farias, Lurzoru eta Hirigintza zuzendaria; eta José Ignacio de la Puerta, Berrikuntza eta Kontrol zuzendaria, Juan María Otaegui Presidente due...

EGABek Eusko Jaurlaritzak diseinatutako Garapen Iraunkorreko estrategiaren aldeko irizpena igorri du
Agiri hau Gobernuaren nahiz gainerako euskal herri administrazioen arloko politiken multzoak oinarri gisa erabiltzeko plataforma izango da, betiere iraunkortasun osoa bermatzen duten xedeak, gida-lerroak eta printzipioak bilduta, bai ekonomiaren, bai gizartearen, bai ingurumenaren ikuspegitik. Batzordearen ustez positiboa da Lehendakariak, gobernu-ekintza bat egiteko izaera nahiz erakundeen ordezkaritza egikaritzen duela kontuan izanda, garapen iraunkorreko estrategiaren gaineko buruzagitza bere gain hartzea, eta hori legebiltzarrean adostasun...

Pedro Reques katedradunak demografiaren bilakaerak EAEren orainaren eta etorkizunaren garapenean...
Irizpenen erdia baino gehiago Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak bidalitako arauei buruzkoak dira. Eusko Jaurlaritzaren sailekin egondako harremanak oso onak izan dira eta hori EGABko Osoko Bilkuraren aurrean Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak edo Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, besteak beste, egindako agerraldietan ikus daiteke.  EGABk egun bere ekimeneko hainbat lan garatzen ditu demografia, energia berriztagarri eta hezkuntzako sistemaren egokitzapenarekin lotuta. Hauek urte honetan zeh...

EEGABak ikerlan bat egin du Euskadiko 2020rako aurreikuspen demografikoari buruz...
EGAB-k Estrategia integrala proposatu du EAE-ko biztanleak zahartzearen ondorioz izango diren eragin negatiboak saihesteko. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ikerlan bat egin du, Euskadiko 2020rako aurreikuspen demografikoak eta haien eragin ekonomiko eta sozialak aztertzeko eta sor litezkeen eragin negatiboak saiheste aldera jarraitu beharreko urratsak zehazteko. Aurreikuspenek adierazten dute 16 urtetik 64 urtera bitarteko taldean jaitsiera nabaria izango dela (-%4) eta 64 urtetik gorakoa nabarmen igoko dela (%22,7). ...

EGAB-ek Euskadin haur eta nerabeen arrisku-egoerak baloratzeko tresna onesten
EGAB-ek Euskadin haur eta nerabeen arrisku-egoerak baloratzeko tresna onesten duen dekretu-proiektuaren aldeko irizpena eman du. BALORA izeneko tresna berriari esker, haur eta nerabeen arreta eta babeserako lurralde eta udaleko gizarte zerbitzuetako arrisku-egoeren larritasuna baloratu ahal izango da. Tresna hau onesten duen proiektua Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak egin du.  Arrisku eta babesgabetasuneko egoeren larritasunaren balorazioa oinarrizkoa da babesteko jarduketa egoki erabiltzeko. Gainera, eremu ho...

EGABren funtzionamendua arautuko duen Lege berriaren zirriborroa aurkeztu du Gemma Zabaletak EGABn
EGABen jarduera arautuko duen lege-proiektuaren zirriborroan aurreikusten denez, bozketak banaka eta gehiengoz izango dira, eta horrela gaur arte zegoen beto-eskubidea amaitu egingo da.  Zirriborroan, horrez gain, Hirugarren Sektoreari sarbidea ematen zaio Batzordean; lan-batzordeetan kanpoko adituak sartzeko aukera irekitzen da, eta EGABaren eskumenak eta Lan Harremanen Kontseiluarenak argitu egiten dira.  

Page 1 of 2First   Previous   [1]  2  Next   Last