Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
asteazkena, 11 uztailak 2018
  • EGAB-i positiboa iruditzen zaio, besteak beste, jendaurreko ikuskizunak burutuko diren lekuek, nahiz jarduera burutzeko, zaintzarako, kontrolerako eta ikuskapenerako bete beharreko baldintzak arautzen dituen dekretuaren proiektua.
  • Irizpenak Onarpen-Zerbitzuko langileak profesionalizatzea babesten du eta dekretuan eranskin bat gehitzeko proposamena luzatzen du eskatu beharko litzatekeen formazio teoriko-praktikoaren gutxieneko edukiarekin. Espazio irekietan gauzatzen diren jardueretatik eratorritako kutsadura akustikoa kontrolatzeko eta jarduera hauetan lan egiten duten langileen lan-eskubideak bermatzeko ere eskatzen du.

Bilbo, 2018ko uztailaren 11.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea ados dago “Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea Garatzeko Erregelamendua" onesten duen dekretuaren proiektuaren izapidea egitearekin, organo aholku-emaile honek egindako gogoetekin . Testua Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak helarazi du.

Proiektuak, EGAB-ek positiboki balioesten duenak, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko erregelamendua artikulatzen du (2015/10 Legea, abenduaren 23koa), jarduerak burutzen diren lekuei, baldintzei, zaintzei, kontrolei eta ikuskapen eta isunei dagokienean. 

Onarpen-Zerbitzua profesionalizatzea
EGAB-ek atseginez hartzen du Onarpen-Zerbitzuko langileak profesionalizatu eta beraien jarduera arautzeko asmoa, “langile hauek eztabaidagai izan baitira jarduera batzuen ondorioz erabiltzaileek jasandako kalteak direla eta". Dekretu berriak zerbitzu honetako langileak froga teoriko-praktiko bat gainditzera behartzen ditu eta nahiz eta edukirik ez zehaztu, gerora garapen bat eskatzen duen Agindu batera bideratzen du gaia. 

EGAB-en iritziz, etorkizuneko agindu honek gai-zerrenda zehaztuko duelakoan, irizpena emandako dekretu honetan eskatzen den formazioaren gutxieneko eduki batekin Eranskin bat gehitu beharko litzateke. Ildo honetatik, Batzordeak Eduki Teorikoaren (oinarriko eskubideak, onarpen-eskubidea, segurtasun-neurriak, adin txikikoen ordutegia eta araubide juridikoa...) eta Eduki Praktikoaren (lehen sorospenak; arrisku egoeretarako protokoloa; benetako beharra den egoeretarako autokontrola eta defentsa pertsonala...) konbinazio bat proposatzen du. 

Kontrol akustikoa
Irizpenak, elkarbizitzan kalteak eragin ditzakeen beste arlo bat ere aipatzen du, espazio irekietan eta bide publikoetan burutzen diren ikuskizunek eta jarduerek sortzen duten kutsadura akustikoarena esaterako. Honi dagokionez, EGAB-ek honakoa uste du: “ezinbestekoa da jardueren gaineko kontrola eta eragina jasaten duten bizilagunak informatu eta jakinaren gainean jartzeko prozesuak bermatzea".

Lan-baldintzak
Azkenik, irizpenak zerbitzu jakin batzuez (jantziak, onarpenak, segurtasuna…) arduratzen diren langileen laneko eskubideak bermatu beharra azpimarratzen du. Horrela, beraien lana burutzeko baldintzak “honi buruz egon litekeen araudi jakin batekin eta dagokion talde-negoziazioan adierazitakoarekin bat datozenak” izango lirateke. 

 12/18 IRIZPENA Ikuskizun Publikoen eta Garapen Jardueren Garapen Araudia onartzeko Dekretu Proiektuari buruzkoa