Berriak > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
ostirala, 13 uztailak 2018
  • EGABren iritziz egokia da aurreproiektua izapidetzea, hainbat gogoeta kontuan hartzen bada. Horien artean azpimarra daiteke “gizarte eragile” bezala Kooperatiben Konfederazioa kontuan hartzearekin desadostasuna. Horren ordez, “eragile solaskidea” erabiltzea proposatzen da. Gogoeta horrek Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren eta Kontsumitzaileen Erakundeen aurkako boto partikularra du.
  • laber, online kooperatibei buruz ohartarazten du. Izan ere, pertsona autonomoaren izenean fakturak egiten dituzte zerbitzuan alta ematearen truke. Kooperatibaren eta pertsona bazkideen artean komunikazioak bitarteko elektronikoez baliaturik egitea proposatzen du. Horrez gain, artikuluetan gizarte ekimeneko kooperatiben izaera definitu beharko litzateke, erabilgarritasun publikoko kooperatibak arautzen diren bezala.
     

Bilbon, 2018ko uztailaren 12an.

 

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak egokitzat jotzen du “Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearen Aurreproiektua” izapidetzea, betiere organo aholku-emaile honetan egin dituen gogoetekin. Lege aurreproiektua Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak bidali du eta duela 25 urte (ekainaren 24ko 4/1993 Legea) onartu zen Euskadiko kooperatibei buruzko legean izandako aldaketak jaso eta integratu nahi ditu. Horrez gain, erronka orokor berrietara moldatzea du helburu.

Bere erantzunean EGABk gogorarazitakoaren arabera, duela hiru urte jada egin zuen aurreko bertsioaren irizpena (abenduaren 11ko 21/2015 Irizpena) eta ekimena positiboki balioetsi zuen. Orain ere balioztapena berdina da.

Batzordeak antzemandakoari jarraiki, orduan egin ziren gomendio batzuk proiektu berrian kontuan hartu dira, ez, ordea, beste batzuk.

“Eragile solaskidea”

 

Azkenekoen artean Euskadiko Kooperatiben Konfederazioari buruzko legearen aurreproiektuak duen kontzeptua azpimarra daiteke. “Gizarte eragiletzat” du. Irizpenak, ordea, hala dio: “nahastea sor dezakeen terminoa erabiltzea ez dugu bidezkotzat jotzen, lagunarteko mintzairak Kooperatibisten Konfederazioarekiko (sindikatuak eta patronalak) izaera desberdina duten bestelako erakundeak aipatzen baititu”. Ildo horri eutsiz, Kooperatiben Konfederazioari “eragile solaskidea” deitzea proposatzen du.

Gogoeta hau alde batera utzita, EGABren irizpenak araudi proiektuaren bestelako alderdiak lantzen ditu eta, besteak beste, hurrengoei erreparatzen die: “online kooperatiba eztabaidatuei. Web plataformak dira eta lan elkartuko kooperatiben estatutuari eutsita, pertsona autonomo edo freelancearen izenean fakturak egin ditzakete zerbitzuan alta ematearen truke”. EGABren iritziz, halako egoeren aurrean arduratsua izan behar da, mugimendu kooperatiboaren izaera hutsaltzen baitute.

Era berean, lege berriak sozietate kooperatiboen eta pertsona bazkideen artean komunikazioak bitarteko elektronikoen bidez egiteko aukera lantzea proposatzen du. Gainera, artikuluetan gizarte ekimeneko kooperatiben izaera definitu beharko litzateke, erabilgarritasun publikoko kooperatibak arautzen diren bezala.

 

Boto partikularra

Irizpenak EGABren Osoko Bilkuran ordezkari diren Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren (KONFEKOOP) eta Euskadiko Kontsumitzailearen Erakundeen aurkako boto partikularra izan du.

Boto partikular hori kontuan hartuta, Kooperatiben Konfederazioa gizarte eragilea izatearen ordez eragile solaskidea izatea “ez da oinarrizko lege arauren batean funtsatzen”. Aurrekoaren harira, KONFEKOOP gizarte eragile modura mantentzea defendatzen du. Bestetik, erakunde ordezkaritzaren eremuen artean halabeharrez enpleguaren arloa sartu beharko litzateke, kooperatibismoa solaskide bihurtzeko.

 13/18 Irizpena