Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
astelehena, 06 azaroak 2017
  • EGABren iritziz egokia da Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zentro eta zerbitzuetan kalterik gabeko segurtasun gorabeheren jakinarazpen sistemari buruzko ezaugarri teknikoak zehazten dituen Osasun sailburuaren agindu proiektua izapidetzea, irizpen honetan azaltzen diren gogoetekin.
  • Batzordeak kalterik gabeko segurtasun gorabeherak gaixoari ez iristeko arrazoiak kontuan hartzea arauak proposatzen du. Halaber, gaixoak halako gorabeheren jakinarazpen iturri izatea iradoki du.
  • Sailburuaren aginduak berariaz baztertzen ditu gorabeheren jakinarazpenean nahasiak dauden adituentzat lege ondorioak. Nolanahi ere, EGABk alderdi hori zalantzan jartzen du, baztertzeak lege arazoak planteatzen dituelakoan eta okerrak sor ditzakeelakoan.

Euskadiko EGABk egokitzat jotzen du Euskadin kokatuak dauden osasun zentro eta zerbitzuetan gorabeheren jakinarazpen sistema garatzeko Osasun sailburuaren agindu proiektua izapidetzea, kontsulta organo honek egin dituen gogoekin.

Euskadin kokatutako osasun zentro eta zerbitzuetan kalterik gabeko segurtasun gorabeheren jakinarazpen sistemari buruzko ezaugarri teknikoak zehazten ditu aginduak. “Kalterik gabeko segurtasun gorabeherak” honakoak dira: ausazko gertaerak, ustekabekoak eta espero ez direnak, segurtasunarekin zerikusia dutenak, kaltea eragiteko aukera dutenak gaixoari ez iritsi arren edo nahiz eta iritsi kalterik eragiten ez dutenak.

EGABren ustez, kontsultatzen den proiektua bidezkoa da eta OMEren gomendioekin bat dator, beraz, positiboki balioztatzen du araudia egitea. Hala eta guztiz ere, hainbat hobekuntza proposatzen ditu, besteak beste, kalterik gabeko segurtasun gorabehera gaixoari ez iristeko arrazoiak sartzea; izan ere, elementu hori “erantsi beharko litzateke, garrantzia kontuan hartuta”.

Era berean, arauak berariaz gaixoak kalterik gabeko segurtasun gorabeheren jakinarazpen iturritzat jotzea proposatzen du. Ildo horri eutsiz, lege segurtasuna bermatzeari begira, sistema bereziaren funtzionamendua arautu beharko luke.

Lege ondorioak

EGABk zalantzan jarritako alderdia jakinarazitako gertaeretan parte hartzen duten adituentzat lege ondorioak baztertzeari buruzkoa da. Aginduak zehaztutakoaren arabera, gorabeherak jakinarazten direnean, lege ondoriorik ez dago eta ez du zigor araubidearekin zerikusirik.

EGABren iritziz, baztertzeak lege arazoak planteatzen ditu eta oker ulertzeko modua da (“Zer gertatzen da jakinarazitako informazioan konfidentzialtasuna ez bada errespetatzen? Eta sistemaren kudeaketan nahasitako adituek datuak mantendu eta babesten ez badituzte? Eta zentroarekiko kanpoko pertsonari edo erakundeari banako kasuen xehetasunak eskuratzen bazaizkio?...”. Gainera, jarduerek lege ondoriorik ez badute, zaila da betearaztea. EGABk azaldutakoari jarraiki, “ikuspegi honetatik, sailburuaren aginduak berariaz lege ondorioak baztertzea bidezkoa ez dirudi”. Horregatik, arauak hurrengoa argi eta garbi islatzea proposatzen du: kalterik gabeko gorabeheren