Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
asteartea, 20 otsailak 2018
  • EGABren iritziz “Euskadiko adinduentzako egoitzetan farmazia zerbitzu eta sendagaien deposituei” buruzko dekretu proiektua izapidetzea egokia da, kontsulta organo honek egin dituen gogoetekin.
  • EGABren iritziz, “desiragarria litzateke aukera pertsona desgaitu eta gaixotasun mentalak dituztenentzako egoitzetan arreta farmazeutikoa ere lantzeko aprobetxatzea”. Horri esker, atzerapen handirik gabe, zentro soziosanitarioetan arreta farmazeutikoaren araubidezko garapena osatuko litzateke.

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Enplegu Sailak egin ostean, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz “Euskadiko adinduentzako egoitzetan farmazia zerbitzu eta sendagaien deposituei” buruzko dekretu proiektua izapidetzea egokia da, kontsulta organo honek egin dituen gogoetekin.

Bere erantzunean, Batzordeak adinduentzako egoitzetan arreta farmazeutikoa arautzearen beharra partekatzen du. Hala, prestazioa modu iraunkor eta eraginkorrean antolatu behar da, bizi itxaropena luzatzen ari baita eta biztanleriaren segmentu horretan gaixotasun kronikoak nagusi baitira. Ildo horri eutsiz, EGABk “pozik hartzen du” arau proiektua. Dena den, “desiragarria litzateke aukera pertsona desgaitu eta gaixotasun mentalak dituztenentzako egoitzetan arreta farmazeutikoa ere lantzeko aprobetxatzea”. Horri esker, atzerapen handirik gabe, antolamendu farmazeutikoari buruzko Legeak aurrez ikusitakoari eutsita, zentro soziosanitarioetan arreta farmazeutikoaren araubidezko garapena osatuko litzateke.

Lehia urratzea

Bere irizpenean, EGABk gogorarazitakoaren arabera, eremu honetan urte askotan ez da araubidezko garapenik izan eta, ondorioz, lehiaren kontrako jardunak gertatu dira. Ildo horri eutsiz, harrituta dago, bidalitako testuak ez aipatzea Osasun Sailak hartutako konpromisoak, zuzenean edo azpi-kontratazioaren bidez, arreta farmazeutikoaren zerbitzua sektore-operadore guztientzat irisgarria izan dadin ebatzi eta bermatzeko Gai hori buruz, gogoratu behar da lehiarako euskal agintarien iritziz, lehiarako jardun mugatzailea zela Osasun Sailaren eta euskal farmazialarien elkargoen arteko hitzarmena aldatzeko akordioa. Horren arabera, adinduentzako egoitzetan farmazia arreta farmazia bulegoei gordetzen zitzaien, beren bitartekoak erabiliz gauza bazezaketen. Jarduera horrek zerbitzu osagarriak (asteko sendagaien ontziak prestatzea, egoitzako osasun taldearekin lankidetzan jardutea, sendagaien stocka eta iraungitzea kontrolatzea…) farmazia zerbitzuen enpresei eta farmazialari autonomoei azpi-kontratatzea baztertzen zuen, “egoitza batzuetan formula errotua eta oso estimatua".

Egokitzapen lanetarako laguntzak

Azkenik, dekretu proiektuarekin batera doan txosten ekonomikoari buruzkoetan, EGABk adierazitakoaren arabera, balioetsitako kontzeptuek titulartasun pribatuko zentroen hainbat gasturi ez diote erreparatzen: e-errezeta ipintzea, Osakidetzaren sistema informatikoa nahitaez erabiltzea…). Horrez gain, egoitza batzuek, bereziki txikienek, urtebeteko epean kudeaketa eredu berriari egokitzeko izan ditzaketen zailtasunak ez ditu kontuan hartzen. Halakoetan, EGABk Eusko Jaurlaritzak laguntzak gai ditzan iradoki du. Helburua egokitzapen obrei aurre egitea litzateke: dekretu berriaren eskakizunekiko lokal, instalazio eta hornidura egokiak gaitzea.