Berriak > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak

Entradas para Otsaila 2019

Euskadiko Ingurumen-Administrazioaren Lege-Aurreproiektuari buruzko EGAB-ren Irizpena
EGABren iritziz “Euskadiko ingurumen-administrazioari buruzko legearen” aurreproiektua izapidetzea egokia da, irizpenean adierazten diren oharrekin. Arauak 1998ko Euskadiko ingurumena babesteko lege orokorra ordezkatuko du. Irizpenak euskal ingurumen-politikaren arau-oinarriak berritzeko ekimena egokia dela dio eta “orokorrean aldekoa da”. Dena den, zenbait gogoeta berezi egin ditu, besteak beste, enpresak eta lan-eremua ingurumen-heziketa sustatzeko eremutzat jotzea. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Ba...

Euskadiko Ondare Naturala Konserbatzeko Lege-Aurreproiektuari buruzko EGAB-ren Irizpena
EGABk positiboki baloratzen du “Euskadiko ondare naturala kontserbatzeko” legearen aurreproiektua, hainbat gogoetekin. Legearen xedea Euskadiko ondare naturala babestu, kontserbatu, kudeatu, iraunkortasunez erabili, zaharberritu eta hobetzea da. Irizpenaren esanetan, proiektuaren memoria ekonomikoak diru-sarrerei buruzko ebaluazio zehatzik ez du eta simulazio nahiz estimazioekin osatzea eskatzen du. Halaber, naturagune babestuen artean itsas area babestuak sartzea proposatzen du, horiek babestearen izaera eta beharra azaltzeko art...

EUSKADIKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETARAKO BATZORDEAK 2018KO JARDUEREN MEMORIA AURKEZTEN DU
EGABk joan den urtean lege-aurreproiektu, dekretu-proiektu eta arau-aldaketei buruz 16 irizpen egin zituen, erakundearen jarduerei buruzko memorian jasotakoaren arabera. Halaber, “EAEko gazteriaren enplegagarritasuna eta lan-merkatuan sartzea Europako eskualdeen arteko ikuspegi konparatuaren arabera” ekimen propioko azterlana aditzera eman zuen, Euskadin demografia, hezkuntza eta lan-merkatuaren panorama aztertu eta enpleguaren etorkizuneko ezaugarriak definitu ondoren. Europar Batzordeak Atlantikoko Ekintza Plana denboraldiaren...

Arreta Goiztiarrean Lanbide-kualifikaziorako tituluen eta ikasketen katalogoari buruzko EGAB-ren Irizpena
EGABk positiboki balioztatzen du katalogoa, “diziplina askoko ikuspegi osotik arreta goiztiarraren lege-segurtasun indartzen laguntzen baitu. Nolanahi ere, hiru sistema publiko daude nahasiak: hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak". Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz egokia da “arreta goiztiarraren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta lanbide-gaitasunen katalogoa” zehazteko dekretu-proiektua izapidetzea, kontsulta-organo honek egin dituen gogo...