Berriak > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak

Entradas para Martxoa 2018

Eraikinen azterketa teknikoari eta azterketa teknkoen Erregistroari buruzko EGABren Irizpena
Euskadin etxebizitzen batez besteko antzinatasuna 42 urtekoa da. 2018. urtean 66.000 eraikinek baino gehiagok EATa egin beharko dute. EGABk gogorarazitakoaren arabera, “etxebizitza duina eta egokia izateko Konstituzioak ematen duen eskubidea kokatzen den eraikinaren baldintzekin estuki lotuta dago”. EATaren dekretu arautzaileak 50 urtetik gorako eraikinen azterketa xedatzen du, “nagusiki, bizitegirako erabilera badute”. EGABren ustez, definizio horrek “bizitegirako denez gain, beste erabilera batzuk dituzten higi...

Turismo erabilerarako etxebizitza eta gela partikularrei buruzko egaberen irizpena
Turismo erabilerarako etxebizitza eta gela partikularrei buruzko egaberen irizpena
Proiektuak plataforma berezien bidez oporretarako alokatzen diren etxebizitza pribatuak arautzen ditu. Izan ere, modalitate hori gorantz doa, eztabaida handia sortu arren, bereziki, hainbat europar hiriburutan. EGABren iritziz egokia da gai horri eustea eta eremuan izan diren lege epaietara moldatzea. Irizpenak ostatatze modalitate hori zabaltzearen ondorioz izan daitezkeen arriskuak aipatzen ditu. Besteak beste, bizitegirako alokairuaren merkatuan errentak igotzea, hiriburu turistikoenetan biztanleria egonkorraren ordez biztanleria mugikorra...

EGABk Gazteriaren Enplegagarritasunari eta lan merkatuan sartzeari buruzko ekimen propioko azterlana aurkeztu du
EGABk Gazteriaren Enplegagarritasunari eta lan merkatuan sartzeari buruzko ekimen propioko azterlana aurkeztu du
Azterlanak Euskadin demografia, hezkuntza eta lan merkatuaren panorama zehazten du, 4.0 iraultzaren testuinguruan etorkizuneko enpleguaren ezaugarriak aurreratzen ditu eta euskal gazteak lan merkatuan sartzeko aukera aztertzen du. Hori guztia europar eskualdeko ikuspegi alderatuarekin egiten du.  Halaber, Euskadiko EGABn adostutako iritziak azaltzen dira eta horien artean honakoa azpimarra daiteke: “herrialdeko ituna” lortu beharra, “nahasitako eragile guztien adostasunaren eta erantzukizun partekatuaren oinarripean era...

Beren kargura seme-alabak dituzten familientzako laguntzak aldatzeko proiektuari buruz EGABren irizpena
Aldaketa proiektu honi esker, EGABk demografia etenaldiari buruz eztabaidatu du, “euskal gizarteak aurre egin behar dion arazo larrietako bat baita”. Irizpenean hausnarketaren ondoriozko proposamenak ageri dira. EGABk balioztatutakoaren arabera, “laguntza ekonomikoek zeregin garrantzitsua dute”, baina, gainera, oinarrizkotzat jotzen du “zerbitzuen eta ekipamenduen eskaintza zabala finkatzea, familiek nahi dituzten seme-alabak izateko eta bizi eremu desberdinak behar bezala bateratzeko”. Bilbon, 2018ko ...

EAEren Eremuan pertsona adinduentzako egoitza zentroei buruzko EGABeren Irizpina
EGABren ustez bidezkoa da “EAEren eremuan pertsona adinduentzako egoitza zentroei buruzko dekretu proiektua” izapidetzea, nahiz eta honakoa ohartarazi: “arautegiaren aldaketak dakarren kostuen estimazio ekonomikoa ez dagoenez, Batzorde honek irizpenak egiteko duen funtzioa ahultzen duela”. EGABk gogorarazitakoaren arabera, laguntza ereduaren aukerak zeregin berezi bakoitzera bideratu behar den baliabideen mota eta kopurua zehazten du, baina irizpenaren proiektuan “osasun arreta eta laguntza psikosozialari dagokio...