Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak

Entradas para Uztaila 2018

EAEra adingabe atzerrritarrak aldi baterako etortzeko programen dekretuari buruzko EGABren Irizpena
Araudiak EAEra adingabe atzerritarrak aldi baterako etortzeko programa humanitarioek izan behar dituzten baldintzak zehazten ditu. Besteak beste, gure kasuan Chernobileko istripuak eragindakoak edo Saharako kanpamentuetako errefuxiatuak etortzen dira. EGAB ez dago ados eskolatze helburuarekin adingabeak zaintzeko pertsona arduradunei dekretuak ezartzen dien gehieneko adinarekin (60 urte). Bere esanetan, “bidegabeko neurria, gehiegizkoa eta arrazoitu gabea izan daiteke, beraz, diskriminatzailea da”. Euskadiko EGABren iritziz, ...

Euskadiko Kooperatiben Legearen aurreproiektuari buruzko EGABren Irizpena
EGABren iritziz egokia da aurreproiektua izapidetzea, hainbat gogoeta kontuan hartzen bada. Horien artean azpimarra daiteke “gizarte eragile” bezala Kooperatiben Konfederazioa kontuan hartzearekin desadostasuna. Horren ordez, “eragile solaskidea” erabiltzea proposatzen da. Gogoeta horrek Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren eta Kontsumitzaileen Erakundeen aurkako boto partikularra du. laber, online kooperatibei buruz ohartarazten du. Izan ere, pertsona autonomoaren izenean fakturak egiten dituzte zerbitzuan al...

“Jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak arautzen dituen Legea”-ri buruzko EGAB-en Irizpena
EGAB-i positiboa iruditzen zaio, besteak beste, jendaurreko ikuskizunak burutuko diren lekuek, nahiz jarduera burutzeko, zaintzarako, kontrolerako eta ikuskapenerako bete beharreko baldintzak arautzen dituen dekretuaren proiektua. Irizpenak Onarpen-Zerbitzuko langileak profesionalizatzea babesten du eta dekretuan eranskin bat gehitzeko proposamena luzatzen du eskatu beharko litzatekeen formazio teoriko-praktikoaren gutxieneko edukiarekin. Espazio irekietan gauzatzen diren jardueretatik eratorritako kutsadura akustikoa kontrolatzeko eta jardue...

Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak “2017ko Txosten Sozioekonomikoa” aurkeztu du
2017. urtean jarduera ekonomikoak ondoz ondo hirugarren urtez gora egin zuen. EGABren esanetan, hobetzeko egiturazko alderdiak dira energia mendekotasuna murriztea, zerbitzuetan garapen bidean dauden adarrak sendotzea eta enpresa dimentsio egokia lortzea. Halaber, sektore eta adin guztietan langabezia jaitsi zen bi sexuetan. Kontratazio mugagabeak aldi baterakoa gainditu zuen, nahiz eta bigarrenak oso altua izaten jarraitu eta langabeziaren eremuan, bereziki, emakumeak dira kaltetuak, 55 urtetik gorako pertsonekin batera. EGABk lan merkatuan ...