Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteartea, 10 uztailak 2018

Uztailaren 10ean, 2017ko EAEko Txosten Sozioekonomikoaren aurkezpena izan zela eta, Euskadiko EGABk ekitaldi bat antolatu zuen eta Jon Barrutia Txosten Sozioekonomikorako Batzordeko buruak hori aurkezteaz gain, Daniel Innerarity filosofoaren hitzaldia antolatu zen “gobernamendu iraunkorra” izenburupean.

Daniel Innerarity filosofia politiko eta sozialean katedraduna da, baita Euskal Herriko Unibertsitatean “Ikerbasque” ikerlaria, Gobernamenduaren Institutuko zuzendaria eta Florentziako Europar Institutuan irakasle gonbidatua ere. Europar unibertsitate desberdinetan irakasle gonbidatu modura egon da, hala nola, Municheko unibertsitatean, Sorbonako unibertsitatean, London School of Economicsen eta Georgetowneko unibertsitatean.

Besteak beste, Miguel de Unamuno entseguaren saria jaso du, Bilboko Udalak eman ostean; Euskadiko entsegu saria, entseguaren sari nazionala eta kulturaren Vianako Printzearen saria ere bai. El País eta El Correo/Diario Vasco egunkarietan ohiko kolaboratzailea da. Azkeneko liburuen artean hurrengoak azpimarra daitezke: Un mundo de todos y de nadie. Piratas, riesgos y redes en el nuevo desorden global (Paidós, 2013), La política en tiempos de indignación (Galaxia Gutenberg, 2015); La democracia en Europa (Galaxia Gutenberg, 2017). Duela gutxi Política para perplejos (Galaxia Gutenberg, 2018) idatzi du.

Bere hitzaldian Innerarityk ohartarazitakoaren arabera, gure gizarteak etorkizuneko gaiei ezin die aurre egin ikuspegia behar badute. Horregatik, aldaketak behar dira, bai banaka, bai taldean, etorkizuneko interesak babesteari begira, denboraren ikuspegi zabalarekin erabakiak hartu ahal izateko.

Gobernamenduaren eremu zehatzean, demokraziak etorkizuneko beharrei buruzko kudeaketa eraginkorra behar du eta, horretarako, koherentzia estrategia hobetu behar da.  Agintariak, ordea, epe laburrarengatik presionatuak daude, hauteskundeetan irabaztea ziurtatu nahi baitute. Ildo horri eutsiz erabakiak hartu eta ziklo ekonomikoen artean deskonexioa dago eta nolabaiteko desorekara darama. “Konponketaren mundutik” “aurreratzearen mundura” pasa behar da eta, horretarako, ikaskuntza sistema azkarrak, gaitasun estrategikoa dutenak, ezarri behar dira, are gehiago, gure etorkizunean krisia etengabeko aldagaia izango denean. Nolanahi ere, aurre egin beharko zaio.

Laburbilduz, Innerarityk “aurreratzen den gobernamendu iraunkorra” behar dela defendatzen du, epe labur eta egungo miopia politikoa direla eta, aurreikuspen tresnak hobetzeko.