Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 17 otsailak 2010
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea berritzeko prozesua . Euskadiko EGAB-ko kontseilari berriak bere karguez jabetu dira eta zortzi adituak proposatu dituzte. 
Urrats honen bidez Euskadiko EGAB berritzeko helmugako zuzena abiatzen da. Hau bukatuko da Jose Luis Ruiz ordezkatuko duen presidente berria karguaz jabetzen denean.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea berritzeko prozesuak urrats bat gehiago egin du goiz honetan Bilbon Eratzeko Osoko Bilkuraren aurretiko bilera egitean. Bilkura honetan, EGABn parte hartzen duten hiru taldeek (sindikatuak, patronala eta mistoa) aukeratutako 23 kontseilariak (bere ofizialtasuna iragan urtarrilaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian egiaztatu da) bere karguez jabetu dira. Ondoren, Adituen Batzordea osatuko duten zortzi pertsonak aukeratu dituzte. Urrats honen bidez Euskadiko EGAB berritzeko helmugako zuzena abiatzen da, Jose Luis Ruiz ordezkatuko duen presidente berria karguaz jabetzean amaituko dena.
 Batzordea osatzen duten hiru taldeetako bakoitzak –A, sindikala; B; patronala; eta C, mistoa- zortzi kontseilari ditu. Sindikatuen kasuan, kargu berriak Eduardo García Elosua, Jaime Gómez Devesa eta Felisa Piedra Gao, Arantza Martínez Tobalina eta Javier López Irisarri (CC.OO); eta Maribel Ballesteros Martínez, Emilia Málaga Pérez eta Antonio Manuel Ríos López (UGT) jaun-andreek hartuko dituzte.
 B taldea, patronala, berriz, Carlos Pereda Martínez de Musitu, Francisco Javier Azpiazu Lasuen, Patxi Sasigain Sáez de Buruaga, Jaime Fernández Alcedo, Raquel Ecenarro del Río, Manuel Guerrero Igea, Aitor Otaola Diaz de Alda eta José Guillermo Zubia Guinea jaun-andreek ordezkatuta egongo da.
 Talde Mistoa 
C taldea osatzen duten Autonomia Erkidegoko erakunde, entitate eta elkarteen sektore bakoitzaren ordezkaritzan honakoak egongo dira: Juan Luis Martínez Ordorika Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbaren ordezkaritzan; Pedro Martínez de Alegría Pinedo, finantzako erakundeen ordezkaritzan; Unzalu Salterain Basagutxibeaskoa, nekazaritzako elkarguen ordezkaritzan; Francisco Javier Sanz Santaolalla, kooperatiben ordezkaritzan; Mikel de la Fuente Lavin, Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkaritzan; Koldo Nabaskues Simón, kontsumitzaileen elkarteen ordezkaritzan; Luis Francisco Marín Andrés, arrantza-elkarguen ordezkaritzan; eta Olatz Jaureguizar Ugarte, lan-sozietateen ordezkaritzan. 
Bere karguez jabetu ondoren, 24 kontseilariek adituen taldeko kideak proposatu dituzte. Hauek Osoko Bilkuran parte hartzen dute eta bertan hitza bai baina botorik ez dute edukiko. Carlos Trevilla, Roberto Bermejo eta Pedro Luis Ustarroz A taldeak aurkeztutakoak izan dira; B taldeak Iñaki Barrenetxea, Rafael Puntonet eta Felicisimo Ayastuy proposatu ditu. Talde mistoak, berriz, Adituen Batzorderako Aitor Bengoetxea Alkorta eta Inmaculada Gallastegui Zulaica aukeratu ditu. 
Adituen zerrenda Lehendakariak berretsi behar du eta ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Aholkularitzako organoaren berritzea amaituko da osoko bilkura berrituaren deialdiarekin. Honek presidente berria aukeratuko du. EGABko karguen izendapena txandaka ezarrita dago, lau urteaz behin. Horrela, presidente berria hirugarren taldeak proposatutako hautagaia izango da, honi baitagokio berau izendatzea. Osoko Bilkura berean Idazkari Nagusi berria aukeratuko dute, Confebask elkarteak proposatutakoa izango dena.