Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
astelehena, 26 apirilak 2010
Ekonomia eta Ogasun sailburu Carlos Aguirre iragan apirilaren 21ean agertu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen aurrean, ezohiko bilkuran Bilboko Euskalduna Jauregian bilduta. Topaketa honetan, sailburuak aholkularitzako organoaren aurrean lehendabizikoz aurkeztu zuen EAEko egoera ekonomikoaren eta Exekutiboaren politika ekonomikoaren bere analisia. Ondoren, sailburua “Tribunaren” zazpigarren edizioaren protagonista izan zen “Euskal ekonomia, analisia eta ikuspuntuak” izenburuko txostenaren bidez.
Bere mintzaldian, Carlos Aguirrek Eustatek argitaratutako azkeneko datuak baloratu zituen. Datu hauek adierazten dute Euskadik 2010. urteko lehenengo hiru hilekoa bukatu duela 942.600 okupaturekin. Hortaz, 8.600 enplegu garbi galdu dira aurreko hiru hilekoaren aldean. Zentzu horretan, sailburuak adierazi du datu hauek Euskal Autonomia Erkidegoa alertako egoera batean jartzen dutela, izan ere, adierazi zuzenaren arabera, “krisi-egoera ez dugu gaindituko enplegu-sorrera lagundu arte”. Sailburuaren aurreikuspenek adierazten dute langabezia-tasaren hazkundea gertatuko dela aurten %10etik gertuko zifretara iritsi arte, eta heldu den urtean, aldiz, zifra hau hamarren bat murriztuko da %9,4an kokatu arte.  

EGABko lehendakari José Luis Ruiz jaunak, berriz, adierazi du “krisialdiaren aurreko mailen parekagarri, gutxienez, diren mailetara itzultzen ez garen bitartean ezin dela hitz egin krisialdia gainditu izanaz”.