Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
ostirala, 18 martxoak 2011
EGAB-ek Euskadin haur eta nerabeen arrisku-egoerak baloratzeko tresna onesten duen dekretu-proiektuaren aldeko irizpena eman du.
BALORA izeneko tresna berriari esker, haur eta nerabeen arreta eta babeserako lurralde eta udaleko gizarte zerbitzuetako arrisku-egoeren larritasuna baloratu ahal izango da. Tresna hau onesten duen proiektua Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak egin du. 
Arrisku eta babesgabetasuneko egoeren larritasunaren balorazioa oinarrizkoa da babesteko jarduketa egoki erabiltzeko. Gainera, eremu horretan diharduten administrazioen arteko koordinazio ona behar da.