Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
astelehena, 23 maiatzak 2011
Irizpenen erdia baino gehiago Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak bidalitako arauei buruzkoak dira. Eusko Jaurlaritzaren sailekin egondako harremanak oso onak izan dira eta hori EGABko Osoko Bilkuraren aurrean Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak edo Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, besteak beste, egindako agerraldietan ikus daiteke. 
EGABk egun bere ekimeneko hainbat lan garatzen ditu demografia, energia berriztagarri eta hezkuntzako sistemaren egokitzapenarekin lotuta. Hauek urte honetan zehar argia ikusiko dute. 
Euskadiko EGABk harremanak areagotu ditu Europako Sare Transatlantikoarekin eta Akitaniako Eskualdeko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearekin, eta elkarrekin azterlanak egin dituzte itsasoko energia berriztagarriei buruz eta garraioaren eta mugako komunikazioen egoerari buruz.