Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 17 abenduak 2014

Azaroaren 26an Euskadiko EGABk Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak antolatu zuen Hitzaldi Publikoan parte hartu zuen, Europako erakunde horrek EBko makroeskualdeko estrategien garapenari buruz gauzatzen dituen lanen esparruan.

 

“Europako makroeskualdeko estrategiak” izenburupean, Europako EGABk jada dauden edo prestatzeko prozesuan dauden makroeskualdeko estrategien ordezkariak ziren hizlari batzuk bildu zituen, irizpenerako gogoeta elementuak ekar zitzaten. Testuinguru horretan, Euskadiko EGABri hitzaldian parte hartzeko eta Atlantikoko Estrategiaren ikuspuntua aurkezteko eskatu zitzaion. Nahiz eta estrategia hori itsas arrokoa den eta makroeskualdeko estrategien berezkoa den lurralde oinarririk ez duen, makroeskualdeko ikuspegia izan dezake. Atlantikoko eskualdeetako eragile ekonomikoen eta sozialen Atlantikoko Nazioz Gaindiko Sareko kidea eta gaur egun horretako presidentea den aldetik, Euskadiko EGABk baterako hainbat jardueratan parte hartu du Europako EGABrekin batera, Europako EGABk eta RTA-ATNk Atlantikoko espazioaren kontuei lotutako lanen esparruan daukaten lankidetzaren barnean. Horrela, hainbat ekarpen egin zaie Europako EGABren Atlantikoko Estrategiari buruzko irizpenei eta bere Ekintza Planari, baterako hitzaldiak antolatu dira gai horien gainean, eta Europako GAB kide duen Atlantikoko Estrategia zuzentzeko instantzietan Europako EGABrekin batera parte hartzen da.

 

Azaroaren 26ko hitzaldiaren xede den irizpenak EBko makroeskualdeko oraingo eta etorkizuneko ikuspegi guztiak barne hartzen ditu, eta bere tesi nagusietako bat honako hau da: EBn makroeskualdeko estrategiak maila askotako bitarteko gobernantza instantzia berria dira, garapen politikak abiarazteko helburua daukana; horretan Europak, Estatuek, eskualdeek, tokiko erakundeek eta arlo geografiko-funtzionaletako eragile ekonomikoek eta sozialek parte hartzen dute, eta Europan hazkundea eta inbertsioa berriz indartzen lagundu lezake. Izan ere, makroeskualdeko estrategiak tresna bikaina dira, garapen ekonomikoko prozesuak areagotzeko, lurralde kohesioa indartzeko eta Europa 2020 Estrategia ezartzen laguntzeko. Ikuspegi horretatik, makroeskualdeko benetako estrategiarik ez duenez eta, makroeskualdeko ikuspegien berezko zeharkako lankidetza eta koordinazio mekanismoak garatu ez baditu ere, itsas arroko estrategia daukanez, Atlantikoak gero eta gehiago diren eskualde batzuek (Baltikoa, Danubio, Jonikoa-Adriatikoa, Alpeak) baino gaitasun gutxiago izango lituzke, eskualde horiek makroeskualdeko estrategia osoak baitituzte edo izango baitituzte, zenbait arlotan garapen ekonomikoa geldiarazten duten arazo handiak konpontzeko eta beren gaitasun komunak bultzatzeko, desorekak eraginda.

 

Gauzatu diren aurkezpenen eta eztabaiden ondorioz, egiaztatu egin da makroeskualdeko estrategiak tresna bikaina direla krisiaren aurkako borrokan, eta ahalik eta etekin handiena atera behar zaiela. Halaber, eskualdeko eta tokiko mailek joera handiagoa agertzen omen dute makroeskualdeko estrategien helburuak betetzeko behar diren proiektuetan lan egiteko, baina bai Estatuak, bai Europako EGAB bai Europako Parlamentua behar bezala egokituta daude prozesu horietan laguntzeko eta haien garapena geldiarazi edo oztopatzen duten gogogabetasunen  kontrapisu jarduteko.