Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 28 urtarrilak 2015

Pasa den urtarrilaren 9an, EGABek Pariseko Maison de l´Aquitaine-n BJAren “Atlantikoko Estrategia Ezartzea” lan taldearen bileran parte hartu zuen. Talde hau apiriletik ari da lanean Atlantikoko Estrategia ondo gauzatzeko baldintzen inguruan; horretarako, prozesu honen lehenengo fasean oinarritzen da, ezarpenaren abiaraztean.

 

Kontuan hartuta, estrategiak arrakasta izateko, Atlantikoko itsas ekonomiaren agenteek estrategia hau ezagutu behar dutela eta beraien ekintza planaren lehentasunak garatu eta horietan txertatzen diren proiektuak abian eduki ahal izateko beharrezko tresnak eduki behar dituztela, kontsulta prozesu zabala egin da, Atlantikoko herrialdeen itsas ekonomiaren agenteekin, estrategia lurraldean nola txertatu den zuzenean jakiteko. Datu horiek lan taldearen aurreko bileretan aztertu ziren; dokumentu bat egin zen egoeraren diagnostikoarekin eta proposamen eta gomendio batzuekin, urtarrilaren 9an egindako azken bilera honetan zabal eztabaidatuta.

 

Diagnostikoaren ondorio nagusiak, azaletik, hurrengoetan laburtu daitezke. Atlantikoko Estrategiari buruzko eta horren ekintza planari buruzko ezagutza maila, horiek aurreikusten dituzten jardueren eragile izan daitezkeenen artean, desberdina da, eragileen eta sektoreen izaeraren arabera, baina egiazta daiteke Atlantikoko itsas ekonomiaren eragile gehienentzat, Atlantikoko itsas estrategia eta bere ekintza plana oraindik erabat ezezagunak direla.

 

Beste alde batetik, finantziazio berezi baten funtsik ezak eta Atlantikoko estrategiaren proiektuen finantziazioa Europako funts egituratuen eta inbertsio funtsen eta Batasuneko politikei lotutako Europako Batzordeak kudeatutako funtsen bidez egiteak badakar eragileentzat Atlantikoko estrategia ikusgai ez izatea eta, partekatzen dituzten helburu politikoak lortzeaz aparte, eragingarri ez izatea, zehaztapenik eta beharrezko baliabiderik antzematen ez dituztelako.

 

Lan taldearen dokumentuak hainbat gomendio eta proposamen ditu Estrategiaren eraginkortasuna hobetzeko; horretarako, informazioa, komunikazioa, finantziazioa, gobernantza eta lankidetza oinarri hartuta antzemandako arazoak aztertzen dira.

 

Lan hau –EGABek hizlari gisa parte due– amaitzeko prozesuan dago eta BJAko osoko bilkurak baliozkotuko du, otsailaren 19an Nantesen batuko dena, Pays de la Loireko CESek hartuta. Besteak beste, Europako Batzordea dago hartzaileen artean; lanen hasieratik erakutsi du interes handia eta BJAren lan taldeari, urrian, deialdia egin zion, Atlantikoko herrialdeetako itsas ekonomiaren eragileekin egindako kontsultetatik eskuratutako datuak ezagutzeko.