Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteartea, 02 ekainak 2015

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailaren ordezkariak maiatzaren 29an agertu ziren Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkuran Euskal Herriko 2020ko Ingurumen IV. Esparru Programa aurkezte aldera. 

2020ko Ingurumen IV. Esparru Programa Eusko Jaurlaritzak honako legegintza honetarako duen 14 plan estrategikoetako bat da. Egitarau honetan, sei urteko epealdian ingurumenari buruzko politiketan ikuspegia aldatzea planteatzen da; horri dagokionez, lehenengo betearazpen-epealdia 2015etik 2017ra artekoa izango da, eta urte horietan gauzatzen diren jarduketetako aurrerapenaren ebaluazio osoa egingo da une horretan.     

Ingurumen sailburuordea den Joxean Galerak eta Eusko Jaurlaritzaren Natura Ingurunearen zuzendaria den Amaia Barredok parte hartu zuten programaren aurkezpen-ekitaldian.