Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteartea, 28 ekainak 2016

Euskal EGABk Arku Atlantikoko Batzordearen Batzar Nagusian parte hartu zuen, ekainaren 2 eta 3an Iruñean egindakoan.

Arku Atlantikoaren Batzordearen organo erabakitzaile gorenaren batzarrak fatxada atlantikoko lurraldeetako gobernuen ordezkariak  biltzen ditu, baita adskripzio atlantikoko beste sare batzuetakoak ere, beste motatako agente instituzional, ekonomiko eta sozietate zibilekoak elkartzen dituztenak. Honako agenteok interesa dute fatxada atlantikoko lurraldeetako garapen harmoniatsurako ekimen eta politika mesedegarriak sustatzean.Aipatutakoa lurralde atlantikoetako ekonomia- eta gizarte-batzordeei zuzentzen zaie. Sare Transnazional Atlantikoaren pean elkartuta daude eta gai haien inguruan lan komunak egiten dituzte. Horrez gain, Arku Atlantikoko Batzordearen lanetan elkarteko kide gisa jarduten dute.

Iruñeko batzarrak gai nagusitzat presidentetza berria aukeratzea izan zuen. Presidentetza berria, datozen bi urteetan zehar, Arku Atlantikoko Batzordearen burua izango da eta denboraldi berriko lan-programa zuzenduko du. Pays de la Loire eskualde frantsesa eta bere Presidentea den Bruno Retailleau aukeratu zituzten. AABk egiten duen lobby lanaren jarraipenak bere goieneko maila lortuko du, 2020 eta geroko aldiko kohesio eta zenbait urtetarako finantza-markoaren europar politika berriaren negoziazioari ekiten zaion aldi erabakigarrian. Garraiorako artekari transeuroparren aldaketa, eremu atlantikoaren arteko lotura hobea, bai trenekoa bai itsasokoa, eta ekonomia urdinaren sustatzea Arku Atlantikoko Batzordeak bere influentzia osoa baliatuko duen beste arlo batzuk dira. Estrategia Atlantikoak jarraituko du izaten ekintza-ardatz nagusietakoa, eta, alde batetik Estrategiaren Ekintza-Planaren finantziazioaren hobekuntzaren alde egingo du, eta, bestetik, maila anitzeko gobernantza sustatuko du, non eskualde atlantikoek dagokien lekua izan dezaketen.Gaien araberako lan-taldeei dagokienez, hausnarketa eta proposamenetan zehaztapen handiagoa bilatuko da, baita arlo bakoitzean proiektu jakinen sustaketa ere. Euskal EGABk parte hartzen du Estrategia Atlantiko, Itsas Energia eta Garraiobideko Taldeen lanetan.