Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak

2014ko berriak

Hirugarren sektore sozialari buruzko Lege-Aurreproiektuari dagokion EGAB-ren Irizpena
Aurreproiektuaren helburua Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen lege-estatutua zehaztea da. Hirugarren Sektore horretan erakunde pribatuak, irabazi-asmorik gabekoak, gizarte-elkartasuna sustatu eta gizarte-eskubideak, gizarteratzea eta gizarte-kohesioa bultzatzera bideratutakoak, daude.  EGABk Hirugarren Sektore Soziala “euskal gizartearen oinarrizko aktibo” bezala kalifikatzen du eta lege-aurreproiektuaren oinarri diren printzipio eta irizpide orokorrak partekatzen ditu, baina hainbat gogoeta egin ditu eta ko...

EGAB-ren iritziz Industria-Jaudueren hasiera eta Industria-Erregistroa arautzen duen Proiektua egokia da
Dekretu-proiektuak industria-jardueren hasiera eta funtzionamenduaren araubide orokorra nahiz industria-erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen ditu, barneko merkatuari buruzko zuzentarau europarraren ondoren izan diren ondoz ondoko aldaketekin. Besteak beste, jarduera hasi aurreko baimenaren ordez aitorpen arduratsua egin behar da. EGABren irizpenak zenbait gomendio ditu. Ildo horri jarraiki, herritarren osasunaren eta segurtasunaren gainean inpaktu potentziala duten jarduerei buruzkoak izan dira eta laborategien kasua aipa...

Euskadiko turismo-mahaira sindikatu ordezkariak gehitzeko eskatu du EGABek
EGABek harridura azaldu du, Euskadiko Turismo Mahaia sortzeko dekretu-proiektuan ez dagoelako sindikatu-ordezkaririk, eta, ondorioz, “Euskadin adierazgarrienak diren sindikatu-erakundeetako bakoitzetik ordezkari bat" egoteko eskatu du.  Irizpenak modu positiboan baloratzen du “Administrazioaren aholku-organo bat sortzea Euskadin hain garrantzitsua den turismoa bezalako ekonomia-garapeneko sektorean”, eta egokitzat jotzen du proiektu hori izapidetzea, Turismo Mahaira sindikatu-ordezkaritza gehituta.  Eus...

Lurraldeen arteko desorekak EAE-n krisi ekonomikoaren testuinguruan
“Lurraldeen arteko desorekak EAEn krisi ekonomikoaren testuinguruan” deritzon txosten honen bidez, hauxe lortu nahi izan da: EAEko eskualdeen errealitatea hobeto ezagutzea, haien giza eta ekonomiaren arloko ezaugarri nagusiak laburbilduta, eskuragarri dugun informazio estatistikoa oinarri izanik. Azterturiko alderdietan eskualdeek duten egoera eta EAEko testuinguruan gaur egun duten posizioa definitzeko profila ezartzea. EAE barruko lurraldeen desberdintasunak zein neurritan eta zein alderditan handitu diren azt...

Euskadiko EGABen eskualdeko datuen bankua
Eskualdeko Datuen Bankuak euskarri bisual interaktiboa ematen dio Norberaren Ekimeneko “Lurralde arteko desorekak EAEn krisi ekonomikoaren testuinguruan” azterlanari. Azterlan horren helburuak gaur egungo egoera ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde batzuei eta besteei nola eragin dien aztertzea eta gaur egun –krisia zenetik sei urte igaro direla− zein diren demografia-egiturari eta ekoizpen-egiturari, lan-merkatuari eta bizi-baldintzei dagokienez Euskadin dauden lurraldeko desorekarik handienak. Beraz, txoste...

Euskadiko EGABk Atlantikoko Estrategiari buruzko bi batzar garrantzitsutan parte hartu du
Euskadiko EGABk Atlantikoko estrategia abiarazteko lan baten partaide da, Atlantikoko eskualdeetako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialen sarearen esparruan. Urriaren 21ean, Akitaniako eta Bretainiako EGABen ordezkariekin batera, lan horretatik eratorritako lehen datuak aurkeztu zizkion Europako Batzordearen MARE zuzendaritza nagusiaren Atlantikoko Itsasoko Unitate Politikoari. RTAk ezarpen prozesu osoaren jarraipena egitea adostu du, prozesu erdian tokian bertan izandako garapenari buruzko datuak eta Ekintza Plana berrikusteko gogoetak izateko eta ...

Euskadiko EGABk Europako Eskualde Periferikoen eta Itsasokoen Batzar Nagusian parte hartuko du
Europako Eskualde Periferiko eta Itsastarren Konferentziak (EPIK) eta Arku Atlantikoa Batzordeak (AAB) irailaren 24-26an beren batzar nagusiak egin dituzte Västerbotten Suediako eskualdean. Euskadiko EGABk bilera horietan parte hartu du STAren (AABren kidea) burutza duen neurrian eta landutako gaiak garrantzitsuak zirelako; nolanahi ere, Europan egunerokoak eta eskualde periferiko eta itsastarretan, besteak beste, Euskadin, eragin handikoak. Beraz, interesgarritzat jo dugu datu eta ekarpen aipagarrienekin laburpen bat egitea.  Arku A...

EGABek merkataritza-jarduenari buruzko Legea aldatzeko Aurreproiektua bertan behera uzteko eta beste araudia bat aurkezteko eskatu du
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak desegokitzat jo du Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak aurkeztutako "Merkataritza-jarduerari buruzko Legearen laugarren aldaketaren Legearen Aurreproiektua" eta aurkeztutako legezko testua bertan behera utzi eta beste araudia bat aurkezteko eskatu du. Jaurlaritzak proposatutako aldaketa estatuko merkataritzako ordutegiei buruzko legea betetzearekin lotuta dago. Lege horrek "turismo ugariko eremua" aitorpena ezarri du biztanle kopuru jakin bat eta urteko ostat...

EGABek babesten du hotelen antolamendua ezartzen duen Dekretuaren aldaketa
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz, egokia da hotelen antolamendua ezartzen duen dekretuaren bigarren aldaketa. Aldaketa horiekin konponbidea eman nahi zaio salbuespenen araupetzeari eta argitu nahi du kategoria eta taldea aldatzeko prozedura. Halaber, ezartzen da publizitatean Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen Erregistroko inskripzio-zenbakiak jaso beharra dagoela.   Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz, egokia da hotelen antolamendua ezartzen duen dekretuaren bigarr...

EGABeren iritziz, egokia da adikzioen Lege Aurreproiektua
Arau horren xedea da adikzioen esparruan garatu beharreko neurriak eta ekintzak arautzea, honako arloetan: osasunaren sustapena, prebentzioa, eskaintzaren gutxitzea, laguntza, gizarteratzea, prestakuntza eta ikerketa, eta erakunde-antolamendua. Berritasun gisa eta adikzio-gaitasuna duten substantzia tradizionalekin batera, lege berriak jokabidezko adikzioak edo substantziarik gabeko adikzioak jasotzen ditu, bai eta haien aurrekari diren arrisku-faktoreak ere.  EGABek jotzen du"ongi kohesionatuta eta egituratuta dagoen"  lege aurr...

Page 2 of 6First   Previous   1  [2]  3  4  5  6  Next   Last