Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak

2015ko berriak

EGABren Irizpena, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzu Zorroari Buruzkoa
EGABk egokitzat jotzen du “Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzu Zorroari buruzko Dekretu-Proiektua” izapidetzea, zenbait oharpen egin ondorik. Aholkularitzaren arloko organo honen aburuz, proiektu hori beranduegi iritsi da, eta hura izapidetzeak gizarte-eragileen partaidetza handiagoa eta haiekin gehiago hitz egitea eskatzen zuen.   Lurralde guztietan gai honi buruzko arreta orokor eskuragarri eta zuzena berma dadila eskatu du Batzordeak, eta egokitasuna zehazterakoan diskrezionaltasun gehiegi iz...

ANGSren proposamenak, Estrategia Atlantikoa eraginkorra izateko
ANGSren proposamenak, Estrategia Atlantikoa eraginkorra izateko
Joan den otsailaren 19an Sare Transnazional Atlantikoaren Osoko Bilkurak Estrategia Atlantikoa ondo egin eta horren arrakasta lortzeko baldintzei buruzko lehenengo txostena onartu zuen. Horretan Euskadiko EGAB txostengilea izan da, Akitaniako EGABrekin batera. Halaber, honakoek parte hartu dute: Basse-Normandie, Bretainia, Pays de la Loire, Erdialdeko Eskualde, Limousin, Poitou-Charentes, Galizia, Andaluzia eta Kanarietako EGABek eta Portugalgo, Erresuma Batuko eta Irlandako antzeko ekonomia- eta gizarte-eragileak ordezkatzen dituzten erakundee...

Enplegu, Prezio eta Soldaten adierazleak, 2015ko Martxoa
LAN MERKATUA A. EUSTAT – BJSI* BATEZ BESTEKOA BATEZ BESTEKOA 2013 BATEZ BESTEKOA 2014 I 2014 II 2014 III 2014 IV 2014 Jarduera-tasa ...

Euskadiko EGABen lehendakaritza atlantikoaren balantzea
Euskadiko EGABen lehendakaritza atlantikoaren balantzea
Euskadiko EGABk STAko Burutzaren agintaldia amaitu berria du. Bi urtez baino gehiagoz, Euskadiko EGABk Atlantikoko fatxadan dauden eskualdeetako ekonomia- eta gizarte-eragileen sarearen jarduerak ordezkatu, zuzendu eta koordinatu ditu. Aipatu erakundearen helburua Atlantikoan eragina duten arazo erkideei buruz proposamenak aztertu eta egitea da. Frantzia eta Espainiako eskualde eta autonomia erkidegoetako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeek, baita Portugal, Erresuma Batua eta Irlandan pareko beste erakunde batzuek ere osatzen dute. &nb...

Euskadiko EGAB-ren zuzendaritza talde berria gaur Lehendakariarekin bilduko da eta 2014ko jarduerari buruzko azterketa egingo du
EGABk joan den urtean 15 irizpen egin zituen, euskal gobernuak aurkeztutako proiektuei buruz. Halaber, ekimen propioko 3 azterlan garatu zituen, familien gainzorpetzeari, EAEn krisi ekonomikoaren esparruan lurralde-desorekei eta enpresa-dinamismoari nahiz aberastasuna eta enplegua sortzeari buruz. Azkenekoa azterketa-fasean dago. 2014. urtean Euskadiko EGABk Mugaz Haraindiko Atlantikoko Sarearen (RTA) burutza izan zuen. Bertan hurrengo herrialdeetako EGAB izenekoak bilduta daude: Euskadi, Galizia, Kanariak, Andaluzia, Akitania, Poitou-...

EGABren jarduerak 2014. Urtean
Urte horretan, zenbait alor jorratu ditu Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak: aholkularitza-jarduerak, Memoria Sozioekonomikoa, Norberaren Ekimenezko Azterlanak eta Europako lankidetzaren eremuko jarduerak.    Aholkularitzaren arloko jarduerak aski egin dute gora, zeren 2014an 15 irizpen eman baitziren, eta 2013. urtean, berriz, 7 irizpen; horrek esan nahi du lehenago eman ohi zen irizpen-kopurura iritsi dela. Hala ere, onarpen-mailaren araberako jarraipena eginez gero, maila ertainean eta goi mailan portzentajea % 42 ingu...

Hazkuntza ekonomikoaren eta enpleguaren itxaropenak hobetu dira, nahiz eta hazkuntza ahula eta dibergentea izan
2014. urtean, Italian eta Kroazian izan ezik, Estatu kide guztietan BPGa haztea aurrez ikusia dago.   NDFk eta Batzorde Europarrak duela gutxi neguko aurreikuspen ekonomikoak argitaratu dituzte eta erantsi den taulako datuetan ikus daitekeen bezala, NDFk 2015. eta 2016. urteetarako Batzorde Europarrak azaldutakoak baino BPGaren hazkuntza-tasa txikiagoak aurrez ikusten ditu, Erresuma Batuaren eta Estatu Batuen kasuetan izan ezik, nahiko antzekoak edo arinki handiagoak baitira.   Gainera, NDFk 2014. udazkeneko txostenarekiko taulan ...

EGABren Irizpena eta gogoetak Merkataritza Ganberetan Hauteskunde-Prozesua araupetu duen Dekretuari buruz
EGABren aburuz, egokia da Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera Ofizialen hauteskunde-prozedura araupetu duen Dekretu-Proiektuaren izapidetzea eta horien gobernu-organoen osaera; horri buruz, zenbait gogoeta zehatz egin ditu irizpenean.  Euskal Autonomia Erkidegoan gai horri dagokionez egin den lehenengo arauketa denez, EGABk ondokoa eskatzen du: “garapen arauemaile oso eta integrala taxutzeari ahalik eta arinen ekitea, oinarrizko legeak autonomia erkidegoei baimentzen dizkien alderdi guztiak argitze eta ze...

EGABk egokitzat jotzen du Euskal Herriko Fundazioei buruzko Legearen Aurreproiektua, zenbait gogoeta kontuan hartuz
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak egokitzat jotzen du Euskal Herriko Fundazioei buruzko Legearen Aurreproiektuaren izapidetzea, eta ildo horri jarraiki,arau horren gaineko zenbait gogoeta ere egin ditu . Kontsultatu den legegintzako ekimen honen helburua, alde batetik, arlo horri buruzko arautegia eguneratzea da, arautegi hori duela 20 urte onetsi baitzen, eta bestetik, denbora-tarte horretan gertatu diren egokitzapenak arau bakar batean jasotzea.  Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Ba...

Emilia Málaga, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko Idazkari Nagusia berria
Emilia Málaga, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko Idazkari Nagusia berria
Emilia Málaga Pérez Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusi izendatu berri dute, gaur egungo Euskal EGABeko buru Francisco José Huidobroren ordez.   Emilia Málaga (Portugalete, 1971) Zuzenbidean lizentziatua da, eta ibilbide profesionala UGT Euskadi sindikatuan egin du; bertan, Emakumearen arloko arduraduna izandakoa da, eta, halaber, Batzorde Betearazleko Nazioarte eta Berdintasuneko idazkaria izan zen, baita UGTko Nazioarteko Politikako Kontseilu Konfederaleko kide ere.  ...

Page 6 of 7First   Previous   1  2  3  4  5  [6]  7  Next   Last