Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
osteguna, 18 uztailak 2019
  • EGABek positiboki baloratu du proposamena, eta kontuan hartzeko zenbait alderdi nabarmendu ditu. Aldaketak, beste helburu batzuen artean, Berdintasun Plan bat ezartzen du hamar pertsona edo gehiagoko erakundeetarako, aldaketa batzuk zenbait eskakizunetan eta sarera bi eragile berri batzea
  • Urte hauetan zehar sarean sartu nahi duten hainbat erakunde eratu direnez, EGABek honako hausnarketa hau egiten du: ugaritze hori benetan beharrezkoa bada, koordinazioa edo bikoiztasuna ote dagoen; izan ere, horrek badu bere garrantzia, eska daitekeen finantzaketa pribatuaren zenbatekoa aldatzen da eta.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak egokitzat jo du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzen Euskal Sarearen eraketa eguneratu eta arautzen duen dekretuaren (ekainaren 23ko 109/2015 Dekretua) hirugarren aldaketak dakarren arautze-proiektuaren izapidetzea, organo aholku-emaile honek egindako gogoetekin batera. Testua Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako Sailak bidali du.

Aldaketa berri honek, beste helburu batzuen artean, honako hauek biltzen ditu: batetik, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Plan bat izateko beharra hamar langile edo gehiagoko lantaldea duten erakundeetan; eta bestetik, aldaketa batzuk zenbait eskakizun, definizio eta izendapenetan. Horrez gain,eragile berezien kategorian bi eragile berri txertatu dira (BIOEF Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioa eta BRTA, Euskadiko zientzia- eta teknologia-partzuergoa Basque Research and Technology Alliance).

EGABek positiboki baloratzen ditu proposatutako aldaketak: Izan ere, modu zuzen eta bateratuan (antzeko terminologiarekin) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzen Euskal Sarearen errealitateari egokitutako eran proposatu da. Hala ere, kontuan hartu beharreko zenbait alderdi nabarmendu ditu.

Zentroak ugaritzea

EGABek ulertzen du aldaketak hasierako araudian jasotako zenbait eskakizun urratu izanaren eta azken urteetan sarean sartu nahi duten hainbat erakunde eratu izanaren ondorio direla. Ildo horretatik, honako hausnarketa hau egiten du: ugaritze hori benetan beharrezkoa bada, koordinazioa edo bikoiztasuna ote dagoen; izan ere, horrek badu bere garrantzia, eska daitekeen finantzaketa pribatuaren zenbatekoa aldatzen da eta.  

Horrez gain, irizpenak eskatzen du finantzaketaren (publikoaren zein pribatuaren) ehunekoen eta mugen oinarriak azaltzeko, bai eta, osasun ikerketako zentroen kasuan, I+G+b-ko emaitzen merkataritza ustiapena egiteko aukera ere. Hamar pertsona edo gehiagoko lantaldea duten erakundeetan Berdintasun Plana ezartzeko aipatutako eskakizunari dagokionez, Batzordeak proposatzen du epe progresiboak ezartzeko, ezarpena baldintzarik onenetan egiteko, betez ere ekimenaren izaera aitzindaria kontuan izanda.