Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
astelehena, 16 irailak 2019
  • Batzordeak era positiboan baloratzen du kontsultatu den proiektua eta laguntzen aurreko beharkizun moduan ostatuak derrigorrez sasoiko langileen higiezinen eta ekipamenduen Erregistroan inskribatzea ezarri du; halaber, inguruabar jakin batzuetan nekazaritzako ustiategi baten errentariak diren pertsonek ere horietara iristeko aukera egotea proposatu du.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz egokia da “Nekazaritza-sektorean sasoiko langileen ostaturako higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzak” dekretuaren proiektuaren tramitazioa, eta organo honek egiten dizkion iruzkinak kontuan hartzeko eskatzen du. Testua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak igorri du.

2004an zehar EAEk sasoiko langileei arreta integrala eskaintzeko lau plan jarri zituen abian eta Eusko Jaurlaritzaren obligazioa da autonomia erkidegoan zerbitzuak garatzen dituzten sasoi baterako langileak diren pertsonen bizi- eta ostatu-baldintzen bermatzailea izatea. Ildo horretatik mantendu egiten da pertsona hauentzat talde-ostatu publikoak eta pribatuak areagotzearen eta hobetzearen eta lanak eta osatuak baldintza duinak izango dituztela bermatzearen beharrizana. Horregatik EGABek maila positiboan baloratu du kontsultatu den proiektua, “laguntzak mantentzeko eta laguntzen beharrizan berriei eta gaur egunekoei egokitzeko aukera emango duelako”.

Dena dela, aintzat hartu beharko diren alderdi batzuk aipatzen ditu. Horrela, Batzordeak uste du Memoria Ekonomikoan zehazten diren erreformak (aldaketak eskabidean, diruz lagun daitezkeen ekintzetan, balorazio-irizpideetan, gehieneko zenbatekoan, adjudikazio-prozeduran...) Dekretuaren Zioen Azalpenean sartu beharko liratekeela, “eta baita burututako diagnostikoan oinarritutako horien justifikazioa ere, horrela hobeto ulertuko litzatekeelako atal xedatzailearen edukia”.

Irizpenak azpimarratzen du derrigorrezkoa dela ezartzea laguntzen aurreko beharkizun moduan ostatuak derrigorrez sasoiko langileen higiezinen eta ekipamenduen Erregistroan inskribatu beharko direla eta ezinezkoa izango dela erregistratu gabe dagoen ostatu bati diru-laguntza ematea. Halaber xedapen gehigarri bat sartzea proposatzen du pertsona fisikoen ustiategi txikien artean araua era egokian zabaltzeko, “nekazaritzaren arloko elkarteek horri buruzko informazioa ez badiete ematen saila delako indarrean jartzearen eta urteko deialdien aginduen berri izatea”.

Azkenik, inguruabar jakin batzuetan nekazaritzako ustiategi baten errentariak diren pertsonek ere laguntza horietara iristeko aukera egotea proposatu du, dekretuak pertsona onuradunen izaera ustiategiaren titularrak diren pertsonentzat mugatzen duelako.

Irizpena 13