Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

4/15 Irizpena

4/15 Irizpena

4/15 Irizpena Suaren Prebentzio eta Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Lege Arauemailearen Aurreproiektuari buruzkoa

CESEGAB

CESEGAB

BILBAO

1

I. AURREKARIAK

2015eko martxoaren 9an, Segurtasun Sailaren idazkia jaso zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean, Suaren Prebentzio eta Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Lege Arauemailearen aurreproiektuari buruzko txostena eskatzeko aurkeztua. EAEk segurtasun publikoaren, babes zibilaren eta larrialdien arloan eta Autonomia Estatutuaren 17 eta 10.4 artikuluetan funtzio publikoaren araupeketan eratxikita dituen eskumenak erabiliz, hurrenez hurren, eta kontuan izanik tokiko autonomiak nahiz Lurralde Historikoen Legeak araudi autonomikoa betearaztearen arloan ezarritako eratxikipenak, hau da, suteei aurre egiteko araudian ezarritakoak, hona hemen Legearen Aurreproiektuaren xedea: EAEko suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu jarduera antolatzea, baita euskal administrazio publikoetako izaera horretako zerbitzuak eta haien pertsonalaren araubidearen bereizitasunak araupetzea ere. Aurreproiektuak indarrik gabe uzten duen Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legean izan dira orain artean bereizitasun horiek.

2015eko martxoaren 23an, Legearen Aurreproiektuaren bertsio aldatua jaso zen, sail berak igorria, non legegintzako aurreproiektuaren zenbait xedapen aldatzen diren.

Martxoaren 9an, lehen agiria helarazi zitzaien Batzordeko osoko bilkurako kideei, proposamenak eta iritziak igor zitzaten. Martxoaren 23an, kontsultako izapidetzea hasi zen berriz ere, eta xedapen berriei buruzko proposamenak eta iritziak bidaltzeko eskatu zen. Horien guztien berri eman zitzaion Lan Batzordeari, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamenduaren Arautegian ezarritakoarekin bat etorriz.

2015eko apirilaren 24an, Ekonomi Garapeneko Batzordea bildu zen, eta bertan erabakitakoak oinarri hartuta, honako Irizpen Proiektu hau eman da, Batzordearen apirilaren 29ko osoko bilkuraren irizpenpean jartzeko. Aho batez onetsi zen bertan.

II- EDUKIA

Honako hauek ditu kontsultarako jarritako Legearen Aurreproiektuaren testuak: Zioen Azalpena, 33 artikulu, Xedapen Gehigarri 1, 5 Xedapen Iragankor, Xedapen Indargabetzaile 1 eta 2 Azken Xedapen.

Zioen azalpena

Zioen azalpenean nabarmentzen denez, larrialdietan laguntzeko eta babes zibila emateko euskal sistemako funtsezko edo oinarrizko zerbitzuak dira, hala direla ezarrita baitago Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 38ko 15/2012 Legean. Gainera, funtsezko zerbitzuak eta Euskadin suhiltzaileen zerbitzuak deritzen horien tradizio luzea izanik ere, zerbitzuok ez dute lege-lerrun propioko araurik. Izan ere, Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen araubide juridikoko zehaztapenen menpe daude.

EAEko erakundeek, tokiko aldundiek eta tokiko erakundeek dituzten eskumenei dagokien arloa da, non azken bi horiek diren zerbitzua tokian bertan ematen duten administrazioak.

Egoera hori azpimarratu nahi du Aurreproiektuak. Hartara, suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuek gizartean duten garrantzia nabarmenduko duen araua izan behar da, zerbitzua identifikatzeko oinarrizko ezaugarriak arautzeko eta arloan eskumena duen erakunde bakoitzak bere eskumenetatik ekin diezaion suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuen eredu zehatzari, betiere beren beharren arabera.

Xedapenak

Xedapen orokorrei buruzko I. kapituluak legearen xedea eta eremua eta helburuak ezartzen dituzten bi artikulu dauzka.

II. Kapituluak, “Euskal Administrazio Publikoen suaren prebentzio, itzaltze eta salbamendu zerbitzuak” izenekoak zerbitzu horien araupeketa dakar. Kapituluaren 15 artikuluak antolatzeko erabilitako hiru ataletan, Aurreproiektuak “Zerbitzuen definizioa eta ezaugarriak” aztertzen ditu, eta horien izaera, eginkizunak, jarduteko printzipioak eta ahalmenak ezartzen ditu. Ondoren, “Zerbitzu horiekiko eskumenen arloko mugak” deritzona dator, eta banaka tratatzen ditu udalerriei, lurralde historikoei, erakunde komunei eta koordinazio batzordeari eratxikitako erantzukizunak. Azkenik, “Zerbitzuen antolamendua eta funtzionamendua” aztertzen da, hauexei buruzko xedapenak emanda: kudeatzeko era, jarduketa-eremua, lurralde-eremua, lankidetzarako mekanismoak, antolamendua, pertsonala, agintaritzako agenteak eta uniformeak, ekipamendua eta lanbide identifikazioa, suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuekin lotuak.

III. kapitulua suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako funtzionarioen Estatutu Erregimenari buruzkoa da, eta horren 11 artikuluetan, erregimen horren bereizitasunak araupetzen ditu. Hartara, honako hauek zehazten ditu: erregimen aplikagarria, sailkapen-taldeak, zerbitzuetan sartzea, barne-igoera, hautaketa-prozesua, prestakuntza eta praktika-aldia, bigarren jarduerako egoera eta diziplina araubidea, falta larrien eta oso larrien tipifikazioa barne.

IV. kapituluak “Suhiltzaile boluntarioak” du izenburu, eta hiru artikulutan definitzen ditu suhiltzaileak, horien eraketa eta suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuekin dituen erlazioak, baita suhiltzaile boluntarioa izatea lortzeko egin beharrekoak ere.

V. kapituluak, azkenik, enpresetako sua itzaltzeko zerbitzuak araupetzen ditu, “Enpresako suhiltzaileak”, eta horri buruzko kontzeptua eta beharrezko baldintzak zehazten ditu, baita suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuekin loturiko haien jarduera ere.

Aurreproiektuak Xedapen Gehigarri bat ere badu, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuen administrazio titularren arteko beharrezko lankidetza-akordioak gauzatzeari buruzkoa da, baita beharrezko tituluak lortzeko irakaskuntzako euskal hezkuntzako agintariek akordioak garatzearen gainekoa ere.

Bost xedapen iragankorrek hauexek aztertzen dituzte, hurrenez hurren: barne arautegiak egokitzea, lanbide egitura berrira egokitzea, hautaketa-prozedurak, enpresako suhiltzaileak eta suhiltzaile boluntarioak.

Xedapen indargabetzaile batek larrialdien kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen “Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuak” izeneko IV. Kapitulua indargabetzea xedatu du, baita herritarrek larrialdietan laguntzeko euskal sisteman euren borondatez parte-hartzeari buruzko urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuko III. Kapitulua ere.

Bi azken xedapenak lege berria indarrean sartzeari eta Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 28. artikuluko 3. idatz-zatiaren aldaketa berriari buruzkoak dira.

III.- GOGOETA OROKORRAK

Legegintzako ekimenari buruzko balorazioa

Gure irizpenpean jarritako aurreproiektuaren xedea da suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamenduaren jarduera antolatzea, dela euskal administrazio publikoek kudeaturiko zerbitzuen araupeketaren aldetik, dela bere pertsonalak estatutuen araubidean dituen bereizitasunaren aldetik.

Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuak hainbat maila instituzionaletako eskumenak batera dituen arloa dira Euskadin. Erakunde komunek, Autonomia Estatutuaren arabera, eskumenak dituzte segurtasun publikoaren, babesaren eta larrialdien arloan; Foru Aldundiek, Lurralde Historikoei buruzko Legearen arabera, betearazteko eskumena dute suaren kontrako borrokaren arloan. Nahikoa biztanleria duten udalerriei, berriz, zerbitzua ematea dagokie, Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzko Legearekin bat. Honelaxe zehazten da tokian bertan egun dagoen errealitatea: suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzua ematen dute hiru hiriburuek, foru aldundiek eta Aiarako partzuergoak, guztira 25 parkek, EAE osoari zerbitzua emateko, baina ezaugarri desberdinak dira erakundeen eta lurraldeen artean.

Arloaren ordenamenduari dagokionez, suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuak Euskadiko Segurtasun Publikoa Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legean daude xedaturik; izan ere, euskal antolamenduaren funtsezko araua da segurtasun publikoaren arloan. Lege horren arabera, larrialdietan laguntza eta babes zibila emateko euskal sistemaren funtsezko edo oinarrizko zerbitzuak dira, eta suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuei buruzko araupeketa eta beren pertsonalak estatutuen araubidean dituen bereizitasunak, larrialdietan laguntzeko eta babes zibilerako euskal sistemaren beste zerbitzu batzuk ez bezala, Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legean daude bilduta, baina orain artean ez da arlorako araudi propiorik egin.

Testuinguru horretan, aurkeztu zaigun legegintzako ekimenari buruzko balorazio ona egiten dugu; izan ere, araudi propioa emango dio suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamenduaren moduko arloari eta, horri esker, zalantzarik gabe, egoera hobea izanik eta legeak kontrolatzeko legebiltzarraren bermearekin landuko dira suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamenduaren jardueraren bereizitasunen gaineko arauak, baita langintza horren inguruabar bereziak ere. Erakunde komunek arlo horretako eskumenak erabiltzeari esker, era berean, osotasuna eman dakioke arauari, zerbitzua antolatzeko eta kudeatzeko irizpideen aniztasuna gainditzeko, foru eta tokiko erakundeen autonomiaren printzipioa hedatzearen ondoriozkoa. Gainera, izaera homogeneoa eta unibertsala eman dakieke suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuei, eta EAE osoan berdintasunean ematea bermatzen du izaera horrek. Ildo horretan, aurreproiektuak erakunde komunen, foru aldundien eta tokiko erakundeen arteko eskumenak mugatzeko egiten dituen ahaleginak azpimarratu behar dira. Izan ere, legez zerbitzurako ezarritako oinarrizko ezaugarri komunak zehaztuko dituen eremua argituta eta zerbitzua EAEko lurralde osoan emango dela bermatuta, eredua euren errealitatera eta beharretara egokitzeko modua izango dute administrazio titularrek.

Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuen araupeketarako lege espezifikoa egiteari buruzko balorazio ona adierazi ondoren, Batzorde honek beharrezkotzat jotzen du ondorengo gogoetak egiteari zenbait alderdiren inguruan.

Aurretiazko gogoeta

Lehenik eta behin, aurretiazko gogoeta sortzen zaigu, hain zuzen ere legearen aurreproiektua egiteko jarraituriko prozedurari buruzkoa, zeren eta ez baita negoziaziorik izan sindikatu nagusiekin, suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako pertsonalaren lan-baldintzekin zuzenean loturiko hainbat xedapenen inguruan.

Finkaturik dagoen eta konstituzioaren babesa duen funtsezko eskubidea da sindikatuan jarduteko askatasunerako eskubidea, lege organikoan garatua, eta negoziazio kolektiboa da eskubide horren adierazpenik nabarmenena. Negoziazio kolektiboari eta herri administrazioetako lan-baldintzak ezartzean parte hartzeari dagokionez, hauxe xedatu du Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legean: funtzionario publikoen lan-baldintzen negoziazio kolektiboa egiteko, Askatasun Sindikalaren Legean eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren legean bertan aintzatetsitako ordezkaritza-ahalmena erabiliko da.  Irizpen honen xedeko legearen aurreproiektuak hainbat xedapen ditu -3.5, 15, 19, 21, 22, 23, 24, 25,26, 27 art., eta xedapen iragankorretan ezarritakoak-, suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako pertsonalaren lan-baldintzen eremukoak, hain zuzen ere Segurtasun Sailaren eta sektoreko sindikatu ordezkarien arteko negoziazioen menpe jarri beharrekoak, baina sindikatuek entzunaldirako izapidetzean edo Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Funtzio Publikoari buruz eginiko txostenaren izapidetzean parte hartzeak ezin ordezka dezake legean ezarritako negoziazio kolektiborako nahitaezkotasuna. Beraz, hori ez betetzeak etorkizuneko legearen zuzenbide osoko ezdeustasuna kaltetuko luke. Horrexegatik guztiagatik eskatzen diogu Sailari Legearen Aurreproiektuaren izapidetzea eten dezala, negoziazioa hasi eta negoziazio horretan lor litezkeen akordioak sartzeko. Hala, indarreko legeria beteko da.

Aurretiazko gogoeta egindakoan, kontsultan jarri zaigun aurreproiektuari buruzko honako gogoeta orokor hauek proposatuko ditugu.

Eskumenak mugatzeko ahalegina

Lehenik eta behin, berriz ere aipatu behar dugu lege aurreproiektuak EAEn dauden erakundeen arteko eskumenen inguruko eskumenak mugatzeko egin duen ahalegin handia, baina oraingoan hauxe azter dezala eskatzen diogu Segurtasun Sailari: beste urrats bat harago egin eta aurrerapenerako ikuspegia ematea lege proiektuari suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamenduaren zenbait alderditarako politika komunak ezartzean, baita zerbitzu jakin batzuk emateko ere.

Aurreproiektuaren egungo bertsioan, foru aldundiek izango dute eskumena zerbitzuak emateko eremu geografikoak zehazteko eta zerbitzugintza hori lurralde historikoaren eremu osora zabaltzen dela bermatzeko, baina autonomia erkidegoko erakunde komunek legearen arauak garatu baino ez dute egingo komunak izan behar duten sartzeari buruzko araubidearen bereizitasunei dagokienez.

Esaterako, komenigarria izan liteke zehaztapenen bat ezartzea, erakunde komunek berariazko neurriak hartzeko modua izan dezaten hainbat administrazioren arteko koordinazioa (forukoak izan nahiz tokikoak izan) beharrezkoa denean. Ekipamenduen eta materialen normalizazioa eta homologazioa eta suteetan esku hartzeko estatistika-eredu komuna sakondu beharreko beste arlo batzuk izan litezke, zeren eta organo aholku-emailearen esku uzten baitu aurreproiektuak arlo horiek gauzatzea, hots, Suaren Prebentzio, Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuetan Koordinazio Batzordearen esku.

Suhiltzaileen kidegoan sartzeko gehieneko adina

Bestalde, aztergai dugun lege aurreproiektuan ez da aipatzen suhiltzaileen taldean sartzeko gehieneko adina, eta isilune horretaz ohartarazi behar dugu, zeren eta beharbada egokia izan bailiteke Lege Aurreproiektuan horri buruzko xedapenak ematea, gehieneko adina baztertzeko nahiz zenbait kidegotan sartzeko baldintza gisa sartzeko. Suhiltzaileen kidegoan sartzeko deialdietan gehieneko adina sartzeak, baldin eta diskriminaziorako zioa bada edo ez, gatazka ugari sorrarazi ditu maila judizialean, eta oso garrantzitsua da, ondorio horietarako, Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia aipatzea. Izan ere, 2010eko urtarrilaren 12ko bere Wolf epaian ebatzi zuenez, 2000/78/CE Zuzentarauaren2000/78 Zuzentarauaren 6.1. artikuluan, justifikatu egiten da tratu-desberdintasuna adinagatik zenbait kasutan. 1. 2. artikuluko 2. idatz-zatian xedaturikoa gorabehera, estatu kideek xedatu egin dezakete adinaren ziozko tratu-desberdintasuna ez dela diskriminazioa baldin eta objektiboki eta zentzuz justifikatuta badago Nazio Zuzenbidearen baitan, enplegu politikarako, lan-merkaturako eta lanbide heziketarako politiken helburu legitimoak barne, eta helburu hori lortzeko bitartekoak egokiak eta beharrezkoak badira. Tratu-desberdintasun horien barruan, hauexek izan litezke bereziki: • a) enplegua eta lanbide-heziketa eskuratzeko baldintza bereziak ezartzea eta enpleguaren eta lanaren inguruko baldintzak ezartzea, iraizpenerako eta ordainsarietarako baldintzak barne, gazteentzat, langile zaharrenentzat eta beren kargurako pertsonak dituztenentzat, betiere haien laneratzea errazteari edo pertsona horien babesari begira; • b) gutxieneko baldintzak ezartzea adinaren, lanbide-esperientziaren edo horrekin loturiko zenbait abantailen aldetik; • c) kontrataziorako gehieneko adina ezartzea, kasuan kasuko lanpostuaren prestakuntzarako baldintzetan edo erretiroa aurreko zentzurako jardueraren aldirako beharrean oinarritua” 4. artikuluko 1. idatz-zatian, baimena ematen zaie estatu kideei salbuespenak ezartzeko tratu-berdintasunaren printzipioan, noiz-eta tratu-desberdintasun horren oinarria den zioarekin loturiko ezaugarri bat, eta ez zioa bera, funtsezko lanbide beharkizun determinantea denean, betiere xedea legitimoa bada eta beharkizuna emanda badago. Kasu zehatz honetan, Justizia Auzitegiaren iritziz, suhiltzaileen zerbitzu teknikoari atxikitako eginkizunak burutzeko gorputz gaitasun handia izateak lotura zuen adinarekin, eta sua itzaltzeko edo pertsonak salbatzeko eginkizunetan bereziki gaitasun fisikoa handia behar da, soilik funtzionario gazteek edo adin jakin batera arteko gazteek egin ditzaketen funtzioak baitira.

Testuinguru horretan, badirudi beharrezkoa dela aurreproiektuan beren beregi ezartzea suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuan sartzeko gehieneko muga, zeren eta ezinezkoa izango baita ondoren arau bidez sartzea, “Funtzionario publikoen estatutua” delako, Legearen erreserbaren xedeko arloa hain zuzen.

Eztabaida pizten dutenak

Azkenik, suhiltzaile boluntarioak eta “suhiltzaile laguntzailea” aurreproiektuaren aplikazio-eremuan sartzeak zailtasunak dakarzkigu. Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuak oinarrizko izaeragatik bereizten dira, baita beren espezializazioagatik eta nahitaezko prestakuntzagatik, espezializazioagatik eta etengabeko trebakuntza eguneratuagatik. Nekez uler daiteke horrelako ezaugarriak dituen lanbide jarduna boluntarioen jarduerarekin bateratzea; izan ere, printzipio eta asmo laudagarriak izan arren, zaila da beharrezko prestakuntza maila lortzea eta mantentzea. Bestalde, ageriko kontraesanak ikusten ditugu lege aurreproiektuak suhiltzaile boluntarioei ematen dien bultzadaren eta profesionalek zerbitzua emateko lurralde eremuaren arabera. Izan ere, aurreproiektuak profesional horiek ziurtatu eta indartzeko asmoa du, eta halaxe islatzen da aurreproiektuaren zioen azalpeneko testuan bertan: “suhiltzaileen zerbitzuek tradizio luzea dute gure herrian, nahiz eta azken hamarkadetan hobetu den profesionalen zerbitzugintzaren lurralde bermea”.

Horregatik guztiagatik, suhiltzaile boluntarioak soilik salbuespenezko baliabide gisa proposatu behar direla deritzogu, kasuan kasuko lurraldean arlo horretan eskumena duten zerbitzu publikoen ikuskaritza zorrotzaren pean, betiere suhiltzaile boluntarioa izateari eusteko edo, hala denean, ukatzeko modua berrikusteko beharrezko jarduketak aldizka ezarrita.

15.5. artikuluan ezarritako “suhiltzaile laguntzailea” delakoari dagokionez, lanaldi partzialeko zerbitzugintzan aritzeko biztanleria txikiko herriak biltzen dituzten eskualdeetan edo landa-eremuetan, gure ustez ez da egokia lege aurreproiektuan sartzea. Testuan jasota dagoen moduan, behin-behinekotasunean eta eraginkortasunerako berme urriekin lan egiteko jarduna da, zeren eta horrelako zerbitzua ematea funtsezko osagarri hauekin lotuta baitago: profesionaltasuna, prestakuntza, esperientzia, dedikazio osoa edo esku hartzeko denborak. Gainera, prestakuntza eta baliabideak falta zaizkio, eta egin beharreko atazak eta ataza horiei buruzko baldintzak ez daude zehaztuta. Beraz, kalitate txikiko zerbitzua emango da egoera horretan, segurtasun kolektiboaren eta zuzenean kalteturikoen kalterako. Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuak definitzen dituzten ezaugarriekin daude zuzenean lotuta zerbitzu horien berezitasunak: langileen profesionaltasuna, lurralde estaldura eta esku hartzeko batez besteko denborak. EAEren tamaina geografikoak eta lurraldean esku hartzeko hitzarturiko mekanismoek bermatu egiten dute esku hartzeko batez besteko denbora gehienez 40 minutukoa izatea hurbileneko suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzutik urrunen dauden tokietan. Halako inguruabarretan, suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako profesionalak baino “hurbilagoko” suhiltzaile boluntarioak izateak ez du bermatzen esku hartze erabakigarririk, ez denboraren aldetik ez eraginkortasunaren aldetik.

Horregatik guztiagatik, suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuek eta beste talde batzuek beste autonomia erkidego batzuetan izandako esperientzia negatiboarekin batera, suhiltzaile laguntzaileak aurreproiektutik kentzearen alde gaude.

IV.- GOGOETA ESPEZIFIKOAK

4. artikulua.- Jarduteko printzipioak

Xedapen honetan, suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuen jarduketaren oinarrizko printzipioak ezarri dira. Batzorde honek honako gogoeta hauek planteatzen ditugu a) eta d) hizkien inguruan:

a) Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoa errespetatzea.

Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak errespetatzea Konstituzioaren beraren eta itun komunitarioen ondoriozko aginduzko araua izanik, gure ustez ez da beharrezkoa aipatzea. Irizpide hori jarraitzekotan, printzipio konstituzional guztiak sartu beharko lirateke testuan.

d) Gaitasun, lankidetza, koordinazio, laguntza, elkartasun, elkarrekiko laguntza, erantzukizun, osagarritasun, subsidiariotasun eta integraziorako gaitasun printzipioen arabera jardutea, pertsonen eta ondasunen babesa bermatzeko gai den zerbitzu eraginkorra lortze aldera.

Nahasgarria da integraziorako gaitasun printzipioa aipatzea. Gainerako printzipioek badute atzean doktrina eta jurisprudentzia mailako azterketarik, baina “integraziorako gaitasunak” ez. Horri buruzko azalpena eman ezean, zaila da jakiten printzipio horrek zinez zer dakarren.

5. artikulua. Ahalmenak. 2. idatz-zatia

Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako pertsonalak bere eginkizunak betetzean izan beharreko ahalmenen zerrendan, e) eta f) hizkian hain zuzen, honako hauek biltzen dira: herri bidea ixtea, trafikoa gelditzea eta erregulatzea segurtasun indarrik edo kidegorik egon ezean, baita herri bideetan edo tokietan zirkulatzea eta egotea mugatzea, edo murriztea ere bai, beharrezkoa den denboran. Batzorde honek beharrezko ikusten du zerbitzu honen eta segurtasun indarren eta kidegoen eskumenak argiago ematea, eta honako hau proposatzen du: zehaztu egin dadila zeini dagozkion bi idatz-zati hauetan aurreikusitako gaitasunak suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzu jardulearen eta segurtasun indarren eta kidegoen arteko eskumenen inguruko gatazkak gertatzen direnean, bereziki indar horiek a posteriori esku hartzen dutenean.

Gure ustez, jarduleen segurtasunari dagokionez, suhiltzaileen agintea nagusitu behar da.

5. artikulua Ahalmenak. 3. idatz-zatia

Batzorde honek manu hau honelaxe aldatzea proposatzen du:

3. Ikuskatzeko bere ahalmenak erabiliz, honako hauek egin ahal izango ditu suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuko pertsonalak:

a) Lokaletan sartzea, bere eginkizunak betetzeko beharrezko informazioa eskuratze aldera, gorengo interesak zaintzeko berehalako jarduna behar duten salbuespenezko eta premiazko zioak direnean, hala nola pertsonen bizia edo osotasun fisikoa, betiere etxearen bortxaezintasunaren oinarrizko eskubidea errespetatuz. Kasu horretan, hala denean, etxean sartzea ahalbidetuko duen epailearen ebazpena eskatu behar da nahitaez.

Bertsio berria proposatzen dugu, uste sendoa baitugu beren beregi aipatu behar dela lokaletan sartzeko ahalmena ematen duten zioen premiazkotasuna eta salbuespenezko izaera, baita konstituzioan babesturiko oinarrizko eskubideak ezarritako jarduketarako baldintzak ere, hots, etxearen bortxaezintasunerako eskubidea. Aztergai dugun aurreproiektuari buruzko txosten juridikoan bertan, hauxe ezarri da: “Horri dagokionez esan beharra dago ezen, Konstituzioaren 18.2. artikuluaren arabera, funtsezko eskubidea dela etxearen bortxaezintasuna; kasu hauetan baizik ez da errespetatuko: titularrak baimena ematean, ageriko delitua dagoenen edo epailearen ebazpena tarteko denean”. Txosten berak dakarrenez: “Herritarren Segurtasunari buruzko 1/1992 Lege Organikoaren 21.3. artikuluan ezarritako nahikoa kausa legitimoa ageri da proiektuan, non, salbuespenezko eta premiazko zioak direla-eta, etxearen bortxaezintasuna hautsi egiten baita pertsonen bizia edo osotasun fisikoaren interes gorenaren aurrean eta gauzetan berehalako kalte larriak izatea ekiditeko.

7. artikulua. Lurralde historikoak

d) idatz-zatiaren arabera, udalerrietako edo tokiko beste erakunde batzuetako suhiltzaile boluntarioen zerbitzuak koordinatzeko eskumena dute, besteak beste, Lurralde Historikoetako Foru Erakundeek, baldin eta zerbitzua nahitaez eduki beharra izan ez arren hala ezartzen duten erakundeak badira. Foru Aldundiaren suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuaren barruko suhiltzaile boluntarioen zerbitzuak direla zehaztea proposatzen du Batzorde honek, baita testuan honako hau gehitzea ere:

Udalerrietako edo tokiko beste erakunde batzuetako suhiltzaile boluntarioen zerbitzuak koordinatzea, zerbitzua nahitaez eduki beharra izan ez arren hala ezartzen duten erakundeak badira eta Foru Aldundiaren Suaren Prebentzio eta Itzaltze eta Salbamendu zerbitzuaren barruan badaude.

8. artikulua. Erakunde komunak

8. artikulu honetan bildutako erakunde komunen eskumenen zehaztapenean, Herri Administrazioko langileen lan-baldintzen eremuko arloak azpimarratzen dira. Izan ere, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatua dela bide, negoziazio kolektiboaren menpe dago baldintza hori, sindikatuei aintzatetsitako ordezkaritzarako ahalmena erabiliz. Horrexegatik irizten diogu komenigarri hauxe zehazteari:

8.1. art.- a), b) eta d) idatz-zatietan aipatzen diren arloen arau-garapena, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 37. artikulua aplikatuz, eraginpeko pertsonalaren ordezkaritza sindikalarekin negoziatuko dira.

Halaber, EAEko erakunde komunen eskumenak sakontzearen inguruan egin dugun gogoeta orokorrari berriz ere helduta, zenbait arlotan neurri espezifikoa hartzeko modua izan behar dute erakunde horiek, hala nola laneko metodoen, ekipamenduen eta materialen normalizazioa eta homologazioa eta estatistika-eredu komuna. Hartara, erakunde komunek arlo horietan dituzten eskumenak bultzatze-lanera ez mugatzea proposatzen dugu, aurreproiektuaren egungo bertsioan ageri denez, baizik eta arauen garapenari ekiteko modua izatea.

Hortaz, honelakoa izatea proposatzen dugu 8. artikuluko d) hizkia:

d).- Erregelamendua garatzeko laneko metodoak bateratzeko, ekipamenduen eta materialen normalizaziorako eta homologaziorako eta sua dagoenean esku hartzeari buruzko estatistika-eredu komuna, suaren prebentzio,itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako koordinazio batzordearen bidez.

Azkenik, honako hau ere proposatzen dugu: beren beregi gogoraraztea xedapen honen 2. idatz-zatian Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren aldeko txostena, arautegia garatzeko arauei buruzkoa, betiere suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako langileen lan-baldintzetan eragina duten arauak izanik.

8.2. art.-  Eusko Jaurlaritzak Legearen erregelamendua garatzeko emandako arauak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren aldeko txostena eduki behar du.

9. artikulua.- Koordinazio Batzordea

Legeak Koordinazio Batzordeari eratxikitako eginkizunen izaera dela-eta9.2. art.: Hona hemen Koordinazio Batzordearen eginkizunak:a)       Arlo honen eraginpeko xedapen orokorren proiektuen berri ematea, bereziki lege hau garatzekoak.b)       Zerbitzuak hobetzeko neurriak proposatzea, bereziki erantzuna emateko denboren eta zerbitzugintzaren baldintza homogeneoen aldetik.c)           Zerbitzuetako bitarteko teknikoen eta baliabideen beharrezko bateratzea proposatzea, edukien eraginkortasuna hobetzeko.e)   Ikasturteen programazioa eta zerbitzuetarako gainerako prestakuntzak ezagutzea. , bereziki 4. zenbakiko a), b), c) eta e) idatz-zatietan sartutakoak, sindikatu nagusi bakoitzeko ordezkari batek parte hartzea proposatzen da, eta zuzenbide osoko kidea izango dira batzordean, hitzarekin eta botoarekin.

Halaber, Koordinazio Batzordearen eraketan aldaketa hauek gehitzea proposatzen da, 4. zenbakiko b) eta c) idatz-zatiei buruzkoak eta batzordearen eraketaren profil teknikoa indartzera bideratuta daudenak:

b) Euskal Autonomia Erkidegoko suaren prebentzio, itzaltze eta salbamendu zerbitzuen administrazio titular bakoitzeko bi ordezkari tekniko.

c) Eusko Jaurlaritzako bi ordezkari tekniko, segurtasun publikoan eskumena duen saileko titularrak aukeratuak, betiere batzorde honen eratxikipenekin loturiko arloetan duten erantzukizuna betez.

Euskadiko udalerrien elkarte nagusiko ordezkariari dagokionez, f) hizkian, esan behar da dagoeneko zuzenean ordezkatuta daudela zerbitzuen tokiko administrazio titularrak, hain zuzen ere foru administrazioak dauden modu berean.

15. artikulua. Pertsonala. 3. idatz-zatia

Batzorde honen iritziz, herri administrazioek antolamendurako duten ahalmenaren eremuan ezarri beharreko zerbitzua ematearekin loturiko atazen eta funtzioen banaketa dakar 3. idatz-zatiak, indarreko legeriarekin bat etorriz, eta funtzio horiek lanpostuen deskripzioetan eta lanpostuen zerrendetan bilduko dira horretarako arauturiko prozeduren arabera, baina ez dira lege batean sartu behar. Horregatik, kentzea proposatzen dugu.

15. artikulua.- Pertsonala. 4. idatz-zatia

Bi gogoeta proposatzen ditugu xedapen honen gainean:

LEHENA. Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuek, beren tamainaren arabera, arnasketa autonomiko ekipamenduak mantentzeko langile espezializatuak izatea bere pertsonalaren barruan, nahikoa gaitasun eta prestakuntza dituztenak.

BIGARRENA. Beharrezkotzat jotzen dugu zenbait alderdi argitzea, egungo bertsioak zalantzak pizten dituelako. Hala, 15.4 eta 5. artikuluetan xedaturikoak, 18.2. artikuluan xedaturikoari dagokionez, hainbat galdera sorrarazten ditu.

Hauxe dio preseski 18.2. artikuluak: 2. Kapitulu honetan aurreikusitako araubide ezin aplika dakieke 15.4. artikuluan aipaturiko langile teknikoei, administratiboei edo hainbat lanbidetako langileei.

Baina, 15.4. artikuluan, “langile tekniko, administratibo edo hainbat lanbidetako langile” horiez gain, beste langile batzuk ere sartzen ditu, hauxe esaten baitu prebentzio zerbitzuei buruz: “laguntzarako edo sasoiko lanetarako aldi baterako pertsonala kontratatu ahal izango dute”.

Ez da argi gelditzen aldi baterako langile horiek estatutuetako araubide espezifikotik baztertuta gelditzen diren langile tekniko, administratibo edo hainbat lanbidetako langile berdinak diren. Hortaz, horri aplika dakiokeen estatutuetako araubide hori kidegoen sartzeari, hautaketa-prozesuei, sailkapenari, eta abarri dagokienez.

Horrez gain, 15.5. artikuluan ezarrita dagoenez, foru zerbitzuek “zerbitzuak emateko lanaldi partzialeko suhiltzaile laguntzaileak…” eduki ditzakete. Kasu honetan, argi dago ez dela “pertsonal teknikoa, administratiboa edo hainbat lanbidetakoa”, estatutuetako araubide espezifikoaren aplikaziotik baztertuta dagoena, “suhiltzaile laguntzaileak” baizik; are gehiago, “agintaritzako agenteak” ere izan daitezke (16.2. artikulua).

Alabaina, ez dago argi ere irizpen honetan kentzea proposatzen ditugun suhiltzaile laguntzaile horiei aplikatu behar zaizkien III. Kapituluko estatutuetako araubidean ezarritakoak, hautaketa-prozesuei, kidegoan sartzeari, eta abarri dagokionez, hauxe besterik ez baita aipatzen 15.2. artikuluko bigarren paragrafoan:

  • Beren funtzioen araberako prestakuntza espezifikoa jasoko dute.
  • Atxikita dauden eskualdean bizi behar dute.
  • Baliagarritasun, prestakuntza, aktibazio eta esku-hartzeko denboren araberako ordainsariak jasoko dituzte.

Ez da bere araubideko beste gai batzuei buruzko ezer esaten, hautaketa-prozesuei eta kidegoan sartzeari buruz adibidez.

16. artikulua. Agintaritzako agenteak

2. idatz-zatia kentzea proposatzen da, legean suhiltzaile laguntzailea ez ezartzeari buruz egin dugun proposamenarekin bat etorrita.

19. artikulua. Sailkapen-taldeak

Honako gogoeta hauek egin behar ditugu artikulu honetako sailkapen-taldeei buruz:

  • Nahiz eta balorazio positiboa egin suhiltzaileak C sailkapen-taldean eta C-1 sailkapen-azpitaldean sartzeari buruz, ez da egokitzat hartzen ofizialen sailkapena; izan ere, trataera desberdina dute lurralde historiko bakoitzean. Ez da argi ezarri ofizial gisa dituzten funtzioak teknikoak, eragiketakoak izango diren, edo biak.
  • Ikusten denez, sailkapen-talde berean bildu dira, kasu honetan C1 taldean, hiru lanbide-kategoria, baina ez da antzematen horretarako nahikoa justifikazio, zeren eta “Taldeko nagusia” kategorian bildutako pertsonek bete beharreko funtzioek halako ezaugarriak izango baitituzte non B sailkapen-taldean sartu beharko bailirateke, “nagusi ikuskatzaile” kategoria bezala. Ratio falta antzematen da idatz-zati honetan, gutxi gorabeherakoa behinik behin, aginte-eskalen gaineko beharrezko proportzionaltasunari eusteko.

21. artikulua.- Barne-igoera. 1. idatz-zatia

Ondoren azalduko diren zehaztapenak barne-igoerako deialdietan parte hartzeko beharrezko beharkizunetan sartzea proposatzen du Batzorde honek.

“1. Barne-igoerako deialdietan parte hartzeko, eta kategoria bakoitzean sartzeko ezarritako beharkizun orokorrei kalterik egin gabe, honako baldintza hauek bete beharko ditu pertsonal funtzionarioak:

a) Beharrezko titulua edukitzea eta jarduneko zerbitzuan egotea, edo zerbitzu berezietan hurrenez hurreneko beheko kategorian, edo norberaren bizitza, familia eta lana bateratzeko Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 7/2007 Legearen 49. artikuluan arauturiko baimenetako bat jaso izana.

b) Karrerako funtzionario gisa hurrenez hurreneko beheko kategorian jarduneko zerbitzuan bi urte (hiru urte izan barik) beteta izatea, betiere norberaren bizitza, familia eta lana bateratzeko Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 7/2007 Legearen 49. artikuluan arauturiko baimena jasotzeagatik jardunean izan ez deneko denbora sartzeari kalterik egin gabe.

c) Deialdian ezarritakoaren araberako funtzioak betetzeko exijitzekoak diren baldintza fisikoak eta psikikoak betetzea.

d) Bigarren jardueran ez egotea, haurdunaldiagatik izan ezik”.

LEHENIK ETA BEHIN, hurrenez hurreneko beheko kategorian karrerako funtzionario gisa bete beharreko denbora bi urtekoa izateari buruzko proposamena aipatu behar dugu -aurreproiektuan hiru urtekoa da- zeren bi urteko aldia ezarri baita Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 18 artikuluanHaurdunaldian edo edoskitze naturalean arriskua gertatzen denean eta 48bisLan-kontratua etetea aitatasunagatik
4 bis) Eta 2 EPOEren 86. art. Jarduneko zerbitzua 1. Jarduneko zerbitzuan daude, Estatutu hau garatzeko emandako funtzio publikoari buruzko araudiarekin bat, funtzionario publiko gisa  zerbitzuak ematen dituztenak, haien destinoari dagokion administrazio edo erakunde publiko edo izakina edozein delarik ere eta beste ezein egoeratan gelditzea ez badagokie 2. Jarduneko zerbitzuan dauden funtzionarioek funtzionario izateari datxezkion eskubide guztiak edukiko dituzte eta egoera horren ondoriozko betebeharrak eta erantzukizunak dituzte. Estatutu honek eta zerbitzuak ematen dituzten herri administrazioaren funtzio publikoari buruzko araudiak eraenduta egongo dira.
artikuluan ezarritakoetan ere.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak (7/2007 Legea, hemendik aurrera EPOE) ez dakar “Jarduneko zerbitzuan” etenaldian dagoen baina lanpostuaren erreserba duen edo familia eta lana bateratzearen ziozko baimena duen langilearena egoera. 18. artikulua. Karrerako funtzionarioen barne-igoera (EPOEP) 1. Hautaketa-prozesuen bidez egingo da barne-igoera, betiere berdintasun, merezimendu eta ahalmen printzipio konstituzionalak betetzen direla bermatuta, baita Estatutu honetako 55.2. artikuluan ezarritakoak ere.2. Funtzionarioak erakundean sartzeko exijituriko baldintzak bete behar dituzte, gutxienez bi urteko esperientzia maila txikiagoko azpitaldean, edo lanbide sailkapeneko taldean, baldin eta azken horrek azpitalderik ez badu. Gainera, hautaketa-probak gaindituta izan behar dituzte.   igoerarako beharkizunak eta Legearen Aurreproiektuarenak alderatuta ikus daitekeenez, EPOEn, alde batetik, beren beregi aipatzen da berdintasun printzipioa. Bestetik, antzinatasuna da funtzionarioen maila-igoera ahalbidetzen duen irizpidea, eta ez funtzionarioak igoeraren unean duen jarduneko zerbitzua.

HIRUGARRENIK, xedapen honen ondorioetarako, pertsonalaren ordezkaritzak (Pertsonal batzak edo, hala denean, pertsonaleko ordezkariek) hautaketa edo baremazioko organo tekniko kide bat izendatuko dute, gure ustez.

AZKENIK, honako hau proposatzen da: Legea onetsitakoan, Koordinazio Batzordearen irizpenpean jartzea C-1 taldean aplikatzekoa den barne-igoeraren irizpidea pertsonal guztiari aplikatzeko aukera edozein taldetan sartzeko. Urtebeteko epea izango da horretarako, Legea indarrean sartzen denetik, betiere titulua egokia eta egokitzat jotako esperientzia edukiz gero.

Hala erabakitzekotan, suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuak (eurenak edo mankomunitatean bildutakoak) dituzten herri administrazio guztiei aplikatu beharreko Eusko Jaurlaritzaren dekretu batean sartuko da, baina aurretik Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren aldeko txostena behar da.

22. artikulua. Hautaketa-prozesua

Hautaketa-prozesua dela-eta, helburu honetarako proposatzen den pertsonalaren ordezkaritzaren partaidetzak (Pertsonal batza edo, hala denean, pertsonalaren ordezkariak) hautaketako organo teknikoko kide bat izendatu ahal izatea proposatzen da. Kide hori izendatutakoan, banako gisa eta zuzenbide osoz jardungo du.

23. artikulua.- Prestakuntza eta praktika-aldia

  1. Prestakuntza ikastaroaren eta praktika-aldiaren kalifikazioa soilik GAI/EZ GAI izatea proposatzen da. Irizpide bera proposatzen dugu erabiltzea, hala denean, test psikoteknikoetan edo jokabide-elkarrizketetan.
  2. Prestakuntzaren doakotasuna hautagai guztientzat zehaztea proposatzen dugu.
  3. Hautaketa-prozesuaren hasieran egin beharko lirateke proba medikoak, bestela segurtasun juridikoa izango bailitzateke hautagaientzat hautaketa-prozesuan.

24. artikulua.- Bigarren jarduera

Xedapen honetan, “baliaezintasun absolutua” eta “baliaezintasun handia” aipatzen dira, baina ez “baliaezintasun osoa”; azken hori ere bildu beharko litzateke. Horrexegatik proposatzen dugu baliaezintasun osoaren aipamena sartzea testuan:

  1. Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako karrerako funtzionarioak, baldin eta medikuaren irizpenaren edo baliaezintasun osoari buruzko ebazpenaren arabera, ohiko zerbitzua gaitasun osoarekin betetzerik ez badute, eragiketetako funtzioetatik kendu eta bigarren jarduerako egoerara igaroko dira, betiere baliaezintasun absolutua edo baliaezintasun handia aintzatetsi ez bazaie.

Gure ustez, egokia da beren beregi ezartzea auzitegi medikoak eragindako gastuak zerbitzuko administrazio titularraren pentzura izango direla.

5. puntuan ezarritako soldata-bermearen gaineko klausula ez da nahikoa argi eta garbi, zeren eta beti eta inguruabar guztietan estali behar baititu jasotako ordainsari guztiak, lanbide-jarduerari datxezkionak eta 2. jarduerako araudietan bildutakoaren antzera. Ez soilik gure inguruko geografia eta lan-esparruko araudietan, baizik eta Espainiako estatuko eta Europar Batasunekoetan ere bai.

25. artikulua.- Diziplina-araubidea

Diziplina-araubidearen atalean, ez dugu ikusten inolako aipurik balizko “egiaztapen tekniko egokiak” erregulatzeko arauen garapena ezartzerakoan, egoera psiko-fisikoa aldaraz dezaketen substantzien kontsumoari dagozkion kasuetan. Arloko edozein jarduketari ekin baino lehen onetsi behar da egoera horiei guztiei segurtasun juridikoa ematea ahalbidetuko duen araudi, baina aldez aurretik langileen ordezkariekin negoziatu beharra dago.

hau sartzea proposatzen dugu: diziplina-espedientea hasteari buruzko ebazpenak, karguen plegua, ebazpen proposamena eta ebazpena, falta larrien eta oso larrien espedienteetan, langileen ordezkariei jakinaraztea espedientea jaso duenari jakinarazpena helaraztearekin batera. Horri buruzko txostena eman ahal izango du ordezkaritzak.

Halaber, baldin eta beren beregi ezarritako legezko gehieneko epea igarotzen bada eta interesatuari ebazpena eman eta jakinarazten ez bazaio, largetsi egingo da eta ondoren artxibatu.

32. eta 33. artikuluak.- Enpresako suhiltzaileak

Bi artikuluok kendu eta bertan xedaturikoa arau espezifikoetara igortzea proposatzen du Batzorde honek. Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuen lege arauemailearen aurreproiektuak, gure ustez, eginkizun bakarrera mugatu beharko luke bere jarduna, hots, suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuen eta enpresako suhiltzaileen arteko lankidetza bideratzera inguruabarrak direla-eta hala komeni denean edo ezinbestekoa denean.

Horrekin bat etorriz, Laugarren Xedapen Iragankorra kentzea ere proposatzen dugu.

34. artikulua.- Defentsa eta laguntza juridikoa. Beste artikulu bat gehitzeko proposamena

Beren menpean suaren prebentzio, itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako eragiketetarako pertsonala eta suhiltzaile boluntarioak dituzten herri administrazioek defentsa eta laguntza juridikoa emango dituzte beren eginkizunak betetzean buruturiko jarduketen ondorioz haien kontra izapideturiko auzi judizialetan, betiere legearen arabera jardun badute edo maila handiagoko aginduak betetzen badituzte eta agindu horiek ageriko eta erabateko arau-hauste argiak ez badira.

36. artikulua.- Lan-arriskuen prebentzioa. Beste artikulu bat gehitzeko proposamena

“Arreta berezia jarriko da lan-arriskuen prebentziorako neurrien aplikazioan, betiere jarduera bera dela-eta beharrezko berezitasunak izanik”.

Bigarren Xedapen Iragankorra.- Lanbide-egitura berrira egokitzea

Gure ustez, ez da egokia titulazio akademikoaren eskakizunari buruz c) eta e) puntuetan xedaturikoa. Izan ere, lehenbiziko kasuan eta EAEko Polizia Legearen (2/2008) hirugarren aldaketan aplikaturikoaren antzera, honako xedapen honek izan beharko luke aplikagarria:

“…sartzeko ikastaroa eta praktika-aldia gainditu ondoren suhiltzaile kategoriako karrerako funtzionario izendatzen direnak euskal administrazio publikoetako funtzionarioen C1 taldean sailkatuko direla ulertzen da. Sailkapen horrek suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuen eremura mugaturiko ondorio ekonomikoak eta administratiboak izango ditu, eta ez du baliokidetasunik edo aintzatespenik arlo akademikoan edo irakaskuntzaren edo hezkuntzaren arloan”.

Horrexegatik, suhiltzaile kategoriaren lanpostuan egun dauden langileak berriz sailkatuko dira C1 taldera Legea onetsi eta indarrean sartu ondoren. Era berean, ofizialorde kategoriako plazez jabetzen diren guztiak B taldean sailkatu beharko lirateke berriz ere, prestakuntza eta praktika-aldiak gainditu dituztenez gero.

Ez da egokitzat jotzen ere maila handiagoko sailkapen-taldera eginiko lanbide-birsailkapenak berekin ez ekartzea maila handiagoari dagozkion ordainsari handiagoak (igoera efektiboak), ezta ordainsari osagarrietatik (destinoko osagarri dagokionez ezarriak, Eusko Jaurlaritzan hala araututa, eta bereziki erakunde bakoitzak hala ezarrita lanpostuari datxezkion baldintzak ordaintzen dituen berariazko osagarriari dagokionez) oinarrizko ordainsarietako nahitaezko igoerak kentzea ere.

EAEko Poliziaren Legea hirugarrenez aldatu duen 2/2008 Legea berriz ere etsenplutzat hartuta, aintzat hartu beharko litzateke xedapen hori sartzeak udaltzainen egoerarako ekarri zuen akatsa, Ertzaintzan zuen errealitate praktikoan ez bezala; izan ere, erabakita eta praktikan jarrita zuen Ertzaintzak ordainsarien aplikazioa: erregularizatu baino ez zen egin behar izan. Diskriminazio hori laneko negoziazio sektorialaren esparruan gainditu behar izan zen, baina, hala ere, desberdintasunak eragin zituen hainbat udalerritako lanbide-taldeen artean.

Horrelako egoerarik ez litzateke berriz gertatu behar suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetan eta, beraz, erregulatu eta onartu egin beharko da kategoria handiagoko taldera birsailkatzeak soldatan dakarren igoera, gure ustez.

Hirugarren Xedapen Iragankorra.- Hautaketa-prozesuak

Nahasgarria da Hirugarren Xedapen Iragankorra, eta berriz idatzi beharra dago esanahia eta edukia argitze aldera.

Ez dakigu zer esan nahi duen “…eta aurreko araudiak eraenduko ditu aurreko paragrafoan xedatu dena baino lehen hasitakoak” adierazpenak. Legea argitaratu baino lehen edo Bigarren Xedapen Iragankorreko 2.e) idatz-zatian aipatzen diren “integrazioko” edo “barne-igoera mugatuko” prozesuak burutu baino lehen? Bigarren hori bada, orduan, oso zehaztugabea da iragankortasuna.

Gainera, Bigarren Xedapen Iragankorrean “…aurreko paragrafoan xedaturikoa baino lehen…” esanda ez dago argi “aurreko paragrafoa” terminoa erabiliz Bigarren Xedapen Iragankorraren 2,e) idatz-zatia esan nahi duen edo, oro har, Bigarren Xedapen Iragankor osoa.

2,e) idatz-zatiaz ari bada, ez dugu ulertzen, orduan, zein hautaketa-prozesuz ari den, zeren eta bigarren paragrafoan “integrazioa” eta “barne-igoera” baino ez baitira aipatzen, baina prozesu horiek ez dira, zinez, hautaketa-prozesutzat ulertzen direnen antzekoak.

Azken finean, Hirugarren Xedapen Iragankorra aldatzea eskatzen dugu, argi gelditu dadin zer eraendu behar duen aurreko araudiak eta noiz arte (funtsezkoa da una, are gehiago “iragankorra” dugun kasu honetan).

BERARIAZKO ALDERDI FORMALAK

Jarraian, aurreproiektuaren zenbait xedapen hobeto idazteko hainbat proposamen planteatuko dira.

ZIOEN AZALPENA:

  • “Beraz, agerian uzten da suhiltzaileak larrialdietako agenteak direla, hasierako eginkizunetik harago. Bestalde, zerbitzu horiek prebentzio eta ikuskaritza lanetan duten eginkizuna indartzen du legeak.
    Proposamena: Beraz, agerian uzten da suhiltzaileak larrialdietako agenteak direla, hasierako eginkizunetik harago. Bestalde, zerbitzu horiek prebentzio eta ikuskaritza lanetan duten eginkizuna indartzen du legeak.
  • “Zerbitzuak definitzen dituzten ezaugarrien araupeketa komunean ez da ezarri bakoitzak konnotazio berezirik ezin ukan dezakeenik egiten dituen atazekiko, zeren eta ataza horiek honako hauen araberakoak izango baitira: foru edo udaleko titulartasuna, beren eskumeneko lurraldean nolabaiteko arriskuak egotea edo ez edo zenbait behar bat-batean gertatu direneko modu historikoa”.
    Proposamena: Zerbitzuak definitzen dituzten ezaugarrien araupeketa komunean ez da ezarri bakoitzak konnotazio berezirik ezin ukan dezakeenik egiten dituen atazekiko, zeren eta ataza horiek honako hauen araberakoak izango baitira: foru edo udaleko titulartasuna, beren eskumeneko lurraldean nolabaiteko arriskuak egotea edo ez edo zenbait behar bat-batean gertatu direneko modu historikoa”.
  • “II. Kapituluko bigarren atalean, zerbitzu publiko hauen inguruko erantzukizun instituzionalak araupetzen dira”.
    Proposamena: II. Kapituluko bigarren atalean, zerbitzu publiko hauen inguruko erantzukizun instituzionalak araupetzen dira.
  • “Autonomia erkidegoko erakunde komunei dagokie lege honen gaineko arauak garatzea, komunak izan behar duten kidegoan sartzeko araubideko bereizitasunei dagokienez”.
    Proposamena: Autonomia erkidegoko erakunde komunei dagokie lege honen gaineko arauak garatzea, komunak izan behar duten eta suaren prebentzio, itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako kategorietan sartzeko diren araubideko bereizitasunei dagokienez”.
  • “Laneko metodoen bateratzea, ekipamenduen eta materialen normalizazioa eta homologazioa eta su dagoenean esku hartzeari buruzko estatistika-eredu komuna bultzatzeko, egokitzat jotzen da suaren prebentzio, itzaltzen eta salbamendu zerbitzuen koordinazio batzorde bat sortzea, eta bertako kideak izango dira tartean diren administrazio guztiak. Aholkuak emateko eta parte hartzeko batzordea izango da, eta partaide bakoitzak sartuko ditu haren erabakiak, hala denean eta bakoitzak hala nahita”.
    Proposamena: Laneko metodoen bateratzea, ekipamenduen eta materialen normalizazioa eta homologazioa, eta sua dagoenean esku hartzeari buruzko estatistika-eredu komuna bultzatzeko, egokitzat jotzen da suaren prebentzio, itzaltzen eta salbamendu zerbitzuen koordinazio batzorde bat sortzea, eta bertako kideak izango dira tartean diren administrazio guztiak. Aholkuak emateko eta parte hartzeko batzordea izango da, eta partaide bakoitzak sartuko ditu haren erabakiak, hala denean eta bakoitzak hala nahita.
  • “Zerbitzuetako pertsonala eskala bakarrean eta hainbat kategoriatan banaturiko linean sartzen da, eta lege honetan ezarritako estatutuko araubideak eraenduko du pertsonala, baita gainerako funtzionarioak ere. Izan ere, agintaritzako agenteak izango dira zerbitzuan direnean edo, zerbitzutik kanpora egonik, edozein ezbeharretan edo berehalako arriskuko edozein egoeratan esku hartzen dutenean, betiere aurretik kategoria horretakoak direla egiaztatzen badute”.
    Proposamena: “Zerbitzuetako pertsonala eskala bakarrean eta hainbat kategoriatan banaturiko linean sartzen da, eta lege honetan ezarritako estatutuko araubideak eraenduko du pertsonala, baita funtzionarioen araubide komunak ere. Izan ere, agintaritzako agenteak izango dira zerbitzuan direnean edo, zerbitzutik kanpora egonik, edozein ezbeharretan edo berehalako arriskuko edozein egoeratan esku hartzen dutenean, betiere aurretik kategoria horretakoak direla egiaztatzen badute”.
  • “Zerbitzuetan, era berean, beste langile tekniko, administratibo edo hainbat lanbidetakoak egon daitezke beharrezkotzat joz gero, eta aldi baterako langileak kontratatu laguntzarako edo sasoiko lanetarako”
    Proposamena: “Zerbitzuetan, era berean, beste langile tekniko, administratibo edo hainbat lanbidetakoak egon daitezke beharrezkotzat joz gero, eta aldi baterako langileak kontratatu ahal izango dira laguntzarako edo sasoiko lanetarako”.
  • “Eta era berean suhiltzaile laguntzaile kategoria ezarri da lanaldi partzialeko zerbitzuak emateko biztanleria txikiko udalerriak biltzen dituzten eskualdeetan edo landa-eremuetan”.
    Proposamena: Era berean suhiltzaile laguntzaile kategoria ezarri da lanaldi partzialeko zerbitzuak emateko biztanleria txikiko udalerriak biltzen dituzten eskualdeetan edo landa-eremuetan”.
  • “Agintaritzako agenteen babes juridiko bera jasotzen dute agenteak dauden suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako arduradunen edo agintarien aginduko zerbitzupeko esku-hartzeetan”.
    Proposamena: Era berean, agintaritzako agenteen babes juridiko bera jasotzen dute agenteak dauden suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako arduradunen edo agintarien aginduko zerbitzupeko esku-hartzeetan.
  • “Legearen III. Kapituluan, euskal administrazio publikoetako suaren prebentzio, itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako funtzionarioen estatutuko araubidearen bereizitasunak araupetzen dira, eta euskal administrazio publikoetako gainerako pertsonalarentzat ezarritako araubideak eraenduko du estatutu horretan xedatu ez den oro.
    Bereizitasun horiek bere baitan biltzen dituzte honako hauek: kategoriak eta sailkapen-taldeak; kidegoan sartzea eta barne-igoera; sartzeko prestakuntza eta praktika-aldia; bigarren jarduera eta diziplina-araubidea”.
    Proposamena: “Legearen III. Kapituluan, euskal administrazio publikoetako suaren prebentzio, itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako funtzionarioen estatutu araubidearen bereizitasunak araupetzen dira, eta euskal administrazio publikoetako gainerako pertsonalari aplikatu beharreko araubideak eraenduko du estatutu horretan xedatu ez den oro. (JARRAIAN). Bereizitasun horiek bere baitan biltzen dituzte honako hauek: kategoriak eta sailkapen-taldeak, kidegoan sartzea eta barne-igoera, sartzeko prestakuntza eta praktika-aldia, bigarren jarduera eta diziplina-araubidea”.
  • “Titulazio-talde bereko kategorien arteko barne-igoerak direnean izan behar da bereziki aipaturiko hori guztia”.
    Proposamena: Titulazio-talde bereko kategorien arteko barne-igoerak direnean izan behar da bereziki aipaturiko hori guztia.
  • “Suaren prebentzio, itzaltze eta salbamendu zerbitzuetan lan egiteak dakartzan eskakizun fisiko eta psikiko gogorrak direla-eta, arreta berezia jarri behar da pertsonalaren laneko osasunean. Ondorioz, nahitaez izan behar du legeak kontuan hori, hainbat modutan. Alde batetik, pertsonalaren babes ekipamenduen eskakizunen aldetik, eta bestetik, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiaren arabera exijitzekoak diren kontrolen menpean jartzeari dagokionez, batez ere bigarren jarduerari dagokion egoera aintzat hartzen baita osasunarengatik ohiko zerbitzua gaitasun osoarekin bete ezin dutenen langileen laneko jardunerako, betiere baliaezintasun absolutua edo baliaezintasun handia deklaratzen ez bada. Aldez aurretik, legean araupeturiko auzitegi medikoaren irizpena behar da”.
    Proposamena: Suaren prebentzio, itzaltze eta salbamendu zerbitzuetan lan egiteak dakartzan eskakizun fisiko eta psikiko gogorrak direla-eta, arreta berezia jarri behar da pertsonalaren laneko osasunean. Ondorioz, nahitaez izan behar du legeak kontuan hori, hainbat modutan: Alde batetik, pertsonalaren babes ekipamenduen eskakizunen aldetik, eta bestetik, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiaren arabera exijitzekoak diren kontrolen menpean jartzeari dagokionez, batez ere bigarren jarduerari dagokion egoera aintzat hartzen baita osasunarengatik ohiko zerbitzua gaitasun osoarekin bete ezin dutenen langileen laneko jardunerako, betiere baliaezintasun absolutua edo baliaezintasun handia deklaratzen ez bada. Aldez aurretik, legean araupeturiko auzitegi medikoaren irizpena behar da”
  • “Era berean, pertsonal horrek lan egiten duen enpresako autobabesaren gaineko planak abiarazten diren jarduketak biltzen dira, baita enpresa ukitzen duen babes zibileko plana abiarazten denean ere”.
    Proposamena: Era berean, pertsonal horrek lan egiten duen enpresako autobabesaren gaineko planak abiarazten diren jarduketak biltzen dira, baita enpresa ukitzen duen babes zibileko plana abiarazten denean ere.

3. artikulua.-. Izaera eta funtzioak

  • “d) Aginte aurreratuko postuak zuzentzea eta parte hartzea, indarreko plangintzaren arabera”.
    Proposamena: d) Aginte aurreratuko postuak zuzentzea eta parte hartzea, indarreko plangintzan ezarritakoaren arabera.
  • e) Bere eskumenagatik esku hartzen dueneko ezbehar oro ikertzea eta horien berri ematea, baita agintari eskudunak hala eskatuta jarduten duenean ere, bereziki suaren sorburuari eta kausei dagokienez.
    Proposamena: e) Bere eskumenagatik esku hartzen dueneko ezbehar oro ikertzea eta horien berri ematea, baita agintari eskudunak hala eskatuta jarduten duenean ere, bereziki suaren sorburuari eta kausei dagokienez.
  • 3. art., 5. idatz-zatia: “Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamenduko udal zerbitzuek, euren burua antolatzeko beren arauetan ezarritakoaren esparruan eta beren lanbide-kalifikazioaren arabera, ikuskaritza eta txostenak egiteko lanak egin ahal izango dituzte, eraikinen, lokalen, instalazioen edo jardueren gainean, lizentziak, baimenak edo jarduera horiek ahalbidetzen dituzten bestelako tituluak emateko prozeduren baitan, baita exijitzekoak diren segurtasun baldintzei eusten zaiela egiaztatzeko ere.
    Foru edo udalez gaindiko zerbitzuek ondorio horietarako eskaturiko laguntza eta aholkularitza eman ahal izango dute, baina aurretik eskaera egin beharko da, eta eskaera hori kudeaketa-enkarguan edo interesa duen udalarekin akordioa burututa gauzatu daiteke”.
    Proposamena: “Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamenduko udal zerbitzuek, euren burua antolatzeko beren arauetan ezarritakoaren esparruan eta beren lanbide-kalifikazioaren arabera, ikuskaritza eta txostenak egiteko lanak egin ahal izango dituzte, eraikinen, lokalen, instalazioen edo jardueren gainean, lizentziak, baimenak edo jarduera horiek ahalbidetzen dituzten bestelako tituluak emateko prozeduren baitan, baita exijitzekoak diren segurtasun baldintzei eusten zaiela egiaztatzeko ere.
    Foru edo udalez gaindiko zerbitzuek ondorio horietarako eskaturiko laguntza eta aholkularitza eman ahal izango dute, baina aurretik eskaera egin beharko da, eta eskaera hori kudeaketa-enkarguan edo interesa duen udalarekin akordioa burututa gauzatu daiteke”.

4. artikulua. Jarduteko printzipioak

  • “b) Beharrezko erabakitasunaz jardutea, kongruentzia, bizkortasun, egokitasun eta proportzionaltasun printzipioen arabera eskura dituzten baliabideak erabiltzean”.
    Proposamena: b) Beharrezko erabakitasunaz jardutea, kongruentzia, bizkortasun, egokitasun eta proportzionaltasun, printzipioen arabera eskura dituzten baliabideak erabiltzean.
  • “e) Leialtasun instituzionalaren printzipioaren arabera jardutea, balizko arriskuetako informazioa bizkor emateak eta aginduak helaraztean gardentasuna izateak ezbeharra lehenago bukatzea erraztu dezaten ahalik eta hildako eta ondasun kaltetu gutxien izanik”.
    Proposamena: e) Leialtasun instituzionalaren printzipioaren arabera jardutea, balizko arriskuetako informazioa bizkor emateak eta aginduak helaraztean gardentasuna izateak ezbeharra lehenago bukatzea erraztu dezaten ahalik eta hildako eta ondasun kaltetu gutxien izanik.

5. artikulua.- Ahalmenak

  • 1. idatz-zatia. “Sua itzaltzeko funtzioak betetzean eta larrialdietako bestelako esku-hartzeetan, suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako pertsonalak beharrezkotzat eta neurrizkotzat jotzen duen oro egin behar du, zentzuz jokatuta betiere, ezbeharra desagerrarazteko edo aurrezaintzako lana egiteko; pertsonak, ondasunak eta ondare kolektiboa babesteko eta horientzako kalteak prebenitzeko edo mugatzeko”.
    Proposamena: 1. Sua itzaltzeko funtzioak betetzean eta larrialdietako bestelako esku-hartzeetan, suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako pertsonalak beharrezkotzat eta neurrizkotzat jotzen duen oro egin behar du, zentzuz jokatuta betiere, ezbeharra desagerrarazteko edo aurrezaintzako lanak egiteko; pertsonak, ondasunak eta ondare kolektiboa babesteko eta horientzako kalteak prebenitzeko edo mugatzeko.
  • 2. idatz-zatia “a) Sua, hondamedia edo herri hondamena dagoen kokapenari eta tokiari buruzko informazioa jasotzea, egoerari aurre egiteko lanak prestatzeko eta betearazteko beharrezkoa”.
    Proposamena: “a) Sua, hondamendia edo herri hondamena dagoen kokapenari eta tokiari buruzko informazioa jasotzea, egoerari aurre egiteko lanak prestatzeko eta betearazteko beharrezkoa”.
  • “c) Higiezinetan sartzea, indarrez beharrezkoa denean, lokalaren edo tokiaren jabearen edo hartzailearen baimenik izan barik, ageriko beharrizana badago”.
    Proposamena: c) Higiezinetan sartzea, indarrez beharrezkoa denean, lokalaren edo tokiaren jabearen edo hartzailearen baimenik izan barik, ageriko beharrizana badago.
  • “g) Pertsonak instalazioetan edo tokian sartzea mugatzea.”
    Proposamena: g) Pertsonak instalazioetan edo tokian sartzea mugatzea.
  • 3. idatz-zatia. “b) Lokalean dagoen edozein pertsonari exijitzea zentzuz eskaturiko informazioa, agiriak eta erregistroak edo bestelako laguntza motak eman ditzala, ikuskaritza burutzeko beharrezkoak direnean”.
    Proposamena: b) Lokalean dagoen edozein pertsonari exijitzea  zentzuz eskaturiko  informazioa, agiriak eta erregistroak edo bestelako laguntza motak eman ditzala, ikuskaritza burutzeko beharrezkoak direnean.

8. artikulua. Erakunde komunak

  • “c) Laguntza eskatzea suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako administrazio titularrei haren lurralde eremutik kanpora jarduteko beharrezkoa denean, lege honen 11.2. artikuluan xedatu denari kalterik egin gabe”.
    Proposamena: c) Laguntza eskatzea suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako administrazio titularrei haren lurralde eremutik kanpora jarduteko beharrezkoa denean, lege honen 11.2. artikuluan xedatu denari kalterik egin gabe.

9. artikulua.- Koordinazio Batzordea

  • “1. Suaren prebentzio itzaltze eta salbamendu zerbitzuen koordinazio batzordea sortzea, gehienez arlo honetako aholkuak eman, erabakiak hartu eta parte hartzeko organo gisa. Hartara, segurtasun publikoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita geldituko da.”
    Proposamena: 1. Suaren prebentzio itzaltze eta salbamendu zerbitzuen koordinazio batzordea sortzea, gehienez arlo honetako aholkuak eman, erabakiak hartu eta parte hartzeko organo gisa. Hartara, segurtasun publikoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita geldituko da.
  • 4. idatz-zatia: e) Euskal Autonomia Erkidegoko suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako pertsonalaren arloan ordezkaritza zabalena duen sindikatuko ordezkari bat.
    Proposamena: e) Euskal Autonomia Erkidegoko suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako pertsonalaren arloan ordezkaritza zabalena duen sindikatuko ordezkari bat.

10. artikulua.- Kudeaketa modua

  • 2. Zerbitzua ematera behartuta dauden herri administrazioek elkarrekin hitzartu dezakete kudeaketa partzuergoa edo beste elkarte batzuk sortuz. Zerbitzua partzuergoan eta bere lurralde eremuan emateak bermatu egiten du zerbitzugintza betebehar horretatik salbuetsitako udalerrietan.
    Proposamena: Zerbitzua ematera behartuta dauden herri administrazioek elkarrekin hitzartu dezakete kudeaketa partzuergoa edo beste elkarte batzuk sortuz. Zerbitzua partzuergoan eta bere lurralde eremuan emateak bermatu egiten du zerbitzugintza betebehar horretatik salbuetsitako udalerrietan.

12. artikulua.-  Lurraldean hedatzeko bermea

  • “Foru aldundiek, zerbitzua lurralde historiko osoan hedatzen dela bermatze aldera, zerbitzu edo parke baten zerbitzua jaso behar duten eremu geografikoak finkatuko dituzte, betiere arriskuen eta aurkitzeko moduaren hobekuntzaren eta baliagarri dauden bitartekoen arabera. Hala ere, lege honen 9. artikuluan aipaturiko koordinazio batzordearen txostena behar da aurretik.
    Arlo horien barruan, aurretik eraginpeko foru aldundien arteko akordioa izanik, lurralde historiko batekoak baino udalerri gehiago sar daitezke.”
    Proposamena: “Foru aldundiek, zerbitzua lurralde historiko osoan hedatzen dela bermatze aldera, zerbitzu edo parke baten zerbitzua jaso behar duten eremu geografikoak finkatuko dituzte, betiere arriskuen eta aurkitzeko moduaren hobekuntzaren eta baliagarri dauden bitartekoen arabera. Hala ere, lege honen 9. artikuluan aipaturiko koordinazio batzordearen txostena behar da aurretik.
    Arlo horien barruan, aurretik eraginpeko foru aldundien arteko akordioa izanik, lurralde historiko batekoak baino udalerri gehiago sar daitezke.

13. artikula.-  Lankidetzarako bideak

  • 4. Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamenduaren arloko herri administrazio eskudunek lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko herri administrazioekin, baldin eta zenbait zonalderen estaldura hobetzeko helburua badute.
    Proposamena: 4. Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamenduaren arloko herri administrazio eskudunek lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko herri administrazioekin, baldin eta zenbait zonalderen estaldura hobetzeko helburua badute.

14. artikulua-  Antolaketa

  • 3. Lege honen 9. artikuluan aipaturiko koordinazio batzordearen baitan, kalitateko gutxieneko estandarrei, erantzuna emateko denborei eta zerbitzua emateko baldintzei buruzko gomendioak eta orientazioak eztabaidatuko dira; erakunde bakoitzak abiaraz ditzake eztabaida horiek euren borondateaz.
    Proposamena: 3. Lege honen 9. artikuluan aipaturiko koordinazio batzordearen baitan, kalitateko gutxieneko estandarrei, erantzuna emateko denborei eta zerbitzua emateko baldintzei buruzko gomendioak eta orientazioak eztabaidatuko dira; erakunde bakoitzak abiaraz ditzake eztabaida horiek euren borondateaz.

15. artikulua.- Pertsonala

  • 1. Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako funtzionarioak administrazio bereziko eskalan sartzen dira, suen itzaltzeari buruzko azpieskalan,  kategoria hauen araberako hierarkian ezarrita:
    d) Suhiltzailea; oinarrizko eragiketetarako funtzioak ditu eta suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamenduko beste prebentzio espezifiko batzuk.
    Proposamena: 1. Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako funtzionarioak administrazio bereziko eskalan sartzen dira, suen itzaltzeari buruzko azpieskala, kategoria hauen araberako hierarkian oinarrituta:
    d) Suhiltzailea; oinarrizko eragiketetarako funtzioak ditu eta suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamenduko beste prebentzio espezifiko batzuk.

18. artikulua.- Araubide aplikagarria

  • 1. Euskal administrazio publikoetako gainerako pertsonalarentzat ezarritakoa izango da euskal administrazio publikoetako suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako funtzioaren estatutuko araubidea, lege honetan eta berau garatzeko arauetan beren beregi xedatuta ez dagoenari dagokionez.
    Proposamena: 1. Euskal Administrazio Publikoetako gainerako pertsonalarentzat ezarritakoa izango da euskal Administrazio Publikoetako suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako funtzioaren estatutu araubidea, lege honetan eta berau garatzeko arauetan beren beregi xedatuta ez dagoenari dagokionez.

22. artikulua.-  Hautaketa-prozesua

  • 3. Zerbitzuaren deialdia egiten duen administrazio titularrak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari agindu diezaioke zerbitzuetako eskaletan eta kategorietan sartzeko hautaketa-prozesuak betearazteko.
    Proposamena: 3. Zerbitzuaren deialdia egiten duen administrazio titularrak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari agindu diezaioke zerbitzuetako eskaletan eta kategorietan sartzeko hautaketa-prozesuak betearazteko.

23. artikulua.- Prestakuntza eta praktika-aldia

  • 8. Ikastaroan eta praktika-aldian, edo horiek bukatutakoan, beharrezko proba mediko guztiak egin ahal izango zaizkie izangaiei, kategorian sartzeko ezarritako bazterketa medikoen taulara egokitzen zaizkiela egiaztatze aldera. Baldin eta eginiko probetatik baztertzeko kausaren bat gertatuko balitz, izangaia hautaketa-prozesutik baztertzea proposatuko luke organo arduradunak, gaixotasunaren edo akats fisikoaren larritasunaren arabera, eta organo eskudunari dagokio bidezkoa den ebazpena ematea.
    Proposamena: 8. Ikastaroan eta praktika-aldian, edo horiek bukatutakoan, beharrezko proba mediko guztiak egin ahal izango zaizkie izangaiei, kategorian sartzeko ezarritako bazterketa medikoen taulara egokitzen zaizkiela egiaztatze aldera. Baldin eta eginiko probetatik baztertzeko kausaren bat gertatuko balitz, izangaia hautaketa-prozesutik baztertzea proposatuko luke organo arduradunak, gaixotasunaren edo akats fisikoaren larritasunaren arabera, eta organo eskudunari dagokio bidezkoa den ebazpena ematea.

30. artikulua.- Eraketa eta zerbitzuekiko erlazioa

  • 3. Akordio horretan, zerbitzuari datxezkion jardueretan maiztasunez laguntzeko taldeak izango dituen konpromisoak ezarriko dira. Hartara, honako hauek zehaztuko dira: suhiltzaile boluntarioek eginiko beharreko jarduketak, koordinazioa ahalbidetzeko bideak eta zerbitzuak suhiltzaile boluntarioen hornidura, prestakuntza eta, hala denean, segurtamena bermatzeko hartutako konpromisoak.
    4. Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuek prebentzioan eta esku hartzeko laguntasunean eginiko lanetan errefortzua izatera edo ordezko izaerako zerbitzua ematera mugatuko dira suhiltzaile laguntzaileek egin beharreko jarduketak, eta langide-agintearen eskura jarriko dira aginte hori tokira bertara iristean.
    Proposamena: 3. Akordio horretan, zerbitzuari datxezkion jardueretan maiztasunez laguntzeko taldeak izango dituen konpromisoak ezarriko dira. Hartara, honako hauek zehaztuko dira: suhiltzaile boluntarioek eginiko beharreko jarduketak, koordinazioa ahalbidetzeko bideak eta zerbitzuak suhiltzaile boluntarioen hornidura, prestakuntza eta, hala denean, segurtamena bermatzeko hartutako konpromisoak.
    4. Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuek prebentzioan eta esku hartzeko laguntasunean eginiko lanetan errefortzua izatera edo ordezko izakerako zerbitzua ematera mugatuko dira suhiltzaile laguntzaileek egin beharreko jarduketak, eta langide-agintearen eskura jarriko dira aginte hori tokira bertara iristean.

32. artikulua.- Enpresako pertsonala

  • 3. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak arlo horietako beste azterlanak homologatu ahal izango ditu horiek egin baino lehen, betiere erakunde horrek ikastaroen helburu, programa, eduki, iraupen, ebaluazio-sistema eta ikastaroak egiteko bitarteko materialen inguruan ezarritako baldintzak bdetetzen badira.
    Proposamena3. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak arlo horietako beste azterlanak homologatu ahal izango ditu horiek egin baino lehen, betiere erakunde horrek ikastaroen helburu, programa, eduki, iraupen, ebaluazio-sistema eta ikastaroak egiteko bitarteko materialen inguruan ezarritako baldintzak bdetetzen badira.

Azken xedapena.Prestakuntza

  • 3. Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako kategorian sartzeko prestakuntza-ikastaroetan eta praktika-aldietan kontuan izango dira, edukien eta programazioan, aurreko paragrafoan aipaturiko irakaskuntzak, baliozkotu ahal izateko.
    Proposamena: 3. Suaren prebentzio eta itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako kategorian sartzeko prestakuntza-ikastaroetan eta praktika-aldietan kontuan izango dira, edukien eta programazioan, aurreko paragrafoan aipaturiko irakaskuntzak, baliozkotu ahal izateko.

Seigarren Xedapen Iragankorra.- Enpresako suhiltzaileak

  • 3. Arau hau indarrean sartu aurreko zortzi urtean enpresako suhiltzailearen funtzioetan edo funtzio baliokideetan gutxienez lau urte bete izana agirien bidez egiaztatzen dutenak halakotzat hartuko dira Polizia eta Larrialdietako. Akademian. Proposamena 3. Arau hau indarrean sartu aurreko zortzi urtean enpresako suhiltzailearen funtzioetan edo funtzio baliokideetan gutxienez lau urte bete izana agirien bidez egiaztatzen dutenak halakotzat hartuko dira Polizia eta Larrialdietako Akademian.

Zazpigarren Xedapen Iragankorra.- Suhiltzaile boluntarioak

  • Lau urteko epean legea indarrean sartu aurretik suhiltzaile boluntario gisa suhiltzaile boluntario lanetan aritu direnak egiaztatu egin beharko dira funtzio horietan aritzeko, betiere lege honen 31. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
    Proposamena: Lau urteko epean, legea indarrean sartu aurretik suhiltzaile boluntario gisa suhiltzaile boluntario lanetan aritu direnak egiaztatu egin beharko dira funtzio horietan aritzeko, betiere lege honen 31. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

V.- ONDORIOAK

Euskadiko EGABk egoki irizten dio Suaren Prebentzio eta Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuei buruzko lege arau-emailearen aurreproiektua izapidetzeari, irizpen honetan eginiko gogoetak barne.

Bilbon, 2015eko apirilaren 29an

francis emi
O.E. Presidentea

Francisco José Huidobro Burgos

Idazkari Nagusia

Emilia Málaga Pérez