Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

11/25 IRIZPENA IRAILAREN 16EKOA, ENERGIA BERRIZTAGARRIEN KANONAREN ERREGELAMENDUA ONARTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2025eko irailaren 1ean Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren idazkia jaso zuen, “Energia Berriztagarrien Kanonaren Erregelamendua onartzen duen dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatuz, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hizpide dugun arauaren xedea da, 1. artikuluaren arabera, Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legearen VI. Kapitulua, energia berriztagarrien kanonari buruzkoa, erregelamendu bidez garatzea. 1/2024 Lege honen 65. artikuluaren arabera, Energia Berriztagarrien Kanona zuzeneko zerga bat da, aldizkakoa, izaera estrafiskalekoa, erreala eta konpentsaziozkoa, energia berriztagarrien instalazioak zergapetzen dituena, ustiapenean egon edo ez, sortzen dituen eraginengatik, EAEko lurzoru urbanizaezinean ezarrita daudenak.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.

2025eko irailaren 11n Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietan oinarrituta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran berresteko. Bertan aho batez onartu zen.

(Ikus 11/25 Irizpen osoa)