Legezko ohar honek (aurrerantzean, “Legezko Oharra”) Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen http://www.cesvasco.es (aurrerantzean, “Web”) interneteko atariaren zerbitzuaren erabilera arautzen du. Aipatu erakundea Bilbon (48011) (Bizkaian), Gran Viako 81. zenbakiaren 7. solairuan dago eta bere IFK Q9855007B da.
 
Legeria 
Oro har, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen eta web orrian dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanek Espainiako legeria eta jurisdikzioa bete behar dituzte.
Aldeek berariaz uko egiten diote dagokien foruari eta kontratu-baldintza hauek interpretatu eta gauzatzeko orduan sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko, Bilboko auzitegi eta epaitegiek berariaz esandakoari erreparatu beharko diote.

Edukia eta erabilera 
Erabiltzailea jakinaren gainean gelditu da eta onartzen du web honetan sartuz gero, ez duela inolaz ere Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearekin merkataritza-harremanik hasten.
Webaren titularra bere kolaboratzaileek bertan emandako iritziekin ez da identifikatzen. Aldez aurretik ohartarazi gabe, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak web orrian egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du. Ildo horri eutsiz, bertan dauden edukiak nahiz horren bitartez eskainitako zerbitzuak alda, deusez edo erants ditzake. Gauza bera egin dezake bere zerbitzarietan aurkezten edo kokatzen diren moduarekin. 

Jabetza intelektual eta industriala 
Web orrien edukiari buruzko jabetza intelektualaren eskubideak, diseinu grafikoa eta kodeak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen titulartasunekoak dira eta, beraz, debekatuta dago erreproduzitu, banatu, komunikazio publikoa egin, eraldatu edo web orrien edukietan beste edozein jarduera gauzatzea, iturriak aipatu arren, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak idatziz baimena ematen duenean izan ezik. Enpresaren web orrietan dagoen edozein motatako merkataritza-izen, marka edo ikur desberdin beren jabeenak dira eta legeak babesten ditu. 

Loturak (linkak)
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordearen web orrietan agertzen diren loturek (linkek) informatzeko helburua dute besterik ez eta ez dira inolaz ere horien gaineko iradokizun, gonbite edo gomendioak. 

Konfidentzialtasuna eta datuak babestea 
15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, xedatzen duenerako, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak erabiltzaileei jakinarazten die datu pertsonalekin fitxategi automatizatu bat dagoela eta bere beharretarako Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak eratua dela. Bere erantzukizunpean dago eta helburua erabiltzaileekin harremanak eta informazio-lanak mantendu eta kudeatzea da. Zuk zure datuak aipatu fitxategian sartzeko berariazko baimena ematen duzu.
 Baldintza orokor hauek onartzen dituzun unean, Batura Mobile Solutionsek erabiltzaileari ezinbesteko datu batzuk eskatuko dizkio, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearekin harremana mantentzeko.

Fitxategien eta galdeketen erregistroa 
Web orrian eskainitako hainbat zerbitzura sartu eta horiek erabiltzeko, erregistro-galdeketa betetzea nahitaezkoa da. Eskatutako datu pertsonalak eskuratzen ez badira edo datuak babesteko politika hau onartzen ez bada, datu pertsonalak eskatzen diren jardueratan ezingo da izena eman, erregistratu, ezta parte hartu ere. 
15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu erregistroaren ondorioz lortzen diren datu pertsonalak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla. Aipatu erakundea Bilbon (48011) (Bizkaian), Gran Viako 81. zenbakiaren 7. solairuan dago. Bestalde, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoa garatzeko 1720/2007 Errege Dekretuak xedatutako segurtasun-neurriak inplementatuak ditu. 

Eskuratutako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna 
Sartutako datuen egiazkotasun eta zehaztasunari dagokionez, erabiltzailea da arduradun bakarra eta, ondorioz, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea edozein erantzukizunez salbuetsia dago. Nolanahi ere, erabiltzaileek eskuratutako datu pertsonalen zehaztasun, indar eta egiazkotasunez erantzungo dute eta horiek bermatuko dituzte. Era berean, behar bezala eguneratuak mantentzeko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak erregistro-galdeketan edo izena ematekoan  informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak berak egiten dituen informazioetatik at dauden informazioen eta beste iturri batzuek adierazten dituztenen egiazkotasunari buruz ez du erantzuten, beraz, modu berean, informazio hori erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen kalteez ez du erantzukizunik. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak bere web orrietan dagoen informazioa eguneratu, aldatu edo deuseztatzeko eskubidea gordetzen du. Are gehiago, informazioa lortzea muga dezake edo atzitzea ez utzi. Informazioa emateko orduan, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen akats, huts edo ez-egiteen ondorioz erabiltzaileak izan dezakeen edozein kalte edo eragozpenen aurrean aipatu erakundea erantzukizunez salbuetsia dago, betiere Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearekin zerikusirik ez duten iturrietatik badator.


Cookie izenekoak 

Web gune honek Cookie izenekoak erabiltzen ditu, erabiltzailearen esperientzia hobetu eta optimizatzeko. Ondoren, hurrengoei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu: “Cookie" izenekoak zer dira? Zer motatakoak erabiltzen ditu web gune honek? Nola desaktiba ditzakezu zure nabigatzailean? Eta nola blokea dezakezu bereziki hirugarrenen Cookie izenekoak instalatzea?
Zer dira Cookie izenekoak eta nola erabiltzen dituzte Euskadiko EGABren web guneek?
Cookie izenekoak orrialdeetan edo aplikazioan zehar egiten duzun ibilbidean web guneak edo aplikazioak zure nabigatzailean edo zure gailuan (smartphonea, tableta...) instalatzen dituen artxiboak dira eta zure bisitari buruzko informazioa gordetzen dute. Interneten dauden gune gehienek bezala, Euskadiko EGABren web atariek ondorengoetarako erabiltzen dituzte Cookie izenekoak:

  • Web orriak behar bezala funtziona dezakeela ziurtatzeko.
  • Lehentasunak gordetzeko, besteak beste, hautatuko hizkuntza edo hizkiaren tamaina.
  • Zure nabigazio-esperientzia ezagutzeko.
  • Informazio estatistiko anonimoa biltzeko, hala nola zer orri ikusi dituzun edo zenbat denbora izan zara gure bitartekoetan.

Cookie izenekoak erabiltzeari esker, nabigazioa optimiza daiteke. Ildo horri eutsiz, eskainitako informazioa eta zerbitzuak zure interesetara moldatzen dira, bisitatzen gaituzun bakoitzean esperientzia hobea eskuratzeko. Euskadiko EGABren web guneek Cookie izenekoak erabiltzailearen nabigazioa ahalik eta gehien errazteko eta hobe funtzionatzeko nahiz moldatzeko erabiltzen dituzte.

Cookie izenekoak bakarrik erabiltzaile anonimo eta ordenagailu/gailu bati lotzen zaizkio eta datu pertsonalak ezagutzeko aipamenik ez dute eskaintzen. Une oro zure nabigatzailearen konfigurazioan sartu eta Euskadiko EGABren web guneek bidalitako Cookie izenekoen instalazioa aldatu edota blokeatzeko aukera izango duzu, edukietan atzitzea saihestu gabe. Zerbitzuen funtzionamenduari dagokion kalitatea, ordea, kaltetua izan daiteke.
Erregistro-prozesua osatu edo atzitze-datuekin saioa ireki duten erabiltzaileek zerbitzu pertsonalizatuetan eta beren lehentasunen arabera moldatuetan sartzeko aukera izango dute, erregistroaren unean edo nabigatzailearen Cookie izenekoan eskuratutako informazio pertsonalari jarraiki.

 

  • Lehenetsiz, egiaztapen-cookie izenekoak aldi baterako cookie izenekoak (saioen araberakoak) dira, ez dute irauten; dena den, erabiltzaileek iraunarazi ditzakete atzipen-kontrolean "Remember login" laukia markatuz. Erregistratutako erabiltzaileentzat.
  • Saioko cookie izenekoek, logina sartutakoan sortutakoek, azkeneko jarduera-denboralditik 30 minutuko iraupena dute. Erregistratutako erabiltzaileentzat.
  • “Lengoaia” izeneko cookie bat sortzen da lengoaia gordetzeko. Instalazio elebakarrean lehenetsiz nabigatzailearen hizkuntza da, baina tokia hainbat hizkuntzekin bateragarria bada, hautatutako hizkuntzaren arabera desberdina izan daiteke. Erabiltzaile-mota guztientzat.
  • Nola konfigura ditzaket nire Cookie izenekoak?
  • Gure web gunean nabigatu eta jarraitzean, Cookie izenekoak Cookie izenekoen politikan dauden baldintzetan erabiltzea baimentzen ari zara. Euskadiko EGABk erabiltzailea jakinaren gainean egoteko xedez erregistratzen denean, Cookie Politikan sartzea ahalbidetzen du, une oro azkenekoak Cookie izenekoen erabilera blokeatu, deuseztatu eta ukatzeko duen eskubidea alde batera utzi gabe.
  • Nolanahi ere, Cookie izenekoak gure web gunea erabiltzeko beharrezkoak ez direnez, blokea edo desgai ditzakezula jakinarazi nahi dizugu. Horretarako, nabigatzailearen konfigurazioa aktibatu behar da eta horri esker, cookie guztiak edo batzuk instalatzea ezets daiteke. Nabigatzaile gehienek Cookie izenekoen presentziaz ohartarazten dute eta automatikoki ezestea ahalbidetzen dute. Ezesten badira, gure web gunea erabiltzen jarrai daiteke, nahiz eta zerbitzu batzuen erabilera mugatua izan eta, beraz, gure web gunean zure esperientzia ez hain atsegina suertatu.

Helburuak
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen helburuak erabiltzailearekin harremana eta informazio-lanak mantendu eta kudeatzea dira.

Hirugarrenei datuak lagatzea 
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak erabiltzaileen datuak ez dizkie hirugarrenei lagako. 

Atzitu, zuzendu, ezereztu eta kontra egiteko eskubideak erabiltzea 
Atzitu, zuzendu, ezereztu eta kontra egiteko eskubideak erabiltzeko, zure jakinarazpenak interneteko cesvasco@cesvasco.es helbidera zuzen ditzakezu edo, bestela, posta arrunta erabil dezakezu. Azkeneko kasuan, hona zuzendu behar da: Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea, DBLO erref., Gran Vía 81, 7. solairua, 48011 Bilbo, Bizkaia. Eskubideak erabiltzeko, Datuak Babesteko Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioa betez, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen aurrean nortasuna egiaztatu beharko duzu eta, horretarako, nortasun agiri nazionalaren kopia edo zuzenbidean baliozkoa den beste edozein bitarteko bidaltzea beharrezkoak izango da. Hala eta guztiz ere, erregistroaren datuak “site” berean alda edo zuzen daitezke. Aldez aurretik erabiltzailearekin eta pasahitzarekin identifikatu beharko da. 

Segurtasun-neurriak
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak datu pertsonalak babesteko legez eskatzen diren segurtasun-mailak hartu ditu eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari eskuratutako datu pertsonalen galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimendu gabeko atzipenak eta lapurretak saihesteko, eskura dituzten neurri eta bitarteko tekniko osagarriak instalatzen saiatzen da. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan interferentzien, ez-egiteen, etenen, birus informatikoen, telefono-matxuren edo deskonexioen ondorioz izan daitezkeen kalte edo galerez ez du erantzukizunik izango, horiek Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik izan badira. Gauza bera gertatutako da telefono-lineen gainkargak eta urritasunak ala datu-prozesuen zentroan, interneten sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan gainkargak direla-eta, sistema elektronikoaren erabilera atzeratu edo blokeatzen denean. Halaber, ez du erantzukizunik izango, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen kontroletik kanpo, hirugarren pertsonak legez kanpo tartean sartu eta kalteak sortzen badituzte. Dena den, erabiltzaileak jakitun izan behar du interneten segurtasun-neurria guztiak ezin daitezkeela mendera. 

Onartu eta adostasuna azaltzea
Erabiltzaileak datu pertsonalak babesteari buruzko baldintzen berri izan duela aitortzen du eta, ondorioz, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak horiei tratamendu automatizatua ematea onartu eta baimentzen du, betiere Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako moduan eta helburuetarako bada. Atari honetan eskainitako zenbait zerbitzu baldintza bereziak izan ditzake, datu pertsonalen babes-arloan aurreikuspen espezifikoekin.

Euskadiko EEGABri buruz

El Consejo Económico y Social Vasco constituye el ente consultivo del Gobierno Vasco y del Parlamento Vasco para hacer efectiva la participación de los distintos intereses económicos y sociales en la política económica y social del País Vasco

Jaso ezazu gure aldizkaria hilero
Jaso gure hileko buletina
Correo eléctronico
 

Consejo Económico y Social Vasco
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea

Gran Vía, 81 - 7ª planta
48011 Bilbao
Tel. 944 792 150 - Fax 944 169 505
Email: cesegab@cesegab.com
Mapa