5/26
IRIZPENA EKAINAREN 24KOA,
NEKAZARI
GAZTEEN ESTATUTUA ARAUTZEN DUEN ETA NEKAZARI GAZTEEN ESTATUTUARI
BURUZKO OTSAILAREN 4KO 8/2014 DEKRETUA INDARGABETZEN DUEN
DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2026ko
ekainaren 3an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako Sailaren idazkia
jaso genuen. Horren bitartez, “Nekazari
Gazteen Estatutua arautzen duen eta Nekazari Gazteen Estatutuari
buruzko otsailaren 4ko 8/2014 Dekretua indargabetzen duen Dekretu
Proiektuari”
buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan
ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai
dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, nekazari
gazteen estatutua arautzea, eta gazteak nekazaritzaustiategi
profesionaletan titular gisa sartzera eta jarraitzera bultzatzeko
jarduketak biltzen ditu.
Gizarte
Garapenerako Batzordea 2026ko ekainaren 18an bildu zen eta, hartutako
erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen
Osoko Bilkuran berresteko, eta han aho batez onartzen da.
(Ikus
5/26 Irizpena)