Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

IRIZPENA 13/25 URRIAREN 24KOA, GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEN ERREGELAMENDUA ONARTZEN DUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2025eko irailaren 29an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren idazkia sartu zen; horren bidez, txostena eskatu zuen honako honi buruz: “Gizarte Larrialdietarako Laguntzen Erregelamendua onartzen duen Dekretu-Proiektua”, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hizpide dugun arauaren xedea da, 1. artikuluaren arabera, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean ezarritako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) prestazio ekonomikoak arautzea, eta laguntza horietan sartu beharreko kontzeptuak eta laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidego osoan emateko baldintzak zehaztea.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudiak xedatutakoaren arabera.

2025eko urriaren 22an Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkurari helarazteko. Han aho batez onartu zuen.

(Ikus 13/25 irizpena)