IRIZPENA
13/25 URRIAREN 24KOA, GIZARTE
LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEN ERREGELAMENDUA ONARTZEN DUEN
DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2025eko
irailaren 29an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren idazkia sartu
zen; horren bidez, txostena eskatu zuen honako honi buruz: “Gizarte
Larrialdietarako Laguntzen Erregelamendua onartzen duen
Dekretu-Proiektua”,
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko
8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin bat
etorriz.
Hizpide
dugun arauaren xedea da, 1. artikuluaren arabera, Gizarteratzeko
eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko
14/2022 Legean ezarritako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL)
prestazio ekonomikoak arautzea, eta laguntza horietan sartu beharreko
kontzeptuak eta laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidego osoan
emateko baldintzak zehaztea.
Jasotako
dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko
Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta
horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen
Funtzionamendu Araudiak xedatutakoaren arabera.
2025eko
urriaren 22an Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen
eta, hartutako
erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen
Osoko Bilkurari helarazteko. Han aho batez onartu zuen.
(Ikus
13/25 irizpena)