16/25
IRIZPENA ABENDUAREN 22KOA,
BITARTEKARITZA-
ETA ENPLEGATZE-ZERBITZUA EMATEKO LANBIDE – EUSKAL ENPLEGU
ZERBITZU PUBLIKOAREN ETA ENPLEGATZEAGENTZIEN ARTEKO AKORDIO IREKIAK
ARAUTZEN DITUEN DEKRETU-PROIEKTUARI
BURUZKOA
2025eko
abenduaren 2an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren idazkia jaso genuen. Horren
bitartez, “Bitartekaritza-
eta enplegatze-zerbitzua emateko LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzu
Publikoaren eta enplegatze-agentzien arteko akordio irekiak arautzen
duen dekretu-proiektuari”
buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan
ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai
dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, Lanbide –
Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta enplegatze-agentzien artean
egingo diren akordio irekien araubide juridikoa arautzea, Euskal
Autonomia Erkidegoan bitartekaritza- eta enplegatze-zerbitzua emateko
lankidetza antolatzeko. Dekretu honetan araututako akordio irekiak
kontratuzkoak ez diren antolaketa-tresnak dira, eta Enpleguaren
abenduaren 21eko 15/2023 Legearen 57. artikuluan xedatutakoaren mende
daude.
Berehala
bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide
guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak
lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak
xedatutakoaren arabera.
2025eko
abenduaren 18an Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta,
hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen,
Batzordearen Osoko Bilkuran berresteko. Han
gehiengoz onartu zen CCOO, LAB eta UGTko boto partikularrekin.
(Ikus
16/25 Irizpen osoa)