Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia

16/25 IRIZPENA ABENDUAREN 22KOA, BITARTEKARITZA- ETA ENPLEGATZE-ZERBITZUA EMATEKO LANBIDE – EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOAREN ETA ENPLEGATZEAGENTZIEN ARTEKO AKORDIO IREKIAK ARAUTZEN DITUEN DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2025eko abenduaren 2an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “Bitartekaritza- eta enplegatze-zerbitzua emateko LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta enplegatze-agentzien arteko akordio irekiak arautzen duen dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontsultagai dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta enplegatze-agentzien artean egingo diren akordio irekien araubide juridikoa arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan bitartekaritza- eta enplegatze-zerbitzua emateko lankidetza antolatzeko. Dekretu honetan araututako akordio irekiak kontratuzkoak ez diren antolaketa-tresnak dira, eta Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legearen 57. artikuluan xedatutakoaren mende daude.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera.

2025eko abenduaren 18an Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran berresteko. Han gehiengoz onartu zen CCOO, LAB eta UGTko boto partikularrekin.


(Ikus 16/25 Irizpen osoa)