17/25
IRIZPENA ABENDUAREN 22KOA, EUSKADIKO TURISMO MAHAIAREN FUNTZIONAMENDU
ETA ANTOLAKETA-ARAUBIDEAREN DEKRETO-PROIEKTUARI BURUZKOA
2025eko
abenduaren 5ean Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordean Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailaren idazkia
jaso zuen, Euskadiko
turismo mahaiaren funtzionamendu eta antolaketa-araubidearen
dekreto-proiektuari buruzko
txostena eskatuz, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen
maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin bat
etorriz.
Hizpide
dugun arauaren xedea da, 1.1. artikuluaren arabera, Euskadiko Turismo
Mahaiaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzea da,
Turismoaren 2016ko uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 6. artikuluan
ezarritakoaren arabera.
Jasotako
dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko
Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta
horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten,
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen
Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.
2025eko
abenduare 18n, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta,
hartutako erabakietan oinarrituta, Irizpen-Proiektu hau egin zen,
Batzordearen Osoko Bilkuran aztertzeko. Han aho batez onartu zuen.
(Ikus
17/25 irizpena)