Argitalpenak > Libros
Deskargatu dokumentua hemendik:

Edukia



17/25 IRIZPENA ABENDUAREN 22KOA, EUSKADIKO TURISMO MAHAIAREN FUNTZIONAMENDU ETA ANTOLAKETA-ARAUBIDEAREN DEKRETO-PROIEKTUARI BURUZKOA

2025eko abenduaren 5ean Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailaren idazkia jaso zuen, Euskadiko turismo mahaiaren funtzionamendu eta antolaketa-araubidearen dekreto-proiektuari buruzko txostena eskatuz, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hizpide dugun arauaren xedea da, 1.1. artikuluaren arabera, Euskadiko Turismo Mahaiaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzea da, Turismoaren 2016ko uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jasotako dokumentuaren kopia berehala bidali zitzaien Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak eman zitzaten eta horiek, aldi berean, zegokion Lan Batzordeari helaraz ziezazkieten, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araubidean ezarritakoarekin bat etorriz.

2025eko abenduare 18n, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietan oinarrituta, Irizpen-Proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran aztertzeko. Han aho batez onartu zuen.

(Ikus 17/25 irizpena)