Publicaciones > Libros
Descárguese el documento en

Contenido

4/26 IRIZPENA EKAINAREN 11KOA, NAZIOARTEKO ADOPZIORAKO BATZORDE-TEKNIKOA ETA NAZIOARTEKO ADOPZIORAKO BITARTEKARITZA-ERAKUNDEEN AKREDITAZIOARI ETA FUNTZIONAMENDUARI DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA

2026ko maiatzaren 22an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “Nazioarteko Adopziorako Batzorde-Teknikoa eta nazioarteko adopziorako bitartekaritza-erakundeen akreditazioari eta funtzionamenduari buruzko dekretu-proiektuari” buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontsultagai dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, EAEn egoitza duten eta beste herrialde batzuetatik datozen adingabeen adopzio-prozesuetan bitartekaritza-lanak egiten dituzten nazioarteko adopziorako bitartekaritza-erakunde egiaztatuen akreditazio-betekizunak, funtzionamendu-araubidea eta administrazio-kontroleko prozedurak ezartzea, nazioarteko, estatuko eta autonomia-erkidegoko ordenamenduan gaiari buruz ezarritakoaren arabera, eta Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren eta Haurren Babesari buruzko 1993ko maiatzaren 29ko Hagako Hitzarmenaren printzipio inspiratzaileak errespetatuz. Era berean, Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoaren osaera, betebeharrak eta funtzionamendu-araubidea garatu behar dira, Haur eta Nerabeei buruzko otsailaren 15eko 2/2024 Legearen 270. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera.

2026ko ekainaren 5ean Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran berresteko, eta han aho batez onartzen da.

(Ikus 4/26 Irizpen osoa)