4/26
IRIZPENA EKAINAREN 11KOA,
NAZIOARTEKO
ADOPZIORAKO BATZORDE-TEKNIKOA ETA NAZIOARTEKO ADOPZIORAKO
BITARTEKARITZA-ERAKUNDEEN AKREDITAZIOARI ETA FUNTZIONAMENDUARI
DEKRETU-PROIEKTUARI BURUZKOA
2026ko
maiatzaren 22an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordean Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa Sailaren
idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “Nazioarteko
Adopziorako Batzorde-Teknikoa eta nazioarteko adopziorako
bitartekaritza-erakundeen akreditazioari eta funtzionamenduari
buruzko dekretu-proiektuari”
buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan
ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai
dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, EAEn egoitza
duten eta beste herrialde batzuetatik datozen adingabeen
adopzio-prozesuetan bitartekaritza-lanak egiten dituzten nazioarteko
adopziorako bitartekaritza-erakunde egiaztatuen
akreditazio-betekizunak, funtzionamendu-araubidea eta
administrazio-kontroleko prozedurak ezartzea, nazioarteko, estatuko
eta autonomia-erkidegoko ordenamenduan gaiari buruz ezarritakoaren
arabera, eta Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren eta Haurren
Babesari buruzko 1993ko maiatzaren 29ko Hagako Hitzarmenaren
printzipio inspiratzaileak errespetatuz. Era berean, Nazioarteko
Adopziorako Batzorde Teknikoaren osaera, betebeharrak eta
funtzionamendu-araubidea garatu behar dira, Haur eta Nerabeei buruzko
otsailaren 15eko 2/2024 Legearen 270. artikuluan ezarritakoaren
arabera.
Berehala
bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide
guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak
lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte
Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak
xedatutakoaren arabera.
2026ko
ekainaren 5ean Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta,
hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen,
Batzordearen Osoko Bilkuran berresteko, eta han aho batez onartzen
da.
(Ikus
4/26 Irizpen osoa)